General search
New search Interviewed: "Agirre, Amaia" Name of person: Egaña, AndoniRefine your search
Found results: 5563
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aitor, zure lehen laneguna da gaur, eta eguerdian lankideekin irten zara nonbait bazkaltzeko asmotan. Andoni ama dago atean, babarrunak termoan dituela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercise: Bakarka bukaerako agurra Proposed topic: Bukaerako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, giltzurrun bat behar zenuela-eta Maialenek eskaini zizun berea. Gaur izan da ebakuntza eta elkarren ondoan esnatu zarete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-12-11 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Astebete da ia Xabier Lete joan zitzaigula. Berak idatzitako zenbait abestiren hasiera emango dizuegu gai gisa, bertso bana kantatzeko.
Lehenengoa Maialenentzat: "Amaren bularra, haurraren janari / haurraren negarra beti hunkigarri".
Bigarrena Unairentzat: Langile baten semea naiz / aita bezala langile".
Amets, zuretzat: "Ni naiz erreka zikinen iturri garbiak aurkitu nahi dituen poeta tristea".
Eta Andoni, zuretzat: "Aurrean papera ta / atzean papera / periodikoa leituz / ilustratzen gera".
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Niri normalean ez zait gustatzen ofizioa eta afizioa nahastea, eta nik gaiak jartzen ditudanean, normalean eliza konturik-eta ez da izaten, baina disimuluan sartzen dira apaizarekin hemendik edo handik, eta hau pentsatu dut: hasieran jarriko diet gai bat, sar daitezela nirekin nahi duten dena, eta gero ni libre izango naiz eta gaiei erantzun diezaietela. Seminarioan jende gutxi dagoela-eta deialdi bat egin dute, eta bost hauek agertu dira curriculuma eskuan dutela, seminarioan sartzeko. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-19 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka oina-emanda Proposed topic: Oina: gailurra. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit entzun duzuen baina Ametsek Ibhaima Balderekin Miñan izeneko liburu bat idatzi du. Eta sekulako arrakasta eduki du liburuak. Aita Santuak ere leitu du eta asko gustatu omen zaio. Amets etxean dela, norbaitek atea jo du. Ireki du Ametsek atea, nor izango eta… Aita Santua bera! Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-03 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Eneko Lazkoz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Eneko semeak egunero egin du gaupasa, baita egunero eraman ere aitari txurro dozena erdi bat eta egunkaria. Lehen egunean Andoniri lasaitua eman zion; gaur Eneko semearekin hitz egitera dator. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-17 Zalla Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertsolariak beti dabiltza hona eta hara, euren artean abesten plazarik plaza, eta hor adiskidetasuna asko jorratzen da; noizbehinka adiskidetasuna baino gehiago. Zorionak Alaia, haurdun zaude, eta asmatu nor den aita (Andoni). Gaur esan diozu.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Erretzaile ohia zara zu, Andoni, baina erretzeko gogo ikaragarria daukazu, monoa daukazu, eta Alaia erretzailea da; laguna duzu. Zigarroa piztuta daukala, bere ondora joan zara. Hurbildu egin zara pixkanaka-pixkanaka, kea usaintzeko, baina Alaiak beste zerbait ulertu du. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-27 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zimurren kontrako produktu on bat omen du Maialen botikariak, eta Andoniri proposatu dio.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-30 Azkaine Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aimar Karrika
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Aita-semeak zarete. Andoni semea andregai bila dabil, eta familiako legea da azkaindarra atzeman behar duela. Baina hemen dagoeneko ez dago andregairik libre. Baziren bi, baina abiatu ziren bidaian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka lehen puntua-emanda Proposed topic: Bertsolariak denetik jakiten omen du. Ez dakigu horrela den, jakin gabe ere asmatu behar baita hortik ateratzen. Proban jarriko duzue Agin, berari puntuak jarriz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bi zuhaitz mota desberdin zarete. Eta beraz bizitza ulertzeko bi modu desberdin dituzue.
Zu, Andoni, hosto galkorra zara eta beraz etengabe ari zara zure ideiak berritzen eta birsortzen.
Zu, Maialen, zuhaitz hosto iraunkorra. Tinko eusten diezu zure hostoei ez ezik, baita zure betiko ideiei ere.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Fredi Paia, Jone Uria Albizuri
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Proposed topic:
Fredik asko ikasi du aspaldion gaitzen eta erremedio naturalen inguruan. Petrikillo edo kurandero lanean ipiniko dugu.
Beste bertsolariek gaitz bana omen dute eta Fredirengana joango dira banan bana bere gaitza azaldu eta sendabide eske. Honek banan bana emango die sendabidea. Zelako gaitza, halako erremedioa!
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-28 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Iñaki Murua, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Launaka gaia-emanda Proposed topic: (Zerbitzariek edari botilak utzi dituzte mahai gainean). Xebastian eta Iñaki Murua egiaztatzaileak dira. Zuek, Andonik eta Peñak, botilak entregatu dituzue. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-04-25 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Ocho apellidos vascos pelikulan topikoak erabiltzen dira eta jendeari gustatu egiten zaio. Zuek ere topikoak erabili. Zarauztarren topikoak exajeratu Sebastianek eta azpeitiarrenak Andonik, jarritako eszena hauetan:
1.- Azpeitiarra eta zarauztarra hondartzan.
2.- Azpeitiarra eta zarauztarra baserrian.
3.- Azpeitiarra eta zarauztarra soziedadean.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Unai Muñoa
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip)
Exercise:
Seinaka gaia-emanda
Proposed topic:
Bertso bana eskatu behar dizuet, baina sei puntukoa edo goragokoa izan behar du bertso horrek, eta gaia hauxe da: aurtengo Sanferminek zeresan ugari eman dute, era guztietako irudiak, argazkiak, iritziak entzun eta ikusi ditugu. Zuek horietatik zer azpimarratuko zenukete?
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-07 Baigorri Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zahar etxeko bi bizilagun zarete. Mirenek Andoniri egunero dantzatzea proposatu dio, eta Andonik egunero ezetz. Baina egun Andonik dio Mireni proposatu, eta Mirenek ezetz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
