Búsqueda general
Nueva búsqueda Canto improvisado: "Cantares ao Desafio" Lugar: UsurbilConcretar búsqueda
Resultados: 449
2012-03-08 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Nabari da Ainhoa haurdun dagoela, eta hau aipatu gabe ez genuen geratu nahi. Izango dituzu hainbat zalantza, galdera, eta tripa hazten doan heinean horiek ere hazten joango dira, baina Uxue hemen daukagu. Uxue orain dela gutxi ama izan da, eta hau da unea berarekin eta gurekin zure zalantzak eta dudak partekatzeko.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok denok izan ohi ditugun kuadrillako bazkari horietako batean zaudete. Gutxitan elkartzen zarete, eta gaur tokatu da. Bazkaldu duzue, eta tabakoaren aurkako lege santu hori dela eta, erretzera kanpora. Egiten zuen eguraldiarekin, jatetxe ondoko zelaian etzan zarete biok, eta erretzen ari zaretela, kearekin irudiak egiten hasi zarete. Erretzen duzuen unean sortzen ari zareten irudiekin jolasean zabiltzate. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-07-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Xabier Sukia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Tema propuesto: Bizilagunak zarete joan den hogeita hamar urtean. Zu, Xabier, sekula ez zara joan Ametsen etxera, sekula ez da gertatu. Amets, berriz, noiznahi azaltzen zaizu, gaur olioa dela, bihar gatza, hurrena esnea... Eta etxera sartzen zaizunean, egonalditxo bat egiten du; gaur arratsaldeko hiruretan sartu da, zortziak dira, eta ez dela joaten; eta jada ez dakizu nola bidali ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-10 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Josu Oiartzabal "Xamoa", Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Astelehena, urriaren 12a, jaieguna da askorentzat, baita Hego Euskal Herrian ere. Zer deritzozue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Iturengo Aurtitzen bertso bazkari baten ostean hiru ordu jardun zenuten zuk eta Nikolas Izetak bertsotan, tabernari baten lagunaren urtebetetzea zela-eta han geunden gehienok bertso bana eskaini ondoren. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Orain dela hamabi-hamahiru urte, Hernaniko bertso eskola sortu berria Xabier Amurizaren lezioekin, aurreneko ikasleekin han hintzen: Anatx, Oiartzabal, Rikardo etortzen huan Gasteiztik, eta Nikolas ere bai. Nolako oroitzapenak dauzkak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Berriro ere ilusioa piztu da Euskal Herrian. Kanpora eta kanpokoei hainbeste begira egon gabe, oraingoan bai, asmatuko al dugu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-08-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Sebastian gotzainari bisita egin dio Anjel Mari Usurbilgo apaizak, Erromako zenbait erabakik -preserbatiboak direla, homosexualen ezkontzak direla...- sortzen dizkion buruhausteak direla eta. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bi gazte zarete, eta aurtengo udan sos batzuk biltzearren Aginagara etorri zarete piperrak biltzera. Zer moduz joan da uzta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ibai Esoain, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hi, Ibai, irakiar preso bat haiz. Hi, Irazu, kartzeleroa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hi, Irazu, Alberto Iñurrategi izango haiz. Azken zortzi milakoa igo duk, eta gailurrean hagoenean Felixen istripua azaldu zaik. Maialen izango da Felix. Nolako elkarrizketa izan duzue? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1990-08-05 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Mari Mujika "Anatx", Juan Mari Narbaiza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Loradenda baten elkartu zarete biak. Anatx lora sorta bat erostera andragaiari oparitzeko eta Narbaizak hil berria den emaztearen hilobian jartzeko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-29 Usurbil Txapelketa [Bertsoa] / Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Konturatu zara norbait atzetik segika duzula. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Peña, janari-denda handi baten aurrean dagoen edukiontzi baten aurrean ari haiz janaria biltzen, haiek botatako jana biltzen, etxera eramateko. Burua altxatu, eta hor non ikusten duan kalera bota hinduen nagusia poltsa batekin datorrela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-15 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Lehen, hor, marmarka eta eztabaidan sumatu ditut gizonezko batzuk. Batzuek esaten zuten Peña mutilzaharra dela, ezkongabea; beste batzuek ezetz, ezkonduta dagoela; batzuek esaten zuten seme-alabak badituela, besteek ezetz, ez etxean behintzat; batek edo bestek hirurogei urte pasatuta omen dituzula, besteek ezetz; non bizi zaren ere inork ez zuen asmatzen. Jakin-nahi handia eta Peñaren oso informazio gutxi dago auzo honetan. Informazio pixka bat eman ezazu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-03-04 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adineko bi emakume zarete, urteak zuen jatorritik kanpora eman dituzue. Baina alargundu ondoren, zuen azken urteak pasatzera herrira itzuli zarete, Usurbila. Elkar ezagutu zenuten gaztetan baina ez zenuten harreman esturik eduki. Bakoitza ze familiatakoa zen bazekien besteak, baina hortik aurrera elkarren berri handirik ez zenuten. Jubilatu etxean elkartzen zarete ia arratsaldero, batez ere hotz egiten duenean. Harremana estutzen ari zarete, nahiko erreserbatuak dirudizue baina gaur atera duzue zuen bizitzan pisu izugarria izan duen gaia: politika, herria, senarrak. Saioa zure senarra etakidea izan zen; ihesi lehenik eta preso gero. Jone, zure senarrak urte askotan izan zuen bizkartzain bat bizikide. Elkarrekin paseatzen zoazte, apenas begiratzen diozue elkarri, baina bat besteari norbere bizitza kontatzen ari zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Galletebeitia, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Beñat aita eta Xabat semea zarete. Aita osasunez eskas dabilela eta bere etxera joaten zara Xabat laguntzera. Oso festa zale izan zarete beti, herritar sutsu, baina aurten ezin atera. Bata gaixo, bestea zaintzen. Usurbilgo festak dira eta etxean zaudete, telebista jarrita eta kaleko zarata entzuten da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa