Recherche general
Nouvelle recherche Bertsolari: "Igartzabal, Euxebio" Nom de la personne: Lizaso, SebastianAffiner recherche
Données: 3614
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Miren, moja sekularra zara, abiturik barik. Behar beste abade ez dago, krisialdia dago, eta Miren, moja sekular moduan, tarteka Amorotora etortzen zara meza ematera, baina gero eta jende gutxiagoa etortzen zaizu, eta tarteka txikiteroren bat ere bai, Sebastian. Hor dago, mezetan egon bai, baina ez oso aurpegi onarekin.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Probaleku hau ez da beti horrela beteta egoten. Aurreko batean, Ikerrek bere zaldiarekin apustua eginda duelako, etorri da zaldia probatzera, bere ustez bakarrik; eta hor agertu zaio Julio, animalien babeserako elkarteko kidea, txakur argal zorritsu bat sokatik duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Sarritan entzundako leloa da “Euskalduna naiz eta harro nago”. Nahikoa al da hori harro egoteko? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Denbora pasa telebistaren aurrean zaudela, hor ikusten duzu gerra ostean nola joan zen hemendik hainbat jende Ameriketara. Zer pentsatua emango dizu noski.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-09-01 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok plan berezi bat egin duzue gaur gauerako, Donostiako badian, yate batean, biok elkarrekin afaltzeko. Hor zaudete, badiaren erdi-erdian, mahaia prest; kandela ez, haizeak itzali egiten duelako, baina lore polit batzuk bai. Hasi zarete afaltzen, eta hogei minuturako Xebaxtian hasi zaizu, Maialen, "Ai, zorabiatzen ari naizela uste dut". Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-22 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Uztapide kontu-kontari hasten zenean mahaia isildu egiten zen. Berak luze jarduten zuen. Gaur nork dauka kontaketa luzeak entzuteko pazientzia? Telebistako albisteek ere minututik gora aspertu egiten gaituzte. Gaur inork ez du gogorik inoren jardunik entzuteko. Hiztun onak entzule ona behar du eta entzulerik gabe geratu den mundu hau, hiztunik gabe geratzen ari da. Sebastian aitona eta Amets biloba zarete. Elkarrekin bizi zarete Endoiako baserrian. Gaur Amets eskolatik etorri eta zuzenean mugikorra hartzera joan da kuartora. Sebastian aitonak “Alto!” esan dio ukuiluko sarreran. “Nora hoa?
Ez al didak ezer kontatu behar? Txakurrak ere horrela sartzen dituk!”
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Aurten Bertsolari Txapelketa Nagusia jokatuko da. 80ko eta 90ko hamarkadetan olatuaren gailurrean ibili hintzen Sebastian. Hiru mikrofono ditiagu eta bakoitzetik bertso bana kantatzea eskatuko diat. Lehenengotik garai hura nola bizitu huen erranen diguk; bigarrengotik txapelketa eta bertso kideen lana nola bizi dituan kontatzeko eskatuko diat; eta hirugarrengotik, txapelketei buruz gazte bati zer aholku emango hiokeen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-08-15 Arantza Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: 25 urte dira Arantza Rock jaialdia antolatzen hasi zirela Arantzan. Duela 25 urte Sebastianek eta Nereak elkar ezagutu zuten Arantzan. Bikotea osatu zuten baina apurtu ere egin zen bikotea. 25 urte pasatu eta gero topo egin duzue Arantzan. Baina oraingo Sebastian eta Nerea, Sustrai eta Amaia izanen dira. Lehengoa nola bizitu zenuten eta oraingo egoera nola bizi duzuen kantatu behar duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Etxahun Lekue, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Sebastian, zu kasu honetan tabernaria izango zara, eta Etxahun zure bezero gaztea. Egunero etortzen zen eta kafetxo bat hartzen zuen, baina beharretik bota dutenetik kafea eta kopa eskatzen ditu. Gaur ere etorri da. Kafea eta kopa eskatu ditu, eta kopa ateratzean esan diozu "Zuk esan bale"; traka, traka, traka eta "Bale"rik ez dago.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-12-01 Sondika Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur isun bat jarri dizute, ehun eurokoa, baina zure ustez ez da bidezkoa izan. Erreklamatzea pentsatu duzu, baina esan dizute epaitegira joanez gero, berrehun euro ordaindu beharko dituzula tasa moduan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-12-07 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hi, Sebastian, Oriora Kortaren ordez etorri den entrenatzaile berria haiz, eta hire iritziz ergometroa duk hamalauko titularra erabaki behar duena. Proba egin eta hamalau onenen artean neska bat sartu duk, Maialen. Ez daukak batere garbi zer egin. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1982-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Emakumea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1989-12-17 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Iñaki Murua
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi emakume zarete. Zuen herriko jaietan herriko plazan goizeko bederatzietan topo egin duzue biok: Lizaso pelukeriara doa eta Murua arkumea erostera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-08-20 Goizueta Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena, Pablo Joxe Aristorena, Manolo Arozena, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso, Jon Lopategi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Nolako emakumeak gustatzen zaizkizue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1993-08-21 Bidania-Goiatz Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Baserriko emakumeari. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-07-19 Zornotza Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Saiotxo bat puntuka egiteko gaia emango dizuet. Zornotza. Pasa den larunbat gaua. Herria egon da gaztez bete-bete eginda. Goizeko hirurak, eta zuek andre-gizonak zarete, hirurogeita hamar urte ingurukoak. Ezin lorik egin, eta Sebastian gizonak balde bete ur bota gura du, eta andreak ezetz, uzteko gazteei dantzan trankil. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Tankera pixka bat badute eta, Sebastian oilar zaharra izango da eta Iturriaga oilar gaztea. Zaharra kexu da gaztea gauean gehiegi mugitzen dalako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-08-30 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jokin zaharragotzat jotzen zaitu jendeak; zu, Sebastian, ordea, gazteagotzat. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-01-27 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Mende luzetan izan da kaiola hau emakumeen eredu. Aintzina emakumeek arimarik ba ote zuten eztabaidagai zen jakintzaren guneetan. Sebastian, har ezazu kaiola. Kaiolatik kanpo zaude orain, Maialen. Kontuak kitatu nahi? Nola sentitzen zara, Sebastian, kaiola barruan? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
