Búsqueda general
Nueva búsqueda Términos de búsqueda: BapateanConcretar búsqueda
Resultados: 4269
2021-08-19 Donostia Berezia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Iguaran
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Donostian sustatzen ari den hiri ereduak aurrekoa gainditzen du aldiro. Beti dago gauza bat handiagoa aurrekoa baino: hotelak, metroa, eskultura irlan… Eta azkena, olatuak Martutenen. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-08-20 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Aspaldi entzuten zen esaldia zen “Borroka da bide bakarra”. Orain aldatuta dago esaldiaren esanahia eta baita borrokarena ere. Zuentzat zer da borroka eta zer da bidea? Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-11-19 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Arana, Amets Arzallus, Joanes Illarregi, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Ejercicio: Launaka gaia-emanda Tema propuesto: Jakinekoa da bertsolariok errieta askoren biktima izaten zaretela. Konta itzazu azkenaldian jaso dituzuen errieta batzuk. Eta egin baduzue, kontatzeko ere aukera duzue. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-19 Leitza Sariketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Onintza Enbeita, Aratz Igartzabal Bidegain "Potto", Agin Laburu, Etxahun Lekue, Millan Telleria
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Seinaka gaia-emanda Tema propuesto: Zuen egunerokoan kartera gainean daramazue beti. Ohiko gauzak dituzue bertan. Halere, badakigu zerbait berezia, ohikoa ez dena, ere badaramazuela. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-02-08 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Eneko Lazkoz
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 1978ko San Ferminetan gazteak zineten baina urte hartan gertatutakoa oso gertutik bizi izan zenuten. Polizia zezen plazara sartu eta sarraski bat izan zen: German Rodriguez erahila, balaz zaurituak, milaka pilota jaurtiketa... Martin Villa, orduko poliziaren arduradun eta Espainiako barne ministroa Iruñera dator berriro. Protesta ekitaldira joan zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-01 Hendaia Berezia [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Maddi Ane Txoperena
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Maddi Anek duela bi urte argitaratu zuen Ez erran inori eleberria. Bertan, haurtzaroko sexu-abusuez ari zaigu Maddi Ane, Lide pertsonaiak bere azalean jasandakotik. Gaur, betiko kafetegiko betiko mahaian dago Maddi Ane; kafesnea alde batean eta libretatxoa bestean, Haira hurbildu zaionean. Halaxe esan dio Haira gazteak: “Iepa Maddi Ane! Ez al nauzu ezagutzen? Lide naiz!”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-11 Oiartzun Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Lierni Rekondo
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Lourdes Iriondoren kantu batek dio: “Isilik daude harriak, isilik isilik berriz gauzak udazkenean”. Jokoan da Gipuzkoako txapelketa. Kanporaketa batzuk jokatu dira eta bertsolari batzuk isiltzera kondenatuta geratu dira. Horietako bat zara zu Lierni. Beste kolpe bat, isilune bat, beste eten bat… Ane zu oraindik isilik zaude. Aurre-sailkatuta zaude eta udazkenean helduko diozu txapelketari. Elkarrekin trago bat hartzen ari zaretela gaia atera duzue mahai gainera. Hainbeste isiltasun…Eta hainbeste hizketa gai sortzen dituen ditxosozko txapelketak. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-06-08 Portugalete Sariketa [Bertsoa] / Haira Aizpurua Ibargarai, Jone Uria Albizuri
