General search
New search Bertsolari: "Arregi, Juan Jose" Name of person: Goikoetxea, JosuRefine your search
Found results: 563
1999-10-24 Mallabia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Arkaitz Ugartetxea
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hamasei urteko bi gazte zarete, elkarren lagunak oso. Hamasei urtetan gauza bakarra izaten da buruan, mutilek bai behintzat: neskak. Ez duzue batere ligatzen, ordea, eta elkarri botatzen diozue horren errua. Zuk, Harkaitz, Xebastiani botatzen diozu errua, duen bizarrarekin zuen adineko neskak uxatzen dituelako. Zuk, Xebastian, errua Harkaitzena dela uste duzu, ume-aurpegi horrekin neska helduagoek umetzat hartzen dutelako Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-10 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maialen, udara honetan bidaia luzea egin nahi zenuen, Indiara hain zuzen. Baina zure bizitzako akatsa egin zenuen: Amets gonbidatu zenuen zure bidaiakide gisa. Hasieratik hasi zen kexuka, aski zela esan arte. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Maiatzaren 31 dugu gaur, eta diotenez maiatza astoaren hilabetea da: "Maiatza astoak arrantza". Maiatza igaro da. Bizi izan ditugu gertakari batzuk. Zuek laurok lau asto zarete. Egizue arrantza. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-08 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gai-librean Proposed topic: Gai librean Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-24 Alaitza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Mikel Mendizabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Mikel, Itoizko urtegiko horma zara. Zu, Amets, urtegi hori kaiolatzen duen ura. Azkenaldian euri jasa handiak izan dira, eta horma pitzatu egin da. Ez dakigu nork egingo duen gehiago: hormak edo urak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-11 Urruña Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Senar-emazteak zarete. Aitorrek bihotzez maite du Maialen, baina bada gauza bat batere gustatzen ez zaiona. Aitor zerbait kontatzen hasi, eta beti, beti, beti Maialenek moztu egiten dio, eta berak segitzen du istorioa. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-01-31 Andoain Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jokin Sorozabal
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Jokin aita eta Sustrai semea. Jokin, zu zurrutero profesionala zara. Sustrai semea, aldiz, erabat formala atera zaizu. Hasieran harro zeunden zure bidea hartu ez duelako, baina kargu hartzen hasi zaizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-04-19 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic:
Sexuaren kalitateaz hitz egingo dugu. Izan ere, zuretzat, Unai, sexurik onena bikotean sortzen da, bi pertsonaren artean, intimitate horretan. Zuretzat, Jon, gauza interesgarria jartzen da bi pertsona baino gehiago daudenean. Maialen, zure ustez, aldiz, sexurik onena bakarka lortzen da.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Berrogeita hamabost urte inguruko andre bi, lagun minak, kuadrilla berekoak, eta gimnasia egitea erabaki duzue elkarrekin. Herriko gimnasioan apuntatu zarete. Lehenengo eguna duzue, aldagelan zaudete, eta biluztu egin zarete. Maialen, zure bularrak, sujetadorearen laguntza barik, brausta jausi dira. Ostera, Mirenen bularrek esan liteke Newtonen legearen aurkako borroka irabazi dutela; izan ere, hodeiertzera begira daude. Maialen, harrituta zaude. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-23 Gernika-Lumo Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda hitza Proposed topic: Berba bakarra botako dizut: distantzia Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-10-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Imajinatu egunero bezala goizeko 7etan Topoan zoazela Donostialdera. Halako batean, telefonoarekin zoaz, noski, burua altxatu eta denak ikusten dituzu telefono mugikorrarekin. Eta ez dabiltzanak, bekozkoa ilun dutela. Eta jende guztiaren artean pertsona bat ikusi duzu ikaragarrizko irriparrarekin. Eta pertsona hori nor den imajinatzen hasi zara. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-09 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ametsetako bi iratxo zarete. Zuk, Jon, amets goxoak ekartzen dizkiozu. Zuk, ordea, Maialen amesgaiztoak. Atzekoak lotan daude eta amets gozo zein gaizto bana eman behar dizkiozue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-31 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Jolastu liteke? Ez! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Manex Agirre, Miren Amuriza, Irati Anda, Amets Arzallus, Jon Maia, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda Proposed topic: Gasteizen bezala, “Ayudas más justas” elkarteak beste hainbat tokitara ere hedatu dira, eta bistan da beste eskakizun batzuk ere badituztela. Zuen ustez zer da laguntza bidezkoago bat? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ahmed Baraudi izeneko etorkin marokoarrak idatzi du gutun bat prentsan aste honetan. Xenofobiaz kexu da. Oinarrian dio hezkuntza dela guzti honetatik aterako gaituena. Esaera arabiar batekin amaitzen du gutuna: “Ez hitz egin gaizki iluntasunaz, piztu ezazu argi bat” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-02-26 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bi lagun zarete. Gasteizko kaleetan paseoan zoazte. Begiak berehala joan zaizkizue erakusleiho baten erdi-erdian dagoen pegatina batera. Esbastika bat duen pegatina koloretsua dago bertan: “No falta trabajo, sobran inmigrantes” jartzen du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
