Búsqueda general
Nueva búsqueda Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 4269
1998-06-13 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mikel euskal preso bat izango da eta Murua gurasoa. Aurrez aurre egoteko izan duzuen aukera gutxi horietako batean izan duzuen elkarrizketa gogoratuko dugu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-06-24 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Pablo Suberbiola
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Pablo aurtengo udan Maroko aldetik hona etorri da eta bizimodua atera nahian hor dabil kajatxoa lepotik zintzilik duela trasteak saltzen. Gaur ez du arrakasta handirik izan egunean zehar, baina Jon ikusi du kalean eta zuzenean beregana joan da azken ahalegina egitera. Jonek nahiko ondo hartu du eta ea zer negozio egiten duten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-07-25 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Juan Mari Narbaiza, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hogeita bost urte dituzu Jokin; karrera bukatua duzu, masterra aterea, informatikan jantzia zaude, ingelesa, frantsesa eta alemaniera menderatzen dituzu, baina lanik ez duzu eta bila zabiltza. Zu, Narbaiza, enpresa bateko nagusia zara; lana bai baina soilik hilabeterako eman omen dezakezu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1998-05-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Jon Lopategi Perote generala da, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diotena; eta Imanol Lazkano, intsumitua, bi urte, lau hilabete eta egun bateko zigorra duena. Biok Alcalako espetxe militarrean zaudete. Lazkanok urtebete darama; Lopategik, berriz, hilabete, baina bihar bertan kalera ateratzekoa da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-19 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aritz Lopategi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Txandaka-txandaka koka zaitezte Euskal Herriko hiriburuetan, eta esaiguzue zer aldatuko zenuketen hiriburu edo probintzia bakoitzean. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-01-01 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Iñaki Murua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Hi Murua lehen artzain hintzen, orain ertzain. Artzaintzatik ezin bizi, eta hirira alde egin huen denak han utzita. Trafikoa zuzentzen jarri haute; trafiko handia dagoen momentuan han hago trafikoa zuzentzen, eta mendian utzitako hire artzain-txakurra etorri zaik eta botak miazkatzen hasi. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-04-26 Itsasondo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Bosnaka gaia-emanda Tema propuesto: Bertso bana Euskal Herriko pertsonaia historiko bat edo batzuk aukeratuta. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-10-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni "Txunta-txunta" izango da, eta Jon, berriz, "Gora ta Gora". Ea zeinek lortzen duen jendea zutik eta behar den bezalako errespetoan jartzea. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-11-07 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: KOPLEN MULTZOA Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bihar dira hirurogeita hemezortzi urte Muxarro bertsolaria hil zela. Xenpelarren ondoan egin zen famatu, izan ere biek Errenteriako oihal lantegian egiten zuten lan. Nonbait erretzea debekatua zegoen, eta Muxarro izkutuan pipari tiraka ari zela, Xenpelar etorri zitzaion enkargatu paperean kargu hartzera. Ordukoak dira "Aizak hi mutil mainontzi" bertso ezagunak. Denbora asko igaro da, baina hemen ditugu Xenpelar Peñagarikano eta Muxarro Lizaso. Hortxe harrapatu dute Muxarro berriro ere zigarroa erretzen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-05-03 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Xebastian kontratista azpeitiarra izango dugu eta Sarasua, berriz, parroko aretxabaletarra. Elizako obrak aurrera omen doaz, baina ordainketak berandu. Kontratista ez dabil oso konforme. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-03 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu Andoni LAB sindikatuko idazkari nagusia zara eta Jon ertzaina etorri zaizu zuen sindikatuan sartu nahian dabilela esanez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-05-04 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Ama-semeak zarete. Seme Andonik orain dela hamar bat urte alde egin zuen etxetik. Hamar urteren buruan gaur itzuli da baina, orain ez da Andoni, Victoria baizik. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jokin Sorozabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Andoni, zu gorra zara nahi duzunean, nahi duzuna bakarrik entzuten duzu; zu, Jokin, mutua zara nahi duzunean, nahi duzunean bakarrik hitz egiten duzu. Nola moldatzen zarete lagun artean? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-10-11 Bera Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Estitxu Fernandez, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Zer moduz sentitzen zarete kasualidadekoa ez den emakume soilezko jaialdi batean? Nahiago al duzue horrela? Ez ote da asko forzatzea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Mañu aitak Lazkano semeari galdetu dio ea zer izan nahi duen handi izandakoan eta semeak droga trafikatzailea izan nahi duela erantzun dio. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-23 Azkoitia Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Xabier "Euzkitze"
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuek biok senar-emazteak zarete, Joxe senarra eta Xabier emaztea. Joxe aspaldi honetan elbarrituta zaude, azkeneko hamar urteok aulkian ezin mugiturik eserita eman dituzu eta gaur emazteari hiltzen laguntzeko eskatu diozu. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-11-08 Ataun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Lizaso kalegarbiltzailea dugu; Iturriaga hostorik botatzen ez duen arbola eta Egaña egunero orbel pila lurreratzen duen platanoa. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-03-09 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi, Anjel Mari Peñagarikano
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Zu, Bixente, AEKko irakaslea zara. Zure koadrilako lagun honek, Anjel Marik, ez daki euskaraz eta inoiz ez du ikasteko asmorik erakutsi. Ea oraingo honetan konbentzitzen duzun. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-04-27 Errenteria Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Hirunaka gaia-emanda Tema propuesto: Itoizko urtegiaren saltsan zabiltzaten hiru gazte zarete: Maialen aurka dagoena, Unai urtegiaren alde dagoen nekazaria, eta Aitor kostata lana aurkitu baina orain lanik gabe geratu den langilea. Hiruron artean zerbait ea konpontzen duzuen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-25 Larrabetzu Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Igor Elortza
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lagunak zarete, eta aspaldian biok nahiko larri zabiltzate. Zu, Igor, diruz zabiltza larri, eta larritasun hori apur bat leundu guran, ohitura hartu duzu gasolindegietara zoazenean depositua bete eta ospa egiteko. Mirenek gasolindegi batean egiten du behar, eta aspaldion Igorren jokabide berdina hainbatek duenez, lanpostu barik geratu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
