Amona dago kanposantuan
aspaldi bertan etzana
harrien pean gure arbasoak
eta gure iragana.
Buelta koxkor bat ta etorri zait
han pentsamentu andana
irten burua jiratu eta
ze esaldi zegoana:
"Zugatik laixter esango dute
gaur gutaz esaten dana". (bis)
Arduraz eta kezkaz egin det
azkeneko begirada
karratua ta marmolezkoa
han dago izen ilada
luzaro bizi nahi zuten batzuk
lurpean hor daude jada
berdin gazteak berdin umeak
eta berdin zaharrak hara!
Biharrik igual ez da helduko
gaur bizi egin behar da. (bis)
Nik ez nuke nahi betiko egon
harrizko lau hormen erdin
nik ez nuke nahi nere lagunek
hemen hartu dezaten min.
Egunen baten hilko banitza
hilko bainaiz denen berdin
ahaztu kutxak ta ahaztu eskelak
nahiz triste izan nahiz samin
bota airera nolabait ere
bizirik geratu nadin. (bis)
Hil 1914-09-14
Gazte denboran karlistetan ibili zen gerratean. Maria Eugenia Etxenike Gamiorekin ezkondu eta Argentinara joan zen bizitzera eta harrezkero behin bakarrik etorri zen Euskal Herria (1895). Hemen gelditzeko ideian etorri zen, baina seme-alabak hemen ohitu ez eta urtebetera atzera Argentinara buelta egin zuen.
Hil 1934-09-14
ATARRATZE JAUREGIAN delako bertsoz dator Cancionero Vasco liburuan. Doinu honetan bi bertsoaldi oso ezagunak kantatzen dira; Beltzunze bizkondearen Ene izar maitea eta J.B.Larralderen Lo lo nere maitea izenekoak.