Búsqueda general
Nueva búsqueda Año: 2021 Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 82
2021-09-03 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Txaber Altube, Sarai Robles
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete. Udaran beti plan bereziak egiten dituzue: lurralde desberdinak bisitatu, hegazkinetik salto egin…Aurten hondartza nudista batera joan zarete. Elkarri begira zaudete zein aurrena biluztuko. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Lehen puntuak eman zituen gai-emaileak.
Puntua: Etorria al zinen / Altzora lehenago?
Puntua: Finalaren ordezko / plaza dotorea.
Puntua: Handik hona etortzen / ez dago erraza.
Puntua: Azkenaldian sarri / ixten dute muga.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-12 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Psikologo bati behin entzun nioan gizakiok dendak bezalakoxeak garela. Erakusleihoan, eskaparatean, besteek ondo ikusteko moduan jartzen omen ditugu gure alderdirik onenak; eta aldiz, almazenean, dendaostean, uzten ditugu gure dohain kolekzioko trapurik itxusienak, zatarrenak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-02-26 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Uhin batzuk ez dira gure belarrietara heltzen. Isiltasuna deitzen diogu horri. Isiltasuna; zeinen gauza deserosoa egoera batzuetan; zeinen gozagarria, aldiz, besteetan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur liburuaren eguna da Oihana. Eta liburuek beti dute idazle bat, eta idazle bakoitzak bere bizi historia. Bakoitzak bere bizi hitzaurrea, batzuetan norberak idatzia eta beste batzuetan beste batzuen eskutik jasoa. Orrialde batzuk tinta beltzez idazten dira, eta beste batzuk tinta gorriz. Batzuk sorterrian idazten dira, eta beste batzuk erbestean. Aste honetako liburuaren azalak askok aspalditik esperotako izenburua dakar: Joseba Sarrionandia Euskal Herrian da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-18 Zarautz Berezia [Bertsoa] / Oihana Arana
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Bertsolariak ihes egin behar izaten dio bere egoera animikoari. Egun txar bat izan dezake eta plazara kantura azaldu. Baina triste badago bere alderik alaiena erakusten saiatuko da normalean, ezta? Zure egoera animikoari ihes egin gabe, zer moduz zaude Oihana? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Atzo, hain koloretsu hain aske... Atzo gauean eraso sexista bat izan zela zioen mezuarekin esnatu gara. Hala zabaldu duzu sarean zuk ere Twitterren. Bat ez, bi izan ditugu. Hau kontuan hartuz, Habaneran kantatzeko eskatuko dizut eta nik emango dizkizut zortzi oinak bi bertsoetarako. Hirugarrena zuk nahi dizun moduan osatu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-05-08 Lesaka Sariketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Onintza Enbeita
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin bizi zareten bikotea zarete. Amaia, hilabeteak dira Onintza katu bat adoptatzeko erran eta erran ibili zaizula. Astebete da katua etxeratu zenutenetik eta geroztik ikusezin bihurtu zara beretzako. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-31 Bilbo Plaza librea [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Maite Sarasola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Athletic-eko jokalariak zarete, Orsai musika taldea sortu duzuenak. Zazpi Katu gaztetxetik gonbidapena jaso duzue kontzertu bat emateko bertan. Eztabaidatzen ari zarete kontzertua eman ala ez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-03-27 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Tapia, Iker Zubeldia
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Iker hasi berria den erizaina. Bere lehen lan egunean zer tokatuko eta Ataunen baheketa masiboa egitea. Etorri da Atauna bere astronauta jantzi eta guzti, baina beldurtuta dago. Baheketan tokatu zaion lehen herritarra, Mikel. Iker hasi da lanean makil luze horrekin, hemen eta han, zulo batean eta bestean, baina ez dio tankerarik hartzen eta Mikel gizarajoa ia dena bota beharrean dago. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-15 Gasteiz Berezia [Bertsoa] / Andere Arriolabengoa, Aroa Arrizubieta
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Tubacex enpresako langileak zarete, bi hilabete daramatzazue greban. Heldu da eguna, gaurtik 129 enplegu gutxiago izango dira. Amurriotik Gasteizerako martxan zoazte, etorkizunari buruz hizketan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Ane Labaka Mayoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur ekainaren 29an hemen zaudete, Lasarte-Oriako oholtzan. Lehengo urtean ez zen saiorik egon. Duela bi urte ez zen gaur dagoenaren erdia ere. Festetako saioa egin denetan inoiz ez da ireki behar izan aretoko goiko aldea eta gaur beteta dago. Aurrera begiratuta, zer sentitzen duzue gaurkoa ikusita? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Azken egunetan bolo-bolo dabil Mallorcako Covid agerraldia. Herriko gazte batzuk ere ikasturte bukaerako bidaia bertan egin eta konfinatuta ditugu etxean. Amets, zu ere izan zinen Mallorcan. Ez hain justu kurtso bukaerako bidaian, baina bat-batean Lierni aztarnariaren deia jaso duzu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-27 Berriozar Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Erika Lagoma
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Erika, duela gutxi erloju adimendun edo inteligente bat oparitu dizute. Sustrai da erlojua. Ordua esateaz gain, beste gauza asko esaten dizkizu: bihotz taupadak, zenbat lo egin duzun, zenbat ibili zaren.... Beti du zer erran. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-09-11 Azkarate (N) Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Bakarka lehen puntua-emanda
Tema propuesto:
Urteetan ibili haiz kafe makinak banatzen. Sei puntu jarriko ditiat.
Puntua: Denoi gustatzen zaigu / kafea hartzea
Puntua: Zein da kafe on batek / duen sekretua?
Puntua: Kafeak beti uzten du / punttu bat garratza
Puntua: Kafea azukrekin / edo eta gabe
Puntua: Kafe orduan sarri / ideia onena
Puntua: Erretiroa hartuta / zer moduz zabiltza?
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-23 Donostia Berezia [Bertsoa] / Ane Beloki, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Oihana, zu, Maite zara, Oihanaren ama. Zu, Ane, 17 urteko mutil gaztea, Oihanaren mutil-laguna. Oihana konfinatuta dago bere gelakide batek positibo eman duelako. Larunbata da, gaueko bederatziak. Lehenengo pisuan bizi zarete zu, Maite, eta zure alaba Oihana. Maite, zaborra botatzera atera zarenean, han non ikusi duzun mutil gazte bat, Oihanak bere logelako leihotik luzatu dion izara bati helduta zuen etxera igo nahian. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-24 Zaldibar Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaztetan bikotea zirenean, zahartzaroa urrun ikusten zuten. Baina zahartu dira eta supermerkatuan topo egin dute. Elkarren karroak analizatzen ari dira. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-04-29 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Etxe eta jabe berdina duen zapata pare bi zarete. Zu, Maialen, orain dela 10 urtetatik bizi zara etxe horretan. Baina balkoian lehortze prozesuan zaudela, hortxe agertu da Unai, zapata pare berria. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-06-05 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Unai Mendizabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Elkarrekin ligatu zenuten biok 2020ko inauterietan, azkeneko parrandan. Geroztik ez duzue elkarren berri izan. Baina Unai enteratu da etxera janaria eramaten duten enpresa batean lan egiten duela Xabatek, eta hori jakinda astean pare bat aldiz eskaera egiten du. Gaur ere egin du eta oraintxe jo du tinbrea Xabatek. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
