Recherche general
Nouvelle recherche Interviewé: "Alberdi, Uxue" Place: Amasa-VillabonaAffiner recherche
Données: 586
2004-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Txomin Garmendia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jubilatu etxeak antolatu duen igeriketa ikastaroan eman duzue izena. Bainujantzia eta toalla hartu eta han joan zarete. Nola joan da lehen eguna? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kasu honetan Egañak ez du inongo paperik, bertsolaria izango da eta, Irazu, berriz, okina. Bertso saioak bukatu eta Egaña etxeratzerako goizeko lau eta erdiak-bostak izaten dira. Ordu horretan, okina jaiki eta lanera abiatzen da. Ezkaratzean, zuen elkarrizketa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Xabier, modan dagoen Santiagoko bide hori egiten ari zera eta errepidean zoazela, estu eta larri, izerdi patxetan, Sebastian kamineroarekin topo egin duzu; pala kontra itzalean jarrita hor dago lasai kamineroa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-15 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bi lagun zarete. Orain arte, astero, itsuen zozketan jokatzen zenuten elkarrekin. Atzoko boletoa egundoko milioi pilarekin saritua izan da. Gaur zuri, Peña, boleto hori aparte erosi duela esanaz datorkizu Sebastian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek maratoilari baten bi zati izango zarete: Aitor bihotza eta Amets burua. Azken kilometroan sarturik, bihotzak gelditzeko esaten du; buruak, berriz, jarraitzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maitasun gutun batean, sarritan, pentsatzen dena eta idazten dena ez dira berdinak izaten. Zuk, Amaia, esango diguzu zer pentsatzen duzun; eta zuk, Amets, zer idatzi duzun. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-11-15 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Joxe Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuk, Amaia, orain arte saio askorik izan ez baduzu ere, azken boladan saio mordoxka dauzkazu. Joxek, berriz, gero eta saio gutxiago dauzka. Hala ere, gaur saio berean egin duzue topo. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai ama eta Amaia alaba. Alaba duela urtebete ezkondu zen. Gaur, ordea, maletak hartu eta amaren etxera dator. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gai jartzaileari Villabonako neska helduek galdera pasa zioten; jakin nahi zutela zertzu adin edo zenbat urte zituen Lazkao-txikik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-07-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Egañak uste du Peñak urterik onenak alperrik pasa dituela, eta Peñagarikanok Egaña gaztetxo ezkondu zela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1988-11-20 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Joxe Mari Izeta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jubilatuen bidaian doaz eta (lzeta) amona ohartu da (Aristorena) aitona gidari bezala doan neska gazteari kinuka ari dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Villabonak ere badu bere historia bertso kontuetan. Oker ez banago 1801. urtean Zabala eta Txabalategik kantatu omen zuten herri honetan eta 4.000 pertsona bildu omen ziren garai haietan. Hemen dauzkagu: Zabala Lizaso, eta Txabolategi Egaña. Gaur plaza honi begira daude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1994-10-29 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aita semeak zarete, Millan aita eta Loidisaletxe semea. Aitak oso gaztetan aldegin zuen bere gurasoen etxetik. Seme honek berriz, hogeita hamabost urte beteak eta oraindik gurasoen babesetik aldegin gabe dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Tankera pixka bat badute eta, Sebastian oilar zaharra izango da eta Iturriaga oilar gaztea. Zaharra kexu da gaztea gauean gehiegi mugitzen dalako. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek ere mila arrazoi dauzkazue elkarrekin egoteko, mila arrazoi jolasean aritzeko. Bi ume koxkor zarete, Ainhoa Saharako neska koxkorra eta Uxue neska euskalduna. Ainhoa Uxueren etxean ari da uda pasatzen, eta ur pistola batekin ari zarete jolasean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Laster, ordubete barru, urtebete da Villabonako festek lutoa jantzi zutela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2004-11-13 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Beti izan zara lagunzalea. Urteak aurrera joan ahala, ordea, lagunak hiltzen joan zaizkizu. Atzo hil zitzaizun lagun taldeko azkena. Gaur bere hiletetan zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea osatzen duzue, elkarrekin ezkontzekoak zarete, baina ez zarete ados jartzen. Zuk, Julio, elizatik eta dotore jantzita ezkondu nahiko zenuke, gonbidatu pila batekin, eta nola ez, Gorritin. Zuk, Iker, ezkontza xume bat, elizatik kanpora, gertuko lagunekin, eta ahal dela udazkenean ez; eta Zegaman. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Ez dakit ikusteko aukera izan duzun, baina esango nuke munduko bazter guztietara iritsi dela bideo bat, non hamaika urteko neskatila bat azaltzen den, Yemengo neskatila bat, bera baino hogei urte zaharragoa den gizonezko batekin ezkondu nahi dutena bere gurasoek. Hori dela eta, bere osaba baten bitartez, ihes egin du. Bideo horretan kontatzen du ezkontzera behartzen badute, bere buruaz beste egingo duela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa