General search
New search Name of person: Peñagarikano, Anjel Mari Place: "Basque Country"Refine your search
Found results: 2602
1993-12-05 Eibar Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka oina-emanda Proposed topic: Errima hitza: Irabazi Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-10-12 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua, Jokin Sorozabal, Millan Telleria
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Seinaka gaia-emanda besteak bati Proposed topic: Lizaso, lege gizona da eta besteak arazoak dituztenak. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Herri bereko bi aitona zarete zuek. Jubilatu zinetenetik urte askotan egon zarete herriko plazan, banku banatan eserita, baina elkarrekin hitz egin gabe. Obra egin dute herriko plazan, banku bakarra dago orain, eta elkarren aldamenean eserita zaudete. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Proposed topic: Emakumea. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-03-26 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Azkenaldian gazteen artean ohitura bihurtu da lokaletan geratzea. Sustrai, zu, jokaera hori duen hamasei urteko gaztea zara. Peña, berriz, lehengo ohitura zaharrean parrandan tabernetan jarraitzen duena. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1991-04-27 Orio Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joan den astean oso haize indartsuak izan ziren eta Pasaiko txalupa bat irauli zen arrauneko entrenamenduak egiten ari zirela Hondarrabian. Bertako timonel gaztea desagertu egin zen. Gertakizun horretan oinarrituz, Egaña, klubeko presidentea izango da, eta berri txarra ematera doa, Peñagarikano. umearen aitarengana. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-04-04 Lazkao Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka hileta agurra Proposed topic: Lazkao-txikiren hileta elizkizunean kantatua. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Neurri luzekoak Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Betidanik ongi-bizi bat (bibidore bat) izan zaitugu. Azkenaldi honetan gaizkitu eta medikuarengana jo duzu. Bizitzekotan, bizimodua zeharo aldatu beharra duzula esan dizu gainera. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Extempore verse]
Stanza name:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Exercise:
Launaka gaia-emanda
Proposed topic:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Exercise: Binaka gaia-emanda
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Lehen azaldu dut zergatik gauden hemen bertsolariak, baina jendeak ez du seguruenik historia guztia jakingo. Hain zuzen ere, nondik datorren azken hamabi urteotan bertsolariak Zumaiara arraunera etortzeko ohitura, zer motibo dauden hor: gida-baimen bat dago tartean, Peña ere arraunlaria izana da Tolosan... Bertsolariak hemen ibili izan gara bai Erribera kalean zipriztinak ateratzen, bai errioan. Kontatu ezazue bertsotan gaur hona ekarri gaitun motiboaren historia. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-19 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Ikerrek ere lehengoa goresten duten mentalitate horietakoa du. Baserritarra da, eta berezko sasoi eder hori badu, eta pentsatu du bere indar hori arraunean probatzea. Entrenamendua baino ordu laurden lehenago, lege zaharrean, kriston xerra bokadiloa jaten ari da, hantxe, lokalean bertan, aldageletan. Oraingo fisioterapeuta modernoa, Peña, begiak zabal-zabalik, ezin sinetsita, begira dauka: "Hik zer uste duk dela arrauna, indarra bakarrik?". Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni, ehiztaria zara eta Peñagarikano txakurra ekartzeko egundoko dirutza pagatu duzu. Baina ikusten duzun moduan ez dago lanerako gertu. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-05-06 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Baserri batean, Igor ardia belarra jaten bakarrik egoten zen lasai-lasai. Etxeko aurrea garbitzeko jarri zuten. Baina orain ardi berria ekarri dute, Peña, eta hau azkar- azkar belar guztia jaten hasi da. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Extempore verse]
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
