General search
New search Year: 2022 Search terms: BapateanRefine your search
Found results: 90
2022-02-11 Getxo Sariketa [Bertsoa] / Unai Anda, Julene Iturbe Epelde
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Julene eta Unai, tabernan lanean ari zareten bi gazte zarete. Taberna itxita, dena batzen ari zaretela, Julene, Unaik esan dizu lan baldintza hauekin ez dagoela jarritzeko prest. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-25 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Oihana Arana
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Oihana eta Txaber, anai-arrebak zarete, eta zuen etxe berean bizi zen amona hil berri da. Zuk, Oihana, gaurko eta biharko egunak tanatorioan igarotzeko asmoa daukazu, baita hiletara joatekoa ere. Txaberrek, berriz, nahiago du datozen egunak bakardadean igaro. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-08 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Alaia Martin
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Alaia taberna bat daukazu Xabaten etxe azpian. Azken bi urte hauetan terraza edukitzeko aukera eduki duzu pandemia zela eta. Udalak gutun bana bidali dizue esanez terrazako baimena bertan behera utziko duela. Alaia ez dago batere pozik udalaren erabakiarekin; Xabat ordea terrazarik ez den eguna noiz iritsiko zain dago. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-07 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Erika Lagoma
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Andoni Egañak behin idatzi zuen gero eta zale gehiago ikusten zituela saioetan pantailari begira. Zuek saioz saio zabiltzate eta ohartu zarete hala dela. Gaur hona etorri eta aztertzen zabiltzate ea hori horrela den hemen ere. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-16 Azkaine Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xumai Murua
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Saran bizi haiz Amets, eta askotan tokatu zaik entzutea azkaindarrak harroxkoak direla. Hala ote? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-06 Etxarri-Aranatz Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Eneko Lazkoz, Alaia Martin, Aitor Sarriegi, Julio Soto
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Bosnaka gaia-emanda Proposed topic: Txinatarrek urte berria hasi dute: Tigrearen urtea. Zuek ze animaliarekin lotzen duzue 2022a? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-20 Zornotza Berezia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jone Uria
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Eli Ibarra izango zara zu, Jone, eta Erika Vazquez Anjel Mari. Athleticen partida gehien jokatu duten neska zen orain arte Eli Ibarra, eta Erika Vazquezek lortu du errekor hori gainditzea. San Mamesen elkartu zarete Erikaren omenaldian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-15 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Maddi Ane Txoperena
[Extempore verse]Stanza name: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: June Fernandez kazetariak Argian kaleratutako erreportaje batean, emakume ijitoek erosketak egiterakoan pairatu behar zituzten erasoak salatzen zituen. Tartean testigantza hau: “Hasieratik izan zuten langile bat atzetik, emakume ijitoa nora, langilea hara. Une batean langile batek beste batzuei esan zien buelta bat eman zezatela ea zerbait falta zen ikusteko”. Maddi Ane, harritu zaitu entzun berri duzunak? Arrazistak al gara? (Oinak gai-jartzaileak eman zizkion puntu erdietan kantuan ari zela) Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Maialen Akizu, Ane Labaka
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zuen herrian bizitzeko etxe bila dabilen bikotea zarete. Alokairuak oso garesti daude. Maialenek ondoko herrira joatea proposatu dio Aneri. Anek, berriz, herritik kanpo joan baino nahiago du gurasoen etxera itzuli. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Aitor Etxebarriazarraga
[Extempore verse]Stanza name: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Argi dago zezenketak eta tauromakia Euskal Herrian beherantz doan fenomeno bat dela eta amaitu egingo dela. Baina Bizkarra, zuretzat egun hori berandu etorriko da. Zu zezena zara eta gaur Bilboko zezen plazan zaude. Aurrean duzu beste Aitor hau, toreroa, zu xaxatzen eskuetan Espainiako bandera duten bi banderilla dituela, zuri sartzeko prest. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Julio Soto
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Juliok eta Nereak rollito* bat eduki zuten duela gutxi. Rollitto batek irauten duena irauten du. Bukatuz geroztik akordatu dira elkarrekin baina elkarrengandik ihes eginez bezala ibili dira. Gaur goizaldean topo egin dute komuneko atarian; Julio sartzen eta Nerea ateratzen.
*Rollito (Hego): iraupen laburreko amodio istorioa.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-30 Baiona Berezia [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Extempore verse]Stanza name: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercise: Bakarka gaia-emanda Proposed topic: Euskararen egoera aipatzean anitzetan erabiltzen da baso erdi betearen eta erdi hutsaren irudia. Batzuek diote anitz aitzinatu garela; besteek oraindik oso egoera larria dugula. Orain dela hamabost urte sortu zen EEP, eta hizkuntza politika bat martxan da. Baina azken inkesta soziolinguistikoaren arabera %20 inguru dira euskaldunak Ipar Euskal Herrian. Hezkuntza publikoan euskarazko irakaskuntza gero eta leku gehiago hartzen ari da, baina Ipar Euskal Herriko ikasleen %70 inguruk ez du euskararekin harremanik; ikastoletako ikasleen kopurua emendatzen ari da, baina ikastoletako ikasle kopurua gutxiengo bat da. Eta abar, eta abar, eta abar…Zein da irakurketa egokia Miren? Basoa erdi hutsa ala erdi betea? Nola ikusten duzu afera? Zertan gara? Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-13 Senpere Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua, Kerman Diaz
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Zu, Haira, beti pozik egoten den pertsona horietako bat zara, edalontzia erdi beteta ikusten duzu beti, biziari irri egiten diozu. Zu, aldiz, Kerman, basoa erdi hutsik ikusteaz gain, negatiboa zara beti. Bikotea zarete, eta zuen alabak berriro ere platera hautsi du afarian. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-06-30 Doneztebe (N) Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joanes Illarregi
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joanes lana amaituta trago bat hartzen ari zara Doneztebeko bestetan, segituan etxera joateko intentzioarekin. Sustrai herritarra kontu-kontari hurbildu zaizu. Orain, ospa egiteko aitzakia bila ari zara baina Sustraik ez dizu uzten. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-07-11 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Idoia Granizo, Julen Zelaieta
[Extempore verse]
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercise:
Binaka gaia-emanda
Proposed topic:
Idoia bidaia luze bat egitea erabaki duzu, Latinoamerikara. Motxila hartu, eta bertatik auto-stop eginez bidaiatu nahi duzu. Luzaz ibili ondotik, bidean zoazela, Julenekin topatu zara errepidean, Julenekin eta bere furgoneta hippyarekin. Julenek nahi duzun lekura eramango zaituela erran dizu. Baina 20 kilometro egiterako hirugarren aldiz matxuratu da
furgoneta.
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Joanes Illarregi, Aitor Mendiluze
[Extempore verse]Stanza name: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Joanes 25 urteko semea, eta Aitor ama zarete. Joanes, Aitor amak esan dizu banandu nahiko lukeela, baina ez duela bizitza berri bat bakarrik hasteko modurik. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-11 Portugalete Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Extempore verse]Stanza name: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Etxahun, Euskal Herrian barrena etenik gabeko lasterketa bat egitea otu zitzaion AEK kide hura zara. Zu, Miren, AEKko buru nagusia zara, eta hor datorkizu inuzente hau, horrelako ibilera hori proposatuz. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Extempore verse]Stanza name: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercise: Binaka gaia-emanda Proposed topic: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localization: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
