Búsqueda general
Nueva búsqueda Tipo de soporte: "Betacam" Persona: Martin, AlaiaConcretar búsqueda
Resultados: 1693
2015-02-22 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Tema propuesto: Saharari laguntzeko janari-karabanak antolatzen aritu zarete biok. Bukatu duzue, bidali dituzue, eta Alaia oso gustura dago. Beñatek, ordea, ez du oso argi hori ote den elkartasuna adierazteko biderik egokiena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin bizitzera joaten zareten bikotea zarete Alaia eta Andoni. Bazkaltzeko garaia iritsi da, eta lentejak jartzeko asmoa duzue. Andoni lenteja zorroa eskuetan eta Alaia patata eskuetan elkarri begira geratu zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-07-08 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin, Jone Uria
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
2013an ipuinak moldatzen ibili ginen. Besteak beste Edurne Zurirena. Edurne Zuriren amaordeak bazuen ispilu bat, eta ispilu bizidunari galderak egiten zizkion eta hark egia erantzuten zuen beti. Egia gordina bazen ere.
Jarri markoaren atzean, eta zu hasi galdezka, Jone.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-22 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Jon Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urteetan sari asko irabazi dituzuen dantzariak zarete. Zuk, Jon, sari guztiak erakusgarri dituzu zure etxean. Alaiak, berriz, gordeta. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-22 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Unai, gimnasio bateko entrenatzaile pertsonala zara. Alaia etorri zaizu forman jarri nahi duela esanez. 10 minutu igaro dira, eta utzi egin nahi duela esan dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-22 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Egunero leku eta ordu berean ikusten zenuen hura gaur ez dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-22 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-22 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Jubilatuak beti / oporretan daude
Puntua: Laurogei urterekin / dantza ta parranda
Puntua: Iritsiko al zara / jubilaziora?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-01-20 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Beñat Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Zazpi urteko umearen logelan zaudeten objektuak zarete. Lurrean zaudete denak umearen haserrealdi baten ondoren, honek botata. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2018-02-23 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Jon Maia, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Jon, sukaldari ospetsua zara, berritzailea, izarrez betetakoa... Zure platerak, gainera, bezeroaren izaerara egokitzen dituzu. Atzeko horiei bere ezaugarrien araberako plater bana prestatu behar diezu. Zuek dastatu... eta eman iritzia. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda puntutan Tema propuesto: Buffeta duen jatetxe batean bazkaldu duzue elkarrekin. Bazkalondoan, mugitu ezinda zaudete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Ezkutatu egin zara ikusi ez zaitzaten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Oiartzun Berezia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Orainaldian eta norberarengan zentratuko gara. Alaia, badakizu genealogia pertsonalek badutela kolektibotik eta alderantziz. Ezin gaurko zu, atzoko zu gabe ulertu. Noraino luzatzen dira zure sustraiak eta zu nola iritsi zara orain zauden lekuraino? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Biriatu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Pablo Nerudaren esaldi batek hala dio: “Lore guztiak moztuko dituzten arren udaberriak ezingo dio loratzeari utzi”. Munduaren dekadentzia honetan non topatzen duzue argitasuna? Non alderdi positiboak? Dena ilun dagoen garaiotan, maila pertsonalean zein globalean, zeintzuk dira argi izpiak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Aitor Etxebarriazarraga, Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Atsedenaldian dago derbia. Zelaian jokoa gertatu bitartean, harmailetan beste zerbait ari da gertatzen. Igor, kuadrillako beste bost horiekin etorri haiz. Denek ekarri ditek zeozer afaltzeko baina hiri, Igor, jo eta ahaztu! Eta begira ari haiz, ea bakoitzak zer ekarri duen, eta pentsatzen ari haiz zeini eskatuko dioan mokadu bat. Hori bai, eskatzea libre duk eta ematea ere bai; ea zer erantzuten diaten besteek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-05-04 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: [1990-91 futbol denboraldiko argazkiak dituen bideo bat erakutsi da; orduko Oiartzun Kirol Elkarteko emakumeen futbol taldeak agertu dira]. Oiartzun eta Añorgako Kirol Elkarteak aitzindariak izan ziren emakumeen futbolean, Espainiako Estatuko Ligan parte hartuta. 1990/91 denboraldiko liga Oiartzungo emakumeek irabazi zuten. Lehenago ordea, 1986-87 ta 1987-88 denboraldietan Erreginaren kopa irabazia zuten. Talde irabazle haien erretratuak dira ikusi ditugunak. Zuek hiruak, hain juxtu, argazki horietan agertutako hiru jokalari zarete. 30 urte pasatu dira dagoeneko. Aldatu al dira kontuak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntuak Palestinari buruz.
Puntua: Bi begiak jartzean / Gazara begira
Puntua: Gosea erabiliz / orain arma gisa
Puntua: Ez nahastu kirola / eta politika
Puntua: Itsasontziak doaz / laguntzaz beteta
Puntua: Hitzak agortu arren / isildu ezina
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-29 Irura Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Alaia oraintxe iritsi zara etxera. Lehertuta zaude. Gaur ere logelak garbitzen, txukuntzen, gelditu gabe aritu zara egun osoan. Maria Cristina hotel entzutetsuan. Etxera iritsi zarenean gaur ere telebista piztu eta gaur ere Zinemaldia. Dena glamourra eta alfonbra gorria. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-09-24 Getxo Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete, Unai eta Alaia. Badira urte batzuk arropak eskuz egiten hasi zinetela. Hasieran zuentzat egiten zenituzten; ondoren baita inguruko lagunentzat ere. Zuk, Unai, zuen sorkuntzat salgai jartzeko gogoa daukazu. Alaiak, berriz, ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