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Gaur betetzen dira 10 urte Gure Esku Dagok deituta erabakitzeko eskubidearen alde Iruñea eta Durango lotu zituen giza-katea egin zela. Bertan hartu zenuten parte zuek ere. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-01-06 Ondarroa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Akizu, Garazi Navarro Ugarteburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotea zarete eta ume jaio berri bat duzue. Kalera atera zarete lehen aldiz. Jendea hurbildu zaizue, eta pertsona batek geratu eta esan dizue: “Biotako zein da ama?”. Zuek aho batez “Biok” erantzun diozue, eta berak “Ez, ez; baina benetakoa”. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-30 Itsasu Lagun-artekoa [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-04-05 Bergara Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bertso munduan dirua falta da; hori beti pasa izan da, baina dirua zelan lortu metodo berriak daude: Bertsozale Elkarteak pentsatu du kalendario erotikoak ateratzea: bonberoak bezala kamiseta barik eta hola, baina bertso batez lagunduta. Zuek lasai zeundeten zuengana etorriko ez zirelakoan, baina ez, denerako gustuak eta publikoak omen daude, eta zuengana jo dute. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-06-13 Lemoiz Lagun-artekoa [Bertsoa] / Arkaitz Estiballes, Sebastian Lizaso
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Ejercicio: Binaka gai-librean Tema propuesto: Gai librean Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-07-09 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Unai Mendiburu
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Grabitate indarrik gabeko lekua simulatuko dugu. (Sabaitik zintzilik jarri dituzte bertsolariak) Espainiaren izenean espaziora joandako bi astronauta euskaldun zarete. Tarte horretan Euskal Herriak independentzia lortu du, eta orain, Espainiakoak ez dira itzuleraren kargu egiten. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-09-13 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Agin Laburu, Maialen Lujanbio
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Agin autobusean sartu haiz. Bete samartuta zegok autobusa, baina bazegok leku bat libre eta bertan eseri haiz. Hurrengo geltokian, Maialen sartu duk autobusean. Adinean aurrera doan emakumea. Hire parera etorri duk Agin, eta hantxe jarri duk geldirik zutik, autobusean ohikoak diren zutabe horietako bati helduta. Orduan, adeitsu, altxa egin haiz Maialeni leku bat uzteko asmoz. Nabarmen ikusi duk nola beste aldera begiratu duen ez ikusiarena eginez. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-03-09 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Aitor Sarriegi
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Lagunak zarete. Biek duzue kontzientzia handia Saharako errefuxiatu kanpamenduan gertatzen denaz. Eta biak saiatzen zarete ahal den neurrian laguntzen. Aitor, urtero ekartzen du zure familiak Saharako haur bat uda pasatzera. Horretaz gain, elkartasun ekintzetan ere parte hartzen duzu eta aktiboki antolatzen dituzu elikagai bilketak zure herrian. Andoni, zure familiak ere urtero hartzen du Saharako haur bat etxean, eta Hurria-Sahara elkarteko kidea zara. Baina elikagai bilketetan parte hartzeari uko egiten diozu, apurrak ematea dela sentitzen duzu, pobreak pobreagoari laguntzen jartzea.
Sahararen aldeko bertso saioaren amaieran topo egin duzue eta eztabaidan hasi zarete.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-02-23 Amasa-Villabona Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verso improvisado]
Nombre de la estrofa:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Ejercicio:
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto:
Ez dakit badakizuen, baina Uxue eta Alaia oso-oso-oso futbolzaleak dira. Arratsalde ederra eman digute gaur Athleticen gol ederra izan zela, besteak, berriz, zuri-gorrien defentsan zulo izugarria dagoela, De la Bella ezinbestekoa dela Realean...
Abiapuntu hori hartuta eskatu nahi dizuet zuek bizitzako zer arlotan zareten zentralak, zer arlotan jokatzen duzuen defentsa modura eta noiz jokatu behar den edo jokatu ohi duzuen aurrelari. Alaiak esango du Uxueren kasua eta Uxuek Alaiarena. Nahi baduzue, erabil dezakezue futbolaz dakizuen hori guztia.
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Aitor Mendiluze
[Verso improvisado]Nombre de la estrofa: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Ejercicio: Binaka gaia-emanda Tema propuesto: Bikotekide eta guraso zarete. Nahi zenuten guztia ez zenuten izan umetan. Orain guraso moduan Aitorrek dena eman nahi die bere umeei, ez die ezezkorik entzunarazi nahi berak entzun behar izan zuen bezala. Igor ez dago horrekin ados. Localización: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
