Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Araba" Persona: Amuriza, MirenConcretar búsqueda
Resultados: 1253
2016-01-30 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Beñat Gaztelumendi, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Tema propuesto:
(B. Gaztelumendiri eta A. Labakari jartzen die, baina besteak ere sartzeko aukerarekin. Hori baliatuz, M. Amurizak ere kantatzen du). Beñat bost urteko ume lotsagabea da eta Ane bere guraso arduratsua. Gaur,kalean, erakusleiho baten aurrean amak esan dio irmo “Ez, Beñat, ez dizut tabletik erosiko” .Bi ordu geroago, eta kalean Beñat arrastaka, zilipurdika ibili eta gero, biak daude familia bazkarian.
Beñatek aukera handiak ikusten ditu gurasoen kontrola kaos bihurtzeko eta negoziazio edo xantaiari berrekiteko.
Gainera, familia bazkarietan ohikoa den moduan edozein sar daiteke, nahi duen doinuan eta nahi duen komentarioa egiteko.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña, Oihana Iguaran, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Berriro jaio eta bertsolari izango ez bazinete, zer izatea gustatuko litzaizueke? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oso lagun onak zarete. Orain arte beti elkarrekin, parrandan... ibili izan zarete. Baina bikotea duzuenetik, Miren ez da parrandan ateratzen. Oihanak berdin jarraitzen du, parrandara ateraz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Librean aritu ziren, eta saioaren hasiera aldeko lagin bat jaso dugu hemen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-04-29 Altzo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabier Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Librean aritu ziren, eta hauek saioaren amaierako bertsoak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Iratxe Ibarra
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Medikuak esan berri dizue zuen amak alzheimerra duela. Zuk, Iratxe, esan egin nahi diozu; Mirenek ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-10-26 Oion Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Ahalik eta azkarren iritsi zara, baina dagoeneko berandu da. Argitalpenaren izenburua: [Liburua] Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aita-alabak izango zarete zuek. Aita eta ama banandu berriak dira, eta zu, Miren, amarekin zaude bizitzen, baina noizbehinka bisita egiten diozu aitari. Andoainen pisu txiki bat hartu du aitak, sartu zara etxean, eta sofan triste-triste aurkitu duzu aita. Pentsatu duzu zerbait egiteko garaia iritsi dela, eta bere itxura berritzen lagundu behar diozu aitari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur egun Tinderra erabiltzen da. Mundua geroz eta bakartuago dago eta behar dugu topatzea benetan gustuko izango dugun pertsona bat. Ordubetean bada ere eta ordubete eraginkorra. Miren jarri zenuen jendea ezagutzea gustatzen zitzaizula. Sustrai zuri jendea ez zaizu gustatzen eta denbora daramazu asmatu ezinik. Bi hilabete pasa dituzu zain, eta aplikazioak bidali dizkizu lekua eta ordua, eta Miren egongo dela bertan zain. Miren zure bizilaguna da. Sekula ez duzue elkarrekin hitz egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-28 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lau puntuko berdina, 8 silabaz Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Behar bada ez dugu hala irudikatzen baina osasungintza publikoak iraungo du. Jarraitzen dute irudiak eta estetikak izaten garrantzitsu. Orain osasun publikoak bere gain hartzen ditu ebakuntza estetikoak, zoriontsu izateko. Gustatzen ez bazaizu, aldatu! Gaur duzu laugarren ebakuntza estetikoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erripako herritarrak oso kezkatuta daude, XXI. mendean egonagatik tabua delako oraindik sexuaz mintzatzea. Hori dela eta, herriko emakumeek tailer bat antolatu dute, eta Uxue sexologoa ekarri dute. Eta hantxe iritsi da maleta dotore batekin eta hasi da hitzaldia ematen. Maletatik jostailuak ateratzen hasi da: bibragailuak, bola txinatarrak, lurrinak… Eta hantxe dago Miren, herriko amonatxo bat, sekulako interesarekin, galdetu eta galdetu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-07-18 Zornotza Plaza librea [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Xabat Galletebeitia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hogeita hemeretzi urte dira Mikel Zabalza erail zutela. Eta 2024ko azaroaren 30ean Intxaurrondoko kuartelaren aurrean plaka bat ipini dute beraren omenez. Eta harrian bertan jartzen du: “Idatzita geratzen da Mikel kuartel honetan hil zela” Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-12-04 Donostia Berezia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Eli Pagola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuetako inor izan bada Latinoamerikan, gehien nabarmentzen diren bi espezieak motxileroa eta britxeroa dira. Sarri entzun izan diet latinoamerikarrei “Estoy harto de ver a gringos con mochila de aquí para allá intentando sentir algo”. Miren, hi Euskal Herritik iritsitako motxileroa izango haiz, eta hi, Eli, britxeroa. Zer da britxeroa? Britxeroa ingelerazko bridge (zubi) hitzetik dator, Perun darabilte; britxero deitzen diete motxileroengana hurbiltzen direnei, cazagringos ere esaten zaie. Britxeroek zernahi eskaintzen diete motxileroei. Beraz, Miren motxileroa iritsi da Iquitos-era, ilunabarra da, bero egiten du… garagardo bat edaten ari da eta britxeroa ari zaio hurbiltzen sigi-saga. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-04-25 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Maddalen Arzallus
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek ama-alabak zarete, Miren ama eta Maialen alaba. Amari ez zaio gehiegi gustatzen alaba nola janzten den. Orain ere izango du zerbait esateko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-09-06 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Goizean feria nagusia izan da Elorrion. Etxahun artzainak gazta postua jarri du. Jendeak probatu bai, baina ez du ezer erosten. Miren askotan pasa da gazta probatzera. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-16 Mungia Lehiaketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Onintza Enbeita, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Onintza, moda kontuan famatua den Adolfo Dominguez diseinatzailea zara. Gaur, pasarelarako jantzi beharko dituzu atzeko hiru modeloak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-21 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Miren Amuriza, Amets Arzallus, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Duela urtebete jarri zuten martxan Usurbilen atez ateko zabor bilketa sistema, errausketari aurre egite aldera. Urtebete igaro da, eta datorren igandean horren gaineko herri galdeketa egingo da, sistema honekin jarraitu edo lehengora bueltatu erabakitzeko. Kanpotik nola ikusi gaituzue usurbildarrok? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaikakoa, handiaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lan zail bat eman behar dizuet, eta doinua ere proposatu behar dizuet: "Itsaso hori dago zatarra / nire oihua eta negarra / untzi bat horra nun azaltzen den / nik behar nuen izarra" . Ez zarete marinelak, ez zaudete itsasoan, baina zein da zuek behar edo nahi duzuen izar hori? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-09 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Julio Soto
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: San Telmotan geratu zarete biok, parrandan; eta badakizue halako gauak nola izaten diren: zerbeza bat, bi, hiru, lau... Hasieran bi metrora eta gero bi zentimetrora bukatu duzue, hondarretan etzan, elkar besarkatu, goxo-goxo; beno, goxo-goxo ez, Julio ohartu baita, bere garaiera dela-eta, behatz puntak bustitzen ari zaizkiola. Marea igotzen ari da, baina ez dio Mireni ezer esan nahi, bestela... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
