General search
New search Improvised Verse Singing: "Amdyaz" Name of person: Egaña, AndoniRefine your search
Found results: 5600
2010-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Fredi Paia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Eusko Jaurlaritzak lehenengo aldiz hartuko du parte I need Spain, Espainia behar dut izeneko kanpainan, eta zur eta lur geratu zarete zuengana jo dutenean parte hartzeko eskatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Arrano bat zara. Gizon batek bide ertzean zaurituta aurkitu eta etxean eduki zaitu zenbait egunez sendatu arte. Gaur libre utzi zaitu. Zeru gainetik hiru bertso. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Berria egunkarian egunero idazten duzu eta horrek lana eskatzen du. Bi mikrotatik kantatu beharko duzu. Mikro batetik alfer, nagi, dagoen Andoni. Eta bestetik produktibitatean, emankor, dagoen Andoni. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Oñatin COVID intzidentzia tasa oso goran dago. Alaia botikaria zara eta orain zure lana asko hazi da. Hemen dituzu bi bezero, galdera eta enkargu pila batekin. Puntutan lauko txikian Andonik eta Ametsek galdetu, eta Alaiak erantzun. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-19 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni bake prozesuetan aditua dugu. Azken urteetan munduan izan diren hainbat bake prozesutan hartu du parte eta Adams, Arafat eta horien aholkulari izan da. Andonik bake prozesuak aurrera ateratzen du ahalmena. Gaur, Euskal Herriko bake prozesua dela eta, Jokin, lehendakaria, etorri zaio aholku eske. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-12-28 Hernani Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Adierazi bertso mundutik erretiratzera hoala bando formatoan. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-09-13 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unai Aita Santua eta Andoni Bermioko parrokoa. Agindu berria dakar gaur Aita Santuak: "Hemendik aurrera ez dago infernurik". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-03-27 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Badakizu gizarte modu honek gauza on asko sortu dituela, baina gaixotasun berriak ere bai. Horietako gehienak buru aldekoak omen dira, estresak, depresioak eta horrelakoak. Gaixotasun horiek sendatzeko medizinaren alor berri bat sortu da eta sekulako dirutzak ordaintzen dituzte aberatsek, depresioekin-eta daudenean; eta mediku horiek daukaten filosofia zera da: gauza guztien alde ona ikusi behar dela, desgraziarik handienean ere badagoela alde ona, eta horri begiratzen irakasten dute. Medikuntza berri horretako medikurik ospetsuena Andoni Egaña doktorea dugu. Beste hauek, berriz, denak gaixo daude eta kontsultan hartuko ditu banan-banan. Desgraziak, depresioak, beren neurak kontatuko dizkiote eta ea Andonik erakusten dien desgrazia horien alde ona. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-01-24 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gure sentimenduak adieraztean sarritan hitzak erabiltzen ditugu, baina badira hitzik gabeko adierazbideak: malkoak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-25 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Hauteskundeen aurrean zer? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Andoni Egañak pentsatu du Unairentzako bakarkako gaia. Datorren domekan Araba-Bizkaiko Txapelketako finala izango da. Egin dezagun kontu arratsaldeko ordu bi eta erdiak direla eta puntu bategatik Igor Elortza laguna daukazula aurretik; berak eraman du txapela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-22 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Unaik zuretzat pentsatu duen gaia gutxi gorabehera: hor ikusten zaitugu Euskal Herriko txapeldun, oraintxe nobela bat atera berri, telebistarako gauzak egiten, aukezpen ofizialetan ere bai - Kontseilua dela edo beste zerbait dela -, prentsaurrekoetan... Andoni Egaña pertsonaje horren azpian nor da Andoni? Ohera sartutakoan pertsonajerik gabe geratzen dan Andoni hori nor da? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-02-08 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Duela hilabete eskas Zarautzen gizon bat hil zuten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-08-09 Ikaztegieta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Non ez dakigu baina jakin dugu Andonik oporretan pasatu dituela hamabost egun eta herri honi buruzko gogoeta egin duela. Gogoeta horren berri jakin nahi dugu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-09-12 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hona zer idatzi zion mutrikuar batek emazteari biak kartzelan zeudela: " Urte t'erdi bat jada kartzelan, Euskal Herritik kanpora / nire ezpainek ez dezakete haren laztanik gogora. Hona ilargi, haren ziegara zoazenerako plana: / zeure zilarrez estal ezazu betikoz nire laztana"; eta beste hau ere bai: "Miserableki gauzkaten arren hesiaz alde banatan / zuri eskerrak ibil gintezke oraindik laztanik laztan." Sebastian, zu, mutrikuar gizonezkoa zara, senarra, kartzelan zaudena eta hil honen 20an kondenaren hiru laurdenak beteko dituzu. Andoni, zu, emaztea zara, zu ere kartzelan zaude; jada kondenaren hiru laurdenak aspaldi kunplituak dituzu. Aipatutako bertso horietan elkarren lotura ilargia zen; zuek ere zuen kontuak ilargiaren bidez kantaizkiozue elkarri. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-03-19 Areatza (B) Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Andoni, Areatzako bandako tronboi-jolea zara. Egunean pare bat orduko entsaioa egiten duzu etxean. Zu, Jon, Andoniren emaztea zara. Gaur, Andoni, entsaiatzeko tronboiaren bila hasi zara eta ez duzu inondik inora aurkitzen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Hirunaka gaia-emanda Proposed topic: Bizitza honetan gizon berarekin zerikusia izan duzuen hiru emakume zarete: Sebastian izan zen gizon horren lehen neska edo amodioa; Egaña izan zen gizon horren emaztea; Mendiluze, berriz, gizon horren amorantea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-12-11 Soraluze Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Badakizue orain dela denbora gutxi arte, Kubako repentista batzuk ibili direla Euskal Herriko bertsolariekin batera. Hemen daukagu Tomasita Quiala, Maialen, Kubako repentista; berriz Kubara itzuli da eta Euskal Herriko ibileren berri eman behar dio Fidel Castrori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
