Búsqueda general
Nueva búsqueda Lugar: "Lapurdi Erdialdea" Lugar: DonostiaConcretar búsqueda
Resultados: 3866
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Oihane Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Denek badakite etxeko nagusiak etxea bota eta terrenoa saldu nahi lukeela. Hori arazo latz bihurtu da. Baina latzagoa da Oihanek, etxeko alabak, duen problema. Mikel Urdangarinen abesti goxoak entzunez, Mikelek jarritako giro zoragarrian, Mikelek sortu duen liluragatik, elkar gurutzatu dituzten begirada batzuengatik, konturatu da ez zaiola bene-benetan AEK-ko irakaslea gustatzen. Bene-benetan gustatzen zaiola ertzaina. Komuneko bakardadean bere barne gogoeta egingo du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Joxe Agirre izango da etxekoandrea, etxeko nagusi horren emaztea, amonatua jada. Zergatik iruditzen zaizu, Joxe, zuri paper hori eman dizugula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamalaukoa, txikiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Mañukorta izango da etxepe hortako atezaina, porteroa, sarreran egoten dena. Mañu, zergatik uste duzu atezain papera zuri eman dizugula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Imanol Lazkano izango da etxepe honetako nagusi jauna, etxepe honetako ugazaba. Bere inguruan ardaztuko da etxepe osoa. Eta Imanol, zergatik uste duzu etxeko nagusitzat zeu aukeratu zaitugula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-02-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Unai AEK-ko irakaslea izango da, etxepe hortan gela bat alokairuan hartuta daukan AEK-ko irakaslea, eta Oihanerekin, etxeko alabarekin liatuta dago. Zergatik uste duzu zuri AEK-ko irakasle papera eman dizugula? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-05-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek bi euskaldun zarete. Zu, Igor, azken urteetan Londresen bizi zara. Euskal festa bat dala-eta Jon Maia joan da Londresera bertsotara. Izango duzu zer galdetua Euskal Herriari buruz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Neurri luzekoak Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-08 Donostia Sariketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Iñaki Zelaia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Unai, ez zara kristaua; eta hala, datorren Ostegun Santuan eta Ostiral Santuan lanera joango zarela esateko asmoa duzu Iñaki nagusiari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ogibide bera duzue zuek: kamioi gidariak zarete. Zuri, Xebastian, gaua gustatzen zaizu lanerako. Peñak, ordea, nahiago du egunez lan egin. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-01-26 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Jon Maia, Xabier Silveira
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Zortzinaka gaia-emanda batek besteei Tema propuesto: Maialen, zeri egiten dio barre hemengo bertsolari bakoitzak? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Senar-emazteak zarete zuek biok: Andoni senarra, Sebastian emaztea. Gaur, Donostiako Bulebarrean paseoan zenbiltzatela, senarrak emaztea baino askoz ederragoa zen emakume bati ez dio begirik kendu. Emaztea konturatu eta sutan jarri da, eta hemen hasiko da zuen elkarrizketa. Baina muturtuta hasiko duzuena, nahi nuke azken bertsoan harmonian, biok berriro maitasuna ernetuta agertzea. Zuek ikusi zenbat bertso kantatu beharko dituzuen horretarako. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Aste honetan, Maialen, hurbil ikusi dut heriotza, hurbileko pertsona bat hil zaigu. Badakit zeuk ere horrelako egoerarik bizi izan duzula; eta galdetu nahi nizuke, nik ez baitut aste honetan ondorio garbirik atera, ea zuk alderdi onik ikusten al diozun heriotzari. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-01-25 Donostia Lagun-artekoa [Bertsoa] / Joxe Agirre, Jokin Uranga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Joxe Agirreren gazte garaitik hona denbora pixka bat pasa da, eta gauzak ez ezik ohiturak ere aldatu egin dira. Nik zera jakin nahi nuke: Joxe Agirreren garaitik hona zer gauza aldatu dira? Nik adibide bat jarriko dizuet. (Bakoitzari txapel bana jazten die, baina modu ezberdinetara. Joxe Agirreri baserritarrek jazten duten modura, eta Jokin Urangari atzekoz aurrera). Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Lehenengo bertsoan dokumental bat egin behar duzue, bakoitzak nahi duen errealitateari buruz. Eta ondoren, bigarren bertsoan, errealitate hori fikzioz edertu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gizon puska dugu Sebastian, baina gizon puska honi puska bat falta zaio, izan ere, besamotza dugu; eta akonplejatu samarrik bizi izan da urteetan. Emakumeekin harreman gutxi izan du horregatik. Maialenen lagun, eta beraien arteko adiskidetasun harremana sakondu eta halako maitasun harreman zintzoa sortu da beraien artean. Azkenean, heldu dira logela gozo batera; Sebastian lotsatuta, besamotza da, Maialenek kendu dio alkandora. Bularra agerian, orban izugarria ageriago, eta laztan egin dio orbanean Maialenek Sebastiani. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Jon aita da, eta aurrekoan bere alaba bainatzen edo garbitzen ari zela, irratian gizonek beren alabei egindako basakeriez mintzo ziren. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-09-06 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Jon Maia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Egunotan, egunkarietarako azala ilegalizazioaren kontuak hartzen du. Hemen egonda lasai al gaude? Alegia, bertsolariok eta oholtza gainean gaudenok beldurtzeko motiborik ba al dugu? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa