Actuaciones Periódicas - Ver ficha Más información sobre esta sección
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024) Sailkapen fasea "Gipuzkoa Bertsotan"
Información
- Tipo de actuación
- Txapelketa
- Lugar
- Gipuzkoa
- Fecha comienzo
- 2024-04-25
- Fecha final
- 2024-06-02
- Extensión
- Gipuzkoa
- Extensión
- Herrialde mailakoa
- Sitio web
- https://www.bertsozale.eus/eu/gipuzkoa/gipuzkoabertsotan/albisteak/apirilaren-25ean-hasiko-da-gipuzkoa-bertsotan-eskoriatzan
Participantes
- Organizadores
Gipuzkoako Bertsozale Elkartea - Participantes
- Grupo de Conductor/as
- Jueces
Descripción
- Oinarriak
- Gipuzkoa Bertsotan 2024
74 bertsolarik hartuko dute parte Gipuzkoa Bertsotan ekimenean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako sailkatzeko balio izan duen fasean. Horietatik 34 bertsolari sailkatuko dira Gipuzkoako Bertsolari Txapelketarako.
Udazkenean hasiko da 2024ko Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa. Aurretik, ordea, hitzordu garrantzitsua dugu bertsozaleok: Gipuzkoa Bertsotan, txapelketarako sailkapen fasea.
Sailkapen fase soil bat baino gehiago da Gipuzkoa Bertsotan: 74 bertsolari, 15 gai-jartzaile, 8 epaile, antolakuntza hamaika lagun eta dozenaka bertso-eskola Gipuzkoako bertsolaritzaren ekosistema elikatzen.
Aurten, gainera, urteurren garrantzitsu batek are garrantzia handiagoa emango dio udaberriko faseari. 50 urte dira Gipuzkoako lehen bertso-eskola sortu zela. Eskoriatzan hasita, 32 herritan izango dira saioak bi fasetan banatuta.
Lehen fasean, izena eman duten 74 bertsolariek kantatuko dute, eta horietatik 48 pasatuko dira bigarren itzulira. Udazkenerako txartela, aldiz, 48 horietatik 34k lortuko dute.
Urteurrena behar bezala ospatzeko, afari-meriendak egingo dira saioen ondoren. Bertsozaleok elkartzeko aparta izango da, beraz.
Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian izango dira salgai, apirilaren 8tik aurrera
Egin beharreko lanak
Lehen itzulia
Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
Ganbara: bi puntu erantzun eta bakarka bi bertso.
Binaka, gaia emanda, hamarreko txikian hiruna bertso.
Bigarren itzulia
Binaka, gaia emanda, zortziko handian hiruna bertso.
Binaka, gaia emanda, zortziko txikian hiruna bertso.
Bakarka, hitza emanda, hamarreko txikian bertso bat.
Binaka, gaia emanda, seiko motzean hiruna bertso.
Ganbara hiru gairekin: bakarka, gaia emanda, hiru bertso nahi den doinu eta neurrian.
Estructura
- Actuaciones