General search
New search Type: Extempore verse Bapatean collection: 2013 Bertsolari: Iturriaga, UnaiRefine your search
Found results: 9
2013-08-03 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Entzule gehienek badakite lagun onak zaretela, eta horregatik joan zarete elkarrekin oporretan, aspaldiko sasoietan moduan. Hiru egun daramatzazue, eta egun hauetan, goizetan izan dituzuen eztabaiden ondoren, erabaki duzue bakoitzak bere aldetik turismoa egitea, eta iluntzean afaltzeko batu zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-05 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Herri askotan aurkitzen ditugu arazoak. Andonik aipatu du Hondarribiko alardea; egin genezake ezikusiarena ere, baina Zumaian sartzean ikusiko zenituzten zabor poltsak balkoietatik zintzilik. Iristen gara herrietara, eta herri askotan daude bertsolariak arazo baten, liskar baten aurrean. Horren aurrean ez da erraza bertsolari baten papera. Gaur ere hemen denetarik egongo zarete, zabor poltsak zintzilikatu dituztenak eta zintzilikatu ez dituztenak. Ez da erraza bertsolariaren ofizio hori, zer egin horrelakoen aurrean. Horri buruz kantatzeko eskatuko nizueke. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Atxilotua izatea baino ezkutatuta bizi izatea nahiago duela esan du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-16 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Gazteago zinetenean, gazteriaren erreferente izan zarete. Lehen esaten zen bezala, gazteak baina prestatuak: iritzi sortzaileak, artistak, okupa... Hainbat adjektibo jar daitezke. Programa batean ere izan zenuten zerbait. Orain, gazteak bazarete ere, aldatuta zaudete. Zein aldatu da gehien? Norberarena edo bestearena ere esplika dezakezue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertso bana eskatu behar dizuet, baina sei puntukoa edo goragokoa izan behar du bertso horrek, eta gaia hauxe da: aurtengo Sanferminek zeresan ugari eman dute, era guztietako irudiak, argazkiak, iritziak entzun eta ikusi ditugu. Zuek horietatik zer azpimarratuko zenukete?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-07 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur zen entsegu orokorra. Gaur elkartu zarete milaka lagun, ia laurehun kilometrotan zehar giza-kate bat eginez, Mediterraneo iparraldeko lurralde horretan, Katalunian, alegia. Zuek biok zarete azkeneko bi katebegiak, giza-kateko bi muturretan zaudetenak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: BECeko finalean txapelketatik agurtu egin zinen. Eta gure partetik bejondeizula eman dizkiguzun momentuengatik, zure ibilbideagatik, zorionak! Ez dugu hala ere gaurkoa agur bat izaterik nahi, baina beharbada bai balantze bat egitekoa. Zer eman dizute txapelketek eta zer kendu dizute txapelketek urte guztiotan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa