Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona entrevistada: "Lazkoz, Eneko" Persona: Lujanbio, MaialenConcretar búsqueda
Resultados: 4464
1997-10-18 Aramaio Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu Xabier herriko alkatea zara eta zu Maialen herriko gaztea. Pub edo tabernak ixteko ordutegia aldatu egin da eta egoera horrek aurrez aurre jarri zaituzte. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-24 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuk, Maialen, nahiz eta karrera bukatu, ezin duzu lanik aurkitu. Hori dela eta, itsasoan lanean hastea erabaki duzu, atunetan hain zuzen ere. Itsasontzian sartu eta arrantzale zahar honekin hizketaldi bat egitea erabaki duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-06 Astigarraga Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen Pangeako proiektuakin-edo munduan zehar bidaiatzen ari da Aita Santuan pausuan, eta hunezkeo munduko txoko guztiak ezagutzen ditu. Lazkanok, berriz, urteetan barrena oso bizimodu eta garai ezberdinak bizi izandu ditu. Esaera zaharrak dio umea beti ume izaten dala baino, Maialen, zer da ume izatea hemen edo munduko beste bazterretan? Eta Lazkano, zer zan ume izatea garai batean, eta gaur egungo umeek ze diferentzia daukate? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-11 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialenek, hiru urteko neskatoak, pititorik zergatik ez duen galdetu dio amari eskolatik bueltan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-09-03 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iratxe hiru urteko ume bat da eta udara osoa pasa du ikastolara joan nahi duela esanez. Gaur iritsi da joateko ordua eta negarrez hasi da. Maialen, bere ama, kontsolatzen saiatzen da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-12-18 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri berezikoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Eskola mailako futbol entrenatzailea zara. Negarrez ari den zortzi urteko umetxo bati botak eranzten laguntzen ari zara. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-12-13 Barakaldo Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Medikua zara, Maialen. Minbizia duten ume bi ikusten dituzu ospitaleko korridoreetan gurpil-aulkiekin lasterketak egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-04-01 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek elkarren berri badakizue ondo eta tortura ezazue pixka bat elkar, bertsotan noski, neurritik pasatu gabe. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo Donostian zineten biok, paseoan. Kaleak jendez lepo zeuden: kabalgata. Hor, kale kantoitik zindoaztela ikusi dituzue ume batzuk pozik, irribarretsu. Halako batean, bazen hor bat, izkinan, eskean. Ume bat geratu zaie, eskuan zituen goxoki guztiak hartu, eta poltsara bota dizkio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Arratsaldero irteten zara amona paseatzera. Aspaldi honetan ia-ia ez da zure izenarekin ere gogoratzen. Baina gaur, paseoan zoaztela, parke batera hurbildu eta eskutik helduta kolunpiora eraman zaitu. Kolunpioan eseri da bera, eta hasi zaizu "Bultza! Bultza!". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-22 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Famatuak dira Canovas hil zenean Txirritak botatako bertsoak. Orain Canovas ez, baina Fraga hil da. Kantatu Fragari bertso bana. Detaile bat ahaztu zait: lehen mikrofonorik gabe kantatzen zen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-24 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Oskar Estanga, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek hirurak espermatozoideak zarete, eta zu Maialen obulua. Eszena ondo irudikatzeko, jarriko dugu Maialen han, eta zuek, berriz, eskailerak jaitsi eta hor jarri behar duzue, baginaren sarreran, gutxi gorabehera. Panorama honekin lehia ziurtatuta dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-05-05 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto:
Saiatu nahiz urte askoan nire iloba txikiari barbiak oparitzen, bere nobio, jantzi, etxe eta abar. Kotxekapota ere dotore askoa erosi nion, baina esan ez dit ba lehengo astean Rugbi Beltza taldean apuntatu dela. Zuri zer iruditzen zaizu, aizu?
Gutxi gorabehera ea zer iritzi daukazun. Baloia behar duzu? Tori inspirazioa!
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-17 Ereñotzu Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Euskal Herriko Udako Unibertsitatean Bertsozale Elkarteak hitzaldi bat eman behar du, eta aste honetan, hitzaldi horren izenburua ikusi dudanean, Maialentzat gai ederra dela pentsatu dut. Hauxe da: Maialen, zerk lotu zintuen eta lotzen zaitu bertsolaritzari? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-12 Baiona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Maialen, aurtengo txapeldun bezala elkarrizketa asko egin dizkizute egun hauetan. Baina gaur sekula ez bezalako galderak izango dituzu bi kazetari hauekin, Beñatekin eta Aitorrekin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-14 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakingo duzue gaur, hemendik hiru ordura jokatuko den Realaren eta Bartzelonaren arteko futbol partidan Maialenek ohorezko sakea egingo duela. Baina ez pentsa bertsolaritzaren Messiri erraza egin zaionik erabakia hartzea. Nahiko buruhauste eman dizkio ohorezko sakeak. Izan ere, Amets eta Maialen, zuek futbolzaleak zarete. Gozatu egiten duzue futbolarekin. Baina baita sufritu ere. Zer da futbolean gozagarri egiten zaizuena? Eta zer gorrotagarri? Zer kontraesan sortzen dizkizue eta zer daukazue esateko zuen kontraesanen alde? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
