Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Etxebarria, Joserra" Nom de la personne: Martin, AlaiaAffiner recherche
Données: 1602
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Mugaz ari gara eta askotan muga izan daiteke zubia. Alaia, zuk egiten duzu irratian Artzen Letonarekin batera Zubia izeneko irrati saio bat. Zubiak hitza, esan izan duzue, “zu” eta “biak”en batura izan daitekeela. Banatuta dauden zein “zu” eta “biak” batu nahi lituzke Alaiak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-09-16 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Sujet proposé: Badator Euskal Herriko Txapelketa. Amets, txapela zure etxean dago. Atzeko lau hauek saiatu dira egun ezberdinetan zure etxera joan eta zurea den txapela lapurtzen. Baina denak harrapatu dituzu. Kontaiguzu bakoitza zertan eta nola harrapatu zenuen. Eta Ametsen bertsioa entzuten hasita, beste aldeko bertsioa ere konta ezazue segidan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuen etxe azpian tanatorioa jarri nahi dute. Manuk manifestazioa egin nahi du, eta deialdia ekarri dio Alaiari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-10-06 Elgeta Txapelketa [Bertsoa] / Xabi Astigarraga, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Zuen etxean zuk prestatzen duzu gauero afaria Alaia. Gaur etxera joan zarenean Xabi ikusi duzu sukaldean. Labetik kea ateratzen ari da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-05-03 Hendaia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Odei Barroso, Sustrai Colina, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzeko laurek Facebooka daukate, egungo gazte ia guztiek eta zenbait helduk bezala, eta esaten dute erabiltzen dutela ideiak zabaltzeko, gustatzen zaizkien artikuluak aipatzeko, musika, bideoak, baina gezurra da; ligatzeko erabiltzen dute, beste gehienek bezala. Hasi dira elkarrekin hizketan, eta konturatu dira laurak elkarren artean ligatzen ari direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Larunbata da. Gaueko hamarretan bukatu duzu lana, eta kalean topo egin duzu oraintxe festara irten den Unai zure lagunarekin. Elkarrekin joateko gonbita egin dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Aitzol Barandiaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-semeak zarete, Aitzol semea eta Alaia ama. Zuen etxean ez da sekula diru premiarik izan. Gaur, polizia etorri da zuen etxera, amaren bila, lapurretan ibili dela-eta. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-09-05 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Unai Gaztelumendi Arandia, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Alaia, museo bat ikustera joan zara, eta aurreko paretan dagoen koadro zuri-zuri bat ulertu nahian zabiltza. Alboan daukazu Unai, koadroaren egilea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-02-29 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Aitor Urbieta Aizpurua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adineko gizona zara zu, Aitor. Zure etxebizitza konpartitzeko asmoz, iragarkia jarri duzu egunkarian, eta Alaia gaztea etorri zaizu arraro samar jantzita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-04-23 Oiartzun Sariketa [Bertsoa] / Arkaitz Goikoetxea, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gerra zibilean hil zuten zuen aitona. Gaur, hainbeste urteren ostean, bera eta beste zenbait lagun lurperatu zituzten lekua aurkitu eta beraien gorpuak ateratzen ari dira. Amona ere aurrean duzue, malkoei ezin eutsita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-04-14 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Alaia Martin, Arkaitz Oiartzabal "Xamoa"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Arkaitz, bizi guztian ikusi dugun Michelineko panpina biribil hori zara. Orain erabaki dute gizentasunaren kontrako kanpaina dela eta, argaldu egin behar duzula; Alaia da Michelinen panpina berri hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hilabeteak dira sexu lagunak zaretela. Orain arte argi zenuten zuen harremana sexura mugatzen zela. Alaia, gaur Onintzak aitortu dizu zurekin maitemindu dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Bizkarra, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Haur jaioberri baten gurasoak zarete. Epaileak ez du zuen umeari ipini nahi diozuen izena onartzen, eta beste bat ipintzea erabaki du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Oihana, autoa aparkatzen ari zarela, Alaia espaloitik hasi zaizu keinuka, laguntzeko asmoz. Aurpegi txarra ipini diozun arren, tematuta jarraitu du Alaiak. Oihana, azkenean kasu egin diozu, eta lehenengo oharrarekin batera, atzeko autoari kolpe handia eman diozu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-19 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Gaur arte ez zara ausartu. Oraingoan erantzun egin duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Epailearen aurrean jarri eta hala galdetu dizu: “¿Participó usted en la kalejira de Sarrasarro pro presos hace dos años?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-03-06 Usurbil Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Ane Labaka Mayoz, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Emakume baten egunerokoa osatzen dute. Mirenek, 14 urterekin idazten zuena. Alaiak, ezkondu, etxea erosi eta haurrak izan zituenekoa. Anek, jubilatuta 60 urtetik gorakoa. Beti hasten ziren idazten “Atzo gauean...”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuen lehenengo zita da gaur. Altzako etxe historikoenera hurbildu zarete: Arzakera. Lehenengo platerarekin hasi dira problemak. Beste hamaika datozkizue.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-06-20 Anoeta Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Alaia Martin
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko berdina, 4 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Lau puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Doinu berezian eskatu nahi dizuet. Joaquin Sabinaren kantu bat da “Calle Melancolia” delakoa. Ibili ere egin izan duzue saio musikatuetan. Eta hau da gaia:
Zuek biok ama alabak zaituztegu. Uxue ama eta Alaia 26 urteko alaba. Saiatu zara etxetik alde egiten, baina sekula ez duzu pausu hori aurrera eraman. Gaur erabat konbentzituta maleta egiten ari zarela gelan, ate ertzetik begira duzu Uxue ama.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Aitor eta Alaia senar-emazteak eta Maialen munizipala. Bi hauek autoan etorri dira eta elbarrituentzat erreserbatutako lekuan aparkatu dute. Kotxetik irten, eta makulu bat utzi dutela asentu gainean konturatu da munizipala. Baina inori ez dio errenik ikusten.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa