Búsqueda general
Nueva búsqueda Persona: "Lizaso, Joxe" Persona: Iguaran, OihanaConcretar búsqueda
Resultados: 1205
2022-03-12 Errenteria Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Giza gorputzak 30 milioi milioi zelula ditu. 3-a aurretik eta 13 zero atzetik. Inork agindu beharrik gabe, zelula horiek guztiak elkarrekin koordinatuta bizi dira. Ikastetxera joan gabe, funtzio ezberdinetan espezializatzen jakin dute. Lehendakaririk gabe, programarik gabe, dotrinarik gabe, ahalduntze eskolarik gabe, badakite elkarlanean jarduten, taldearen mesedetan. Eta euren izaera indibiduala alde batera utzita, elkarrekin egindako lan horretatik zerbait handia sortzen da: bizitza. Gure gorputzean, ordea, gizartean bezalaxe, badira egoistak diren zelulak ere. Superzelulak dira, euren hazkuntza eta ugaltze indibiduala soilik bilatzen dutenak. Mutur-muturreraino bilatu eta baita aurkitu ere. Azken garaipenera arte bizi dute gorputza, euren burua anikilatzera iritsi arte.
Gorputzean guztioi ari zaizkigu etengabe zelula egoista hauek sortzen. Baina gure 30 milioi milioi zelula enpatikoek hainbat mekanismo dituzte zelula berekoiak desagerrarazteko. Batzuetan, ordea, gure gorputzaren babes-estrategia hauek ez dute behar bezala funtzionatzen, eta zelula alfa horiek gailendu egiten dira, eta neurrigabe ugaltzen eta zabaltzen, eta biderkatzen hasten dira gure gorputzean zehar. Lurralde eta territorio berrien konkistan: horixe da MINBIZIA. Nago gure gorputz barruan naturalki gertatzen den fenomeno honek argi uzten digula bizitza enpatiatik, zaintzatik, eta desberdinen arteko elkarlanetik bakarrik sortu eta mantendu daitekeela; interdependienteak garela ahazten dugun momentutik, konturatu gabe, heriotzarako bidea aukeratu dugula sinetsita gaude. NIESSENen gaude. Hasieran ni ez zen. Gu izatean hasi zen ni ez zen hura izaten. Ni ez zen hemen egongo gu ez bageunde. Ni ezen negoen eta gu baien. Ni izan ezen gu alferrik da. Ni esentziala naiz gu horretan, gu hori nigan den bezala. Ni-essen, Gu-asen! Hitz egingo dugu taldeaz, kolektiboaz, ahizpatasunaz... Ni bat aski da gu bat izorratzeko, eta gu bat bada izorratuta dagoen ni bat goxatzeko gai. Bizitzako zein momentutan sentitu duzue ni eta ni eta ni ez dela gu? Baina gu badela ni askoren batura?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-27 Hondarribia Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Argindarra ta gasa / urre prezioan
Puntua: Hotzik pasako al dugu / aurtengo neguan?
Puntua: Ta Iberdrolak berriz / irabazi latza
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hogeita laukoa, txikiaren moldekoa, 15 puntuz (hg) / Hamabost puntukoa, txikiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Haritz Mujika
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana, gurasoa, eta Haritz, 12 urteko semea zarete. Haritz pilotan ibiltzen da, eta zu Oihana bere botileroa zara, pilotariaren partidetako laguntzaile edo aholkularia. Oihana, partida hogeita bana dela, aurkaria negarrez hasi da, eta Haritz etorri zaizu zer egin dezakeen galdezka. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-29 Donibane Garazi Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Azkenean probatu duzu, eta jabetu zara ez dela espero zenuena. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Enpresa bereko informatikariak zarete. Susmoa duzue nagusiak paradisu fiskaletan dirua gordetzen duela. Miren, Oihanak nagusiaren ordenagailua hackeatzea proposatu dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Agin Laburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gizarte mugimendu bateko soldatapeko langileak zarete. Elkartearen aurreikuspen ekonomikoak ez dira onak. Badirudi datorren urtean ere ezingo direla zuen soldatak igo. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana, autoa aparkatzen ari zarela, Alaia espaloitik hasi zaizu keinuka, laguntzeko asmoz. Aurpegi txarra ipini diozun arren, tematuta jarraitu du Alaiak. Oihana, azkenean kasu egin diozu, eta lehenengo oharrarekin batera, atzeko autoari kolpe handia eman diozu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka hasierako agurra Tema propuesto: Hasierako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Haurdun zaudete eta autobusean zoazte Iñaki eta Oihana. Autobusa beteta doa, eta inork ez dizue eserlekua uzten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Puntua: Bidaiatzen al duzu / munduan barrena?
Puntua: Helmuga finko gabe / motxila hartuta
Puntua: Euskal Herrira dator / turista ugari
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Adineko bikotea zarete Oihana eta Unai. Hil ondoren zuen gorpuarekin zer egitea nahi zenuketen duzue hizketagai. Zuri, Oihana, bere horretan hilerrian lurperatzea gustatuko litzaizuke. Unairi, berriz, gorpua zientzia-ikerketarako ematea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Pisukideak zarete Oihana eta Nerea. Nereak intsentsua jartzen du etxeko txoko guztietan. Zuk, Oihana, ez duzu usain hori jasaten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Tema propuesto: Sarri pentsatu izan duzun arren, ez diozu esan oraindik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-11-29 Tolosa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Ejercicio: Bakarka bukaerako agurra Tema propuesto: Bukaerako agurra Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-25 Elizondo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur, herri kirol saioa zegoen eta ondoren bertso saioa. Zuek herri kirolzale eta bertsozale zarete, eta bietara abiatu aurretik, txosnetatik pasa zarete. Han, zuen haridurarako, apustuak daude. Bietarako. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-10-21 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Azkenaldian ohikoa bihurtzen ari da kanpora lan bila, esperientzia hartzera joatea. Eta gizartean ondo ikusia dago. Baina kanpotik hona etortzea hain ondo ikusia al dago? Adibidez hor daude errefuxiatuak kanpamenduz kanpamendu bizitza berri bat hasi nahian eta aukerarik topatzen ez dutela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-12-10 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iratxe Ibarra, Oihana Iguaran, Fredi Paia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaurko Ahobi gala honen protagonistari bertso bana kantatzeko eskatuko dizuet. Zein da zuentzat Mañukorta? Zer da Mañukorta? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-26 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurtengo Gipuzkoako Txapelketan Inaxi Etxabek jarri zion txapela Beñati. Haren gazte garaian, emakumezko bertsolariek ez zuten tokirik oholtzan. Gaur lau gaude oholtzan, hiru ari zarete kantuan eta bat gai jartzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-03-06 Elizondo Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: “Zu gabe ez naiz ezer”. Serioa ez balitz barre egingo genuke. Eta hori egingo dugu. Zuen ohekideari sekula entzun nahiko ez zenizkioketen hitzak kantatu behar dizkiguzue, barre pixka bat egiteko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
