Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Alberdi, Uxue" Bertsolari: "Egaña, Andoni" Type: "grabazioa" Nom de la personne: "Amuriza, Miren" Conducteur/trice: Elizasu, Unai Type: Verse improviséAffiner recherche
Données: 32
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amonak deitu dizue Getariatik. Aitonak alde egin duela. Balea agertu omen dela portuan, eta aitonak botak jantzi, arpoia hartu eta etxetik joan dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Etorri Sustrai txapeldun. Eta Jone... guapa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-01-08 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Olentzerorekin kantuan irten zarete etxekoak. Eta alabak galdetu dizu ea “Hator hator” kantatzen hasten zarenean, zergatik egiten duzun negar. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain dela sei urte, Andoni, Gorritira joan hintzen bertsotara, eta Julio bertsolari hasiberriaren etxera joan hintzen, gosaltzera. Eta Juliok, poz-pozik, bere etxea erakutsi zian, bere gelan sartu eta pareta guzietan hire argazkiak zeudean. Aurten joan haiz berriro ere, joan haiz Julioren etxera gosaltzera, sartu haiz bere gelan, eta ez zagok hire argazkirik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-11-19 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hiru urte zituela etorri zen zuen etxera, Saharatik. Gaixotasun larri bat zuen, eta hemen zeukan sendatu beharra. Hemen eman zituen hainbat urte, baina izan zenuten aukera Saharara joan eta haren familia biologikoa bisitatzeko. Joan zineten, etorri zineten; gero, bera joan zen familia biologikoa bisitatzera berriz ere, eta ez da itzuli. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-16 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gauza bat dut zuentzat: tori, azken hogeita hamaika urteetako egutegiak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-19 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihana musikaria zara. Kantatzen duzu, Youtubera igotzen dituzu kantuak, badituzu jarraitzaileak... Baina zure lanarengatik oso utzia duzu hori. Ez duzu denborarik zure pasioa aurrera eramateko. Ordenagailutik begia kendu ezinik zaude, bi metrotara Onintza gitarra duzula. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-17 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Elustondo, Unai Gaztelumendi Arandia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kataluniatik etorritako batzuek esaten zidaten hemen oso ondo bizi garela, garesti xamar baina ondo bizi, eta soldata ona izango dugula hala bizitzeko. Zuek bi autonomo zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hirurogei urteko bi lagun zarete, gaztetatik elkarrekin ibiliak. Hainbeste bertso saio eginak, hainbeste bertso afari eginak, eta zergatik ez, hainbeste parranda eginak ere. Eta gaurko egunian, zuek egun zahar hoiek gogoratzeko, biok mano-mano, parranda egiteko asmotan atera zerate Donostira. Ondo afaldu, hobeto edan, poteatzen hasi ta lautako ja hankak ezinean. Beraz, etxera jutea erabaki dezue, eta Donostiko plaian eseri zarete biok. Itsasoa aurrean eta izar eta ilargipean, filosofatzen hasi zerate, normalean pentsatzen ez diren gauzez pentsatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Joxerra Garzian liburu batean oinarritutako gai hau jarriko diat. Bertako esalditxo batek hala zioen: "Askatasunzaleak omen garela denak, eta horregatik ateak zabalik nahi ditugu baina askatasunak ez du aterik maite, zabalenetik ere ez da kabitzen". Bertsorik zabalenean askatasuna kabituko al litzake? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-10 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Sarri entzun dugu bizitza honetan zintzilik gaudela, ta sarri soka batetik zintzilik ere, jaio ere soka batetik zintzilik jaiotzen baigea. Zuek hiru soka izango zerate. Hiru nortasun zuen soketan lotuta egon dira: zu, Andoni, Gashenbrum II mendian zauden soka bat zera, Felixen gerriari hamaika bidaietan lotutako soka. Zu, Aitor, berriz, zuri gogor helduta ibili zian Sakanako sokatiralariak. Eta zu, Amets, lehengo astean ospatu gendun Xalbador hil zala hogeita bosgarren urteurrena, eta zu bere ahots korda izango zara. Beraz, hiru soka, hiru nortasun... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2002-05-10 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Uztapidek hamalau urte zituela gurasoek Arabara bidali omen zuten castellanoa ikas zezan. Lizaso aita izango da, eta Irazu semea. Aitak semeari zer ikasi behar duen proposatuko dio, eta ea semeak onartzen duen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Kubatarrek diote hiru gauza direla bizitza honetan garrantzitsuak eurentzat: lehengoa sexua, eta beste biek ez dute garrantzirik. Euskaldunontzat berriz... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-30 Irun Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lorezainak zarete eta biribilgune edo errotonda berri batean ipini behar dituzue loreak. Hemen inguruan dago biribilgune hori, garai batean etxe batzuk zeunden lekuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-04-03 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur etxean, familian, bazkaltzen ari zineten, telebista piztuta albistegia ikusten, eta hor agertu da berri bat, atzo Gasteizen nola zenbait emakume joan diren DNA probak egitera, eta halako batean zuen amak honela esan du: "Seme, nik proba hori egin dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote hasiberria zarete. Asteburuetan bakarrik juntatzen zarete. Gaurko egunez, ostiral batez, elkarrekin joaten zarete afaltzera, eta ba horixe, ostiraleko plana: afaldu ostean, leku baten bila. Joan zarete mendi aldera, eta Ametsek, "ez, ez; hemen haizea dabil". Joan zarete itsas bazterrera eta "ez, ez; hemen olatuak sartzen dira eta..". Ordubete daramazue bueltaka. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-05-06 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Telebistan ikusi dugu egunotan Bin Laden-en emaztea, hizketan. Berari kantatu behar diozu, baina doinua nik emango dizut: Hil da Canovas Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-01-09 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Elkarrekin ibiltzen hasi eta bi hilabetera sartu zuten Maialen barruan, eta geroztik bis a bisean garatu da zuen harremana. Garatu, baina gaizki, ez baitzoazte batere ondo; zuenak ez du aurrerabide luzerik. Gaur, Jon, bisitara zoazenean, esan dizu funtzionarioak gaur ez duzula bis a bisik. Gaur kristalaren beste aldean topatu duzu Maialen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-17 Lezo Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Aitor Sarriegi, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Deskantsua egingo dugu. Badakizue bertsolariak bertsoaz bakarrik ezin direla bizi; beraz, euren marken propaganda egiteko aukera dute orain. Iragarkien txanda. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2016-07-24 Donostia Berezia [Bertsoa] / Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseikoa, ertainaren moldekoa, 8 puntuz (hg) / Zortzi puntukoa, ertainaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Alabak galdetu dizu: “Aita, zergatik niretzat aitona eta amona dira eta zuretzako abuela eta abuelo?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa