Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Igartzabal, Euxebio" Nom de la personne: Agirre, AmaiaAffiner recherche
Données: 1409
2011-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia, bada hilabete Ametsekin irteten hasi zinela. Ametsen etxera joaten zarenean, zein mutil txukuna den harrituta gelditzen zara. Gaur, ustekabean, joan zara bisita egitera, eta bere ama topatu duzu mopa hartuta. Astean hirutan garbitzera joaten zaiola esan dizu. Amets egongelan aurkitu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Alkiza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Espainiako Itzulia martxan da egunotan, eta jakin badakit zuek biok ere oso-oso txirrindularitza zaleak zaretela. Batzuk badira pelotoian ibiltzen direnak, gehiegi nabarmendu gabe, beste batzuk esprintean dira onak, beste batzuk mendian, aldapa behera teknika ona dutenak ere badira, maillotak ere kolore desberdinetakoak dira. Jakin nahiko nuke bertsotan eta egunerokotasunean, zertan zareten onak, txirrindularitzarekin lotuz, nahi baduzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hamasei urte inguruko nerabeen irakaslea zara. Errieta egin diozu gaur ikasle bati eta hark ukabilez jotzeko keinua egin dizu beste ikasleen aitzinean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-06 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Zu, Amaia, obra bateko nagusia zara. Unai langilea. Etxe bat eraikitzeko lurra kentzen ari zaretela giza hezurrak aurkitu dituzue. Unaik obra geratu behar luketela esan dizu Amaia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri berezikoak Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Autobus geltokira iritsi zara. Abiatu behar duen lehenbiziko autobusean sartu eta atzeko eserlekuan jarri zara. Autobusa badoa eta kristaletik begira zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Amaia, politikaria zara eta beti izan duzu ondoan Estitxu laguntzailea gauzak zein ongi egiten zenituen erranez. Zure alderdiak galdu egin ditu gaurko hauteskundeak. Estitxuk lausenguka segitzen du hala ere. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-11-26 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jexux Mari, prostituta zara. Goizean lana bukatuta autobusa hartu duzu eta han ikusi duzu Amaia, zure lankide ohia, bere ume txikiarekin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2005-10-09 Lekunberri (N) Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
-
1. puntua:: Soinean daramagu / jantzi dotorea
2. puntua: Zer markatakoa da / zure mozorroa
3. puntua: Zenbat gastatu duzu / gaurkoan janzteko
-
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-10-11 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maddalen Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ohera sartu, eta goxo-goxo jolasean hasi zarete. Maddalen, bost minutu pasatu, eta bizkarra eman dizu Amaiak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, hamasei urteko txirrindularia zaitugu. Askoren ahotan, etorkizunean zure izena urrezko orrialdeetan ikus daiteke. Gogor ari zara entrenatzen; ilusio eta motibazio handiak dituzu jarrita egiten ari zaren horretan. Gaur, ordea, Lance Amstrong-en elkarrizketa irakurtzen ari zarela, zer pentsa jarri zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zoriontsu bizi denak, Aitor, ez omen dauka kontsumitzeko premia handirik. Zoriontsu bizi denak gauza material oso gutxirekin aski omen du. Zein da zure zoriontasun maila? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-23 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Hamasei urte eman dituzu futbolean jokatzen, eta gaur jokatu duzu lehen aldiz emakumeen euskal selekzioarekin. Gaur hartuko duzu erretiroa. Partida bukatu da eta oraintxe sartu zara aldageletara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Adineko bi emakume zarete, bilobei begira. Maialen eserita zegoen bankuan eseri zara zu ere, Amaia. Hizketan hasi zarete, familiaz, seme-alabez, eta pasadan zera kontatu dizu, Amaia, Maialenek: bere seme gazteena behar zuena hilda jaio zela esan ziotela duela 40 urte. Zuri ere gauza bera esan zizutela gogoratu zara, Amaia.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2009-03-28 Urnieta Sariketa [Bertsoa] / Oihane Perea
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
-
1. puntua: Gaztien txapelketan / ederki zabiltza!
2. puntua: Baina zu konserbatzen / zerana ederki!
3. puntua: Hogeita hamar urtetik / pasatu zera zu...
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Urte dexente daramazue elkarrekin, baina Egaña senarrak gaur emaztea desberdin ikusi du: kontent, alai, itxura aldatuta... Senarrak, ordea, bere erruz dela uste du eta galdezka hastea pentsatu du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-05-04 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hirugarren munduan garapen proiektu bat martxan jartzeko Gobernuz Kanpoko Erakunde batek hain modan dauden larru-gorritako egutegi horietako bat egiteko proposatu dizue. Amaia prest dago. Aitorrek zalantzak ditu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2008-12-08 Markina-Xemein Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Jone Uria Albizuri
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aspaldiko urteetan modan dago egutegiak egitea, batzuk exotikoak, besteak pornoagoak. Bertsozale Elkarteak agindu txiki bat eman dizue: 2009ko egutegia egitea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-09-30 Urnieta Lagun-artekoa [Bertsoa] / Agin Laburu, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Mantxi, zirujau baten laguntzailea zara. Ebakuntza batean, arduragabekeria edo hanka-sartze baten ondorioz mahaian hil zaizue gaixoa. Gauean, Mantxi, ezin lo egin zaudela, Agin kontzientzia etorri zaizu bisitan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa