General search
New search Bertsolari: "Intxausti, Joxe" Place: BilboRefine your search
Found results: 2071
2011-10-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Onintza Enbeita, Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: Teknologia da gaurko gaia, teknologia eta bertsolaritza. Teknologiak baliabide handiak eman dizkigu. Gaur egunean indarrean dauden tresna gehienak gailu teknologikoak dira, eta teknologiarekiko gure harremana aldatu egin da. Gaur egun, esan liteke, teknologiak berak agintzen digula zer egin, nola egin. Zuei eskatuko dizuet lehenengo bertsoan kanta dezazuen teknologiak zer eman dizuen, eta bigarren bertsoan, zer kendu dizuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-02 Bilbo Berezia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Irudietan emakume bat ageri da haur kotxearekin eta oinez ihes egiten dion beste haur batekin. Emakumea eskuko ordenagailuan ari da, txikiak alde egiten dion bitartean. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-15 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Uxue, festa giroan gaude. Euskal Herriko herri eta hiri guztietan festak ditugu; entzun besterik ez hango txaranga, hemengo kantu, hango dultzain eta txistulari. Baina festetako zenbait datu emango dizkizut: Sanferminetan bi izan ziren eraso sexistaren bat salatu zuten emakumezkoak, Baionan ere bi emakumek bortxatu egin dituztela salatu dute, eta Bilbo ere badirudi lehena iritsi dela. Horiek ditugu festetako datuak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-20 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Oier Aizpurua Olaizola, Uxue Alberdi, Iñaki Apalategi Astigarraga, Amaia Iturriotz Etxaniz
[Extempore verse]
Stanza name:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Nahiz gaizki dagoen hemen esatea eliza baten ondoan gaudelako, bertsolariak politeistak dira. Alegia, jainko bat baino gehiago dituzte. Adibide batzuk jartzearren: Andoni Egaña dago, bertsolari ahalguztiduna, edo Maialen Lujanbio, emankortasunaren irudi edo bertsolari askoren ama dena. Antzinako greziarrek bazuten parrandaren eta desfasearen jainko bat; haiek Dionisio zuten, eta guk... Badaezpada izenik ez diot jarriko. Gehiago daude: Amets Arzallus, adimena eta intelektualtasunarena eta abar. Zein da, baina, zuek gehien gurtzen duzuen bertsolaria? Eta zeren jainkoa da?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor, astebete daramazue zuen lantegian greban. Gaur, etxeratzean, Jone amak triste ikusi zaitu, burumakur, eta zu animatzen saiatu da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit zuk gogoratuko duzun, baina duela pare bat urte plaza honetan, ni gai-jartzaile, heriotzari kantatzeko eskatu nizun. Ederto erantzun zenuen arren, zurekin zorretan nagoela iruditzen zait. Beraz, gaur, bizitzari kantatzeko eskatuko dizut. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Greba Orokorrean zaudete. Zu Ane piketean zaude goizean eta kaleak pasatzen ari zarela ikusten duzu egunero gosaltzen duzun taberna irekita dagoela. Urteak daramatzazu taberna horretan gosaltzen eta harreman sakon bat sortu duzu bertako langilea den Amaiarekin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-02 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Oihana Bartra, Joanes Illarregi, Amaia Iturriotz Etxaniz, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda batek besteei Proposed topic: Basamortu baten oporretan zaudete Amaia, Joanes eta Ane. Bat-batean lanpara bat topatu duzue, igurtzi eta Oihana jeinua atera da. Beraz, Oihanari desio bat eskatu behar diozue bakoitzak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Hiru etiketa eta galdera bat: emakumea, euskalduna eta feminista. Hiru aldiz errebelde, hiru aldiz zorioneko edo hiru aldiz zapalduak? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Gaur gauen ez duzu lorik egin. Asko jota ordubete. Zer pasatu da? Zure ondoan bizi direnak zarataka ibili direla. Gau osoan geratu barik. Ezin izan duzu lorik egin. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-31 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maite Sarasola
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Athletic-eko jokalariak zarete, Orsai musika taldea sortu duzuenak. Zazpi Katu gaztetxetik gonbidapena jaso duzue kontzertu bat emateko bertan. Eztabaidatzen ari zarete kontzertua eman ala ez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-12-18 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Txapeldunaren agurra. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Cervantesek esango lukeen moduan, bada Araban haren izena gogoratu nahi ez dudan herri bat. Arabako herri batean, preseski, Uxue alkategaia zara eta alkate izateko aukera guztiak dituzu. Baina zure buruzagiak, Onintzak, deitu dizu tongo egiteko eta zure kandidatura ez aurkezteko esanez; horrela, zure arerioa den kandidatuari alkate izaten utziz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-06-17 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Zure lagun baten mezua jaso duzu, datorren hilabetean elizan ezkonduko dela eta gonbidatuta zaudela esanez. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Maialenek Bilbo oso ondo ezagutzen du bertan bizi izan zelako gazteagoa zenean. Ordutik hona Bilbo asko aldatu da. Zer aldatu da, Maialen? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-12-04 Bilbo Berezia 19:00 [Bertsoa] / Enare Muniategi, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gauzak hasi eta bukatzen dira. Zikloak dira. Zuek biak bi emakume zarete. Enare, hilekoa lehendabiziko aldiz izan berri duen emakumea da. Eta Jone, adina dela eta hilekoa kentzen ari zaion emakumea izango da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa