Búsqueda general
Nueva búsqueda Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 4266
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Espainiako Itzulia martxan da egunotan, eta jakin badakit zuek biok ere oso-oso txirrindularitza zaleak zaretela. Batzuk badira pelotoian ibiltzen direnak, gehiegi nabarmendu gabe, beste batzuk esprintean dira onak, beste batzuk mendian, aldapa behera teknika ona dutenak ere badira, maillotak ere kolore desberdinetakoak dira. Jakin nahiko nuke bertsotan eta egunerokotasunean, zertan zareten onak, txirrindularitzarekin lotuz, nahi baduzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-10-26 Urepele Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita, Txomin Ezponda
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xalbador egunak urtero lelo bat izaten du, aurten Xalbador eta orain ehun urteko Urepele. Nola irudikatzen duzue orain ehun urteko Urepele? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-19 Igorre Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bi agure zarete. Eguneroko moduan paseatzen ari zarete, eta halako batean, Igorrek berrogeita hamar euroko billetea ikusi du lurrean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-01-29 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza, Eñaut Intxaurraga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Arratiako bertsolaritzaren alde lan asko egin zuen Basilio Pujana hil zen iaz. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-04-02 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Nahikari Gabilondo, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Senar-emazteak zarete. Adinekoak, zaharrak. Argindarra joan da. Sua badaukazue baina bestelako berogailurik ez. Sekulako hotza egiten du. Aitonak, urteetan zehar pilatutako bertsoak atera ditu eta amonak hau esan dio: "Zerbait behar dugu berotzeko eta erre ditzagun". Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-09-02 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Beñat Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek zahar etxean bizi zareten bi alargun zarete. Zuk, Beñat, bizitzeko gogoa bizirik mantentzen duzu. Zuk, Agin, ez duzu aurrera egiteko ilusiorik, ezta kemenik ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-08-13 Baliarrain Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Ejercicio: Bakarka gaia-emanda Tema propuesto: Behin, autoan nindoala, istorio moduko bat entzun nuen, eta halaxe dio istorioak: Adineko bi gizon ospitalean daude, gela bereko ohe banatan. Bata ate ondoan eta bestea leihoaren ondoan. Atearen ondokoak egunero-egunero galdetzen dio besteari ea zer dagoen kanpoan, eta hark beti istorio politak kontatzen dizkio, nola uso baten atzetik dabilen ume bat, nola bikote gazte bat musuka dabilen... Atearen ondokoa inbidiatan dago eta heriotza besterik ez dio opa leihoaren ondoan dagoenari. Azkenean, hil da leihoaren ondokoa, eta atearen ondokoa leihoaren aldamenera pasatu dute, baina konturatu da leihoak patio itxi bat besterik ez duela erakusten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-05-31 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, nik bezala arazo bat daukazu tabakoarekin: sortzeko, sormenari etekina ateratzeko, erre egin behar duzu -zuk esana da-. Baina entzun dizut baita ere, tabakoa erretzeari utzi nahi diozula. Zu, Andoni, izango zara zure biriketako bat, arnasa hartu nahi duen biriketako bat; zu, Igor, izango zara sormena ekartzen dion ke hori. Eta hain esparru estuan uztartzen zaretenez, mikro bakarretik kantatuko duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hirurogeita hamar urte dituzue. Zegamako plazan bertsotan ari zarete. Bertsotan ari zinetela seko geratu zarete. Hilerri berean lurperatu zaituztete zuen emazteek zuen bizimodua ikusi eta gero. Bertsotan hasi dira zuen hezurrak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-03-26 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Lizaso, Jokin Uranga
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Biok lagunak zarete. Modan dagoela-eta asto jana antolatu duzue taldean jateko. Jokinena da astoa, baina biok joan zarete hiltegira. Beñati, ordea, sekulako pena eman dio astoak, eta horren ordez legatza eskatu du. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-03-18 Mendexa Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Xabi Paya
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xabi Bizkaiko txapelduna da, eta Etxahun txapela. Egin dezagun atzera. Atzo ezagutu zenuten elkar, baina orain arte ez duzue elkarrekin egoteko aukerarik izan. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Arkaitz, bizi guztian ikusi dugun Michelineko panpina biribil hori zara. Orain erabaki dute gizentasunaren kontrako kanpaina dela eta, argaldu egin behar duzula; Alaia da Michelinen panpina berri hori. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Laugarren edo bosgarren mendekoak izan daitezkeen aurkikuntzak egin dituzte Iruña-Veleian. Hainbeste urte igaro, eta han aurkitu dituzte euskarazko hitz hauek: jan, lo, edan? Ez al da kuriosoa? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-08-26 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Peña atzo gauean juergan atera zen, eta goizeko bostetan autoa hartzera doala hor ikusi du autoaren aurrean etzanda Sebastian punka neska bati muxuka. Paretik kentzeko esan dionean, haserretu egin da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Arkaitz Goikoetxea
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Arkaitz, New Yorkeko torre bixkien aurka jo behar duen hegazkinean zoaz. Ohartu zara zure egoerak ez duela bueltarik eta mobilez etxera deitzea erabaki duzu. Mirenek, bost urteko alabak, erantzun dizu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-03 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Igor, legeak lege, hiyaba buruan duzula azaldu zara gaur eskolara, eta gelako sarreran Amets, eskolako zuzendaria, daukazu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-09-30 Ereño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Aritz Lopategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aurtengo udan Italian gertatutako pasadizoa da hau. Hango alkate batek honako bando hau eman du: ederrak ez diren emakumeek ez dute bikinian ibiltzerik izango inguruko hondartzetan. Hemen ditugu Haritz, alkatea, eta beharbada hain dotorea ez den Mañukorta, emakumea. Zer duzue elkarri esateko, alkatea hasita. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aitor, zu, zaharraren esperientzia izango zara eta, zu, Igor, gaztearen jakinduria. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
