Búsqueda general
Nueva búsqueda Entidad: "Bizkaiko Ikastolen Elkartea" Persona: Peñagarikano, Anjel MariConcretar búsqueda
Resultados: 2597
1992-05-23 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Eskutan daukat "Bertsolaria" aldizkariko azken alea eta hemen agertzen da Peña Uliako sorginarekin, Maritxurekin. Gauza asko esaten omen zizkion. Nik parrafo bat irakurriko dizuet: ".... azkenik norbait atera behar eta Andoni Egañaren argazkia jartzen du mahai gainean, ea delako azeri hori bera ote den jakiteko. Bai, hau izan daiteke. Azeria baldin bada laister aterako da. O! Hobeto dezu kontuz ibiltzea. Zu baino gehiago dela uste du. Askoz gehiago dela du. Denek esan diote garaipena lortuko duela, oso ondo doala eta gainera balioko du. Nik ez det ezetzik esango, baina zu ez zaitu zapalduko. Zuk ez diozu utziko. Ez diozu utzi behar. Atera zuk hemendik hiru karta. Hiru karta. Ai, ene! Ze burruka duen mutil honek bere buruan! Erreta dago. Erabat erreta. Zentroa, burruka eta frakasoa adierazten dute, eta gogorrena frakasoa izan da. Erabat konbentzituta zegoen lehena zela eta onena. Bere baitan erabat konbentzituta zegoen irabaziko zuela eta muturreko haundi bat hartu du. Baina ez du hain errez etsiko. Honek gerra haundia emango dizu". Zer esan nahi du horrek? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oraindik ere Tour-eko kontuak gori-gori daudenean, bi hauen jarrerak oso desberdinak dira. Peñak, zaletasun haundia du eta egunero jarraitu du Tour-a. Sebastiani, berriz, izugarrizko montajea iruditzen zaio guztia eta oso kritiko agertzen da Tour-arekiko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-10-02 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek neska-mutilak zerate zeraten bezelaxe. Peña, hik zita bat egina huan Maddalenekin gaueko hamarretan, halako lekutan biltzekotan, baina berandu iritsi haiz eta handik bi ordutara Maddalen beste mutil batekin heldu-heldu eginda bilatu duk. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-06-26 Donostia Ekitaldipekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-10 Lesaka Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gipuzkoako bertsolariak, bai inguruko herrialdeetan, egunkarietan nahiz telebistaz, non nahi agertzen dira. Alderantziz, bizkaitarrak ez hainbeste, baina hain zuzen ere, Euskal Herriko txapelduna, gaztetxo bai helduetan bizkaitarrak dira. Non dago diferentzia? Nola dago bertsolaritza zuen herrialdeetan? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1992-07-11 Urretxu Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Millan Telleria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hemen ditugu txikitako bi lagun minak, aspaldidanik ezagunak, gaur Peñak kontatu behar digu Telleria nolakoa zan txikitan eta Telleriak, aldiz, Peña nolakoa zan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-17 Mutiloa (G) Lagun-artekoa [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
San Balentin izan da aste honetan, eta Xebastianek jaso ditu arrosak, ohar polit batekin, baina ez zaio asko gustatu. Bonboiak ere jaso ditu, eta haiek ere ez zaizkio gustatu, ez ditu probatu ere egin. Ez zegoen Xebaxtian oso harbera San Balentin egunean. Baina hiru bertso ere jaso ditu, zuen hiru bertso. Ea nola jasotzen ote dituzun.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-02-25 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Aitor Mendiluze, Anjel Mari Peñagarikano, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Zuek laurak Lezoko gazte kuadrilla bat zarete, eta ikusita Lezon gazteentzat dagoen ekipamendu falta, erabaki duzue marmoldegi zaharra okupatzea. Kontua da joan zaretela marmoldegia okupatzera, eta ertzainak etorriko diren beldurrez gaueko txandak antolatzea erabaki duzuela. Lau lagun zarete, baina laurok nortasun desberdina daukazue. Zu, Peña, mundujalea zara, beti nahi duzuna lortzen duzu: Allerrun apuntatzen zarela, eta taldeko pitxitxia zara; Morixkan apuntatzen zarela, hanka gehien altxatzen duzu, eta Mainontzin apuntatuta Maialeni txapela kentzeko modukoa zara. Zu, Mendiluze, sakona, traszendentala, mistikoa, filosofoa, misteriotsua eta iluna. Zu, Maia, zure historial klinikoan jartzen duen moduan, histeriko paranoikoa zara, haluzinazioak eta agresibitateak uztartzen dituzu. Eta zu, Sarriegi, despistatua, distraitua, autonomoa eta satelitea zara. Laurak elkartu zarete marmoldegian, eta dagoeneko ilundu du.