General search
New search Format: "Audio - numerique" Name of person: Agirre, AmaiaRefine your search
Found results: 1438
2025-11-15 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Maddi Ane Txoperena
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maddi Ane, zuk badakizu zer den lagun bat galtzea. Zure lagun min batek, nerabezaroan jakin zuen minbizia zuela, eta prozesu gogor baten ondoren, gaztaroan hil zen. Zure lagun hark, azken arnasa bere amets bat betetzen ari zela eman zuen, lagunartean, berak hainbeste amestutako bidaia bat egiten ari zela. Hil baino aste batzuk lehenago festa bat egin zuen, eta banaka-banaka agurtu zintuzten. Beti pentsatu izan duzu eredu bat izan zela Leire. Eta gaur, Maddi Ane, soka hari tiraka bertso-ipuin bat ekimenaren baitan, gaixorik dagoen ume bat bisitatzera joateko tartea hartu duzu. Ane da gaixorik dagoen gaztetxo hori, zainketa aringarrietan dena. Maddi Ane, igo dituzu ospitaleko eskailerak, hartu duzu arnasa sakon eta pasabide erdian den atea jo duzu; barruan duzu Ane, zain. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Batzuetan une, leku eta distantzia jakin batera egoteak begi bat galtzea ekar dezake. Halaxe pasa zitzaion inauterietan nire herriko gazte bati, Xuhar Pazosi. Karga polizial batek distantzia motzera eta zilegi ez den altura batera tiro egiteak atzera bueltarik ez duten ondorioan utzi dizkio lagunartean ondo pasatzera baino joan ez zen Villabonako gazte bati. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Maria Luisa Erdozio duela 100 urte hil zen bertsolaria da. Azkaingo Herriko Etxeak herriko gune bati jarri dio bere izena. Ane, zuk Txakur Gorri kolektiboarekin beste lankidetza batekin Orainmenean idatzi zenuen, bertsolaritzaren genealogia feminista. Plazida Otañori buruzko liburua idatzi zenuen zuk, Oihana. Zuentzat zer dira aitortza hauek? Zergatik da garrantzitsua plazara ateratzea? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunak zarete. Orain arte konforme bizi izan zarete zuen itxurarekin. Adinean gora zoaztela eta, zuen gorputzekin deseroso sentitzen hasiak zarete. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-11-10 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Gaur duzue zuen lehenengo hitzordua. Amaia, Mantxik, lehen muxua ematearekin batera, “maite zaitut” esan dizu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Iñaki Apalategi Astigarraga
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Iñakik orain dela 10 minutu bukatu du egongela garbitzen. Amaia bikotekidea etorri, eta Iñakik pasatu duen leku beretik pasatu du zapia berriro. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Exercise: Bakarka hasierako agurra Proposed topic: Hasierako agurra Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic:
Puntua: Zenbat amets dauzkazu / geroko utzita
Puntua: Dena ez da irteten / amestu bezala
Puntua: Amesgaizto berdina / gauero gauero
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Felix Zubia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lagunak dira. Urte anitz daramate herriko gaztetxean lanean. Amaiak Felixi erran dio zahartzen ari direla eta gaztetxea alde batera uzteko garaia dutela. Felixi ez zaio hala iruditzen. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-12 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)
Exercise:
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic:
Lor zenezakeen guztia lortu duzu baina jendeak ez dizu begirune handiegirik.
Argitalpenaren izenburua:
[Liburua]
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-27 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Azkenaldian, ingurura begiratuta, beste konturik ez da: krisia, langabezia, diru falta, gosea... Dena txarra, baina zure kezka, horien gainetik, beste bat da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Ez dakit ikusteko aukera izan duzun, baina esango nuke munduko bazter guztietara iritsi dela bideo bat, non hamaika urteko neskatila bat azaltzen den, Yemengo neskatila bat, bera baino hogei urte zaharragoa den gizonezko batekin ezkondu nahi dutena bere gurasoek. Hori dela eta, bere osaba baten bitartez, ihes egin du. Bideo horretan kontatzen du ezkontzera behartzen badute, bere buruaz beste egingo duela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Xabier Silveira
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuek biok senar-emazteak zarete, Arkaitz senarra eta Xabier emaztea. Gaueko hamaikak dira, eta badira pare bat ordu Xabier emaztea oheratu dela. Zu, Arkaitz, bere ondoan etzan, eta atzetik goxo-goxo heldu diozu. Lotan zegoela pentsatzen zenuen, baina negar isilean ari dela konturatu zara. Ea zer gertatzen zaion galdegin diozunean, hala erantzun dizu: "Hau infernua da". Zortzi urte daramatza kartzelan zuen alabak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Garaiak aldatzen omen doaz, baina askotan gizona izatea zer den galdetu izan denetan, etxera soldata ekartzen duena, etxeko nagusia, aginte makila daramana, gizonezkoek ez dute sekula negarrik egin behar eta horrelako gauzak entzuten ziren. Zuk, Andoni, duela pare bat urte maiz samar entzun behar izan zenuen neska bati nola utzi zenion txapela irabazten. Zuk, Amets, futbol zelaietan askotan entzuten duzu "Neskatilak dirudizue horrela jokatzen". Horrelakoak entzuten dituzuenean, zer pasatzen da zuen barrutik edo zer egosten da zuen buruan? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Igandea da, irailaren 8a. Estropadak ikustera Donostiara hurbildu zara, Zumaiako kamiseta gorria soinean duzula. Gustura zoaz, baina iritsi orduko, pare bat mutil gaztek barrezka hartu zaituzte: "Gu bai, zuek... Eskerrak gu gauden gure kostan". Orioko kamiseta daramate soinean: "Ez Zarautz, ez Getaria, ez Zumaia, Orio bai". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Irakaslea zara. Azkenaldian kezkatuta zaude ikasle batekin. Arropa aldatu gabe, garbitu gabeko ilea, eskolako lanak egin gabe... Gaur, beregana hurbildu eta esku ahurrez bizkarra ukitu diozunean sekulako saltoa eman du “Ez ikutu! Ez ikutu!” hasi zaizu oihuka. Aulkitik altxa eta iskin batean eseri da; burua belaun buruetan sartu du eta negarrez hasi da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Sustrai, mutil galai eta erromantikorik inor bada, hura zu zara. Duela gutxi ezagutu zenuen Alaia, eta argi daukazu lehenengo zita bezain garrantzitsua dela bigarrena ere. Larunbat arratsaldea da Alaia, eta gaur ere begiak itxita zaramatza Sustraik bere auto garbitu berrian. “Zabaldu begiak pitxin, iritsi gara.”. Alaia, zure aurrean golf zelai eder bat dago, eta esmokina daraman morroi bat zure oinetako, traje eta makilak eskuan zure zerbitzura. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-02-04 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: AHTko tunel bat Lezetxikin barrena egin dute. Euskal Herrian giza aztarnarik zaharrenak topatu diren lekua da, Arrasaten dagoen kobazulo hori. Zuek zarete, Maialen eta Amets, aurkikuntzaren berri eman duen espeleologia taldeko bi kide. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