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-22 Orio Berezia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Loretxu tabernan egiten zituen otorduak Manuelek, eta ordu asko ematen zituen han. Hiru hauek ere hara joan dira hamaiketakoa egitera, bukatu dute, baina inork ez du eskua patrikan sartzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-27 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Bertako auzoko baserri bateko aita-alabak zarete. Lursail txiki bat baduzue betidanik, baratzearekin, baina aspaldiko urteetan, iritzi desberdinak zirela eta, askotan eztabaidan izaten zineten. Joan zen urtean, aitak terreno erdia alabari eman zion, bere erara landu zezan. Etxeko sukaldean zaudete, urtebete geroago, bakoitza bere uztarekin; alabarenak karakolez beteak, baina ekologikoak; aitarenak oso-osorik, animaliarik gabe, baina sulfatoaren urdinarekin.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Azken boladan soldata jaitsierak eguneroko kontua dira, eta zuei bioi ere tokatu zaizue. Arkaitz da banketxe bateko goi kargu bat, 50.000 euro inguru irabazten zituen hilean, eta orain 44.000 inguruan geratuko zaio soldata; Peña bankuko kristalak garbitzen dituen langilea da, 1.000 euro kobratzen zituen, eta orain 800 eurora murriztu zaio soldata. Askotan bezala, kafe makinan egin dute topo.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Alkizako bi baserritar zarete, betiko bertsozaleak. Urtero saiora etorri eta saioan zehar bertsoaldi guztiak komentatzen egoten zareten horietakoak. Zer moduz doa gaurkoa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Irun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lizaso eta Peñagarikano auzoak zarete; zuen baserriek elkarren ondoan daude. Gogoratzen duzuenetik beti egon zarete haserre, zuen gurasoak eta haien gurasoak bezala. Hori ikusita, bitartekari bat hartu duzue, Andoni. Bakoitzak haserre horren arrazoiak eta minak azaldu behar ditu, eta Andonik ebatziko du arrazoia nork duen, inork baldin badu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-11-11 Amezketa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitaginarreba da Anjel Mari, eta Sustrai, suhia. Sustraik duela urtebete bazkaldu zuen lehen aldiz Anjel Mariren etxean. Orduan, usoak saltsan prestatu zituen Anjel Marik. Sustraik ez ditu gustukoak, baina orduan “Ño! Ederra dago hau!” esanez aritu zen, eta Anjel Mari pozarren. Geroztik, Sustrai Anjel Mariren etxera joan den bakoitzean, taka, usoak saltsan. Konfiantza pixka bat hartu du Sustraik urtebeteren ondoren, eta egia esateko unea dela iruditu zaio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-24 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Euskal mitologian bada apaiz bat Mateo Txistu izenekoa. Apaiz eta ehizazale amorratua omen zen, eta behin meza ematen ari zela erbia azaldu omen zen elizako atean; askok diote deabrua bera zela, erbiz mozorrotuta. Mateo Txistuk erbia ikusi zuenean hor utzi omen zuen meza, eta han abiatu omen zen erbiaren atzetik, sakristian zain zituen txakurra eta eskopeta hartuta. Diotenez, oraindik hor jarraitzen omen du Mateo Txistuk erbiaren atzetik ehizatu ezinda, eta basoetan eta haizeguneetan askotan entzuten omen da Mateo ehiztariaren txistua txakurrei deika, erbiaren atzetik doan bitartean. Bada,
Peña dugu Mateo Txistu ehiztaria, eta Oihana erbia. Oraindik hortxe segitzen duzue, batek ihesean eta besteak ehizatu nahian.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bertsoa izango du ardatz Manuel Lasarteren omenaldiak, etzi / Manuel Lasarteri omenaldi "xumea eta hunkigarria" egingo diote etzi
[Prensa]2012-06-20. [Egunkaria] Ver ficha
