Recherche general
Nouvelle recherche Entité: "Nehor et Dufau" Nom de la personne: Lujanbio, MaialenAffiner recherche
Données: 4392
2022-07-16 Alegia Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Erabakitzeko gaitasuna aldarrikatzen den zerbait da baina ez da beti norbere esku egoten. Donostiako Udalak ezingo omen du Loiolako kuartel militarra bota Vox-ek jarritako helegitearen harira. Udalaren asmoa kuartela bota eta 2.000 etxebizitza egitekoa zen. Orain ondaretzat jotzen omen dute leku hori. Zuek Loiolako bi gazte zarete. Unai etxe okupatu batean bizi dena eta Maialen unibertsitaterako kuartel horretan gertatua ikertzen ari den gaztea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-09 Lekunberri (N) Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Coachen premiarik / ba al duzu benetan?
Puntua: Beste hauek entzunda / urduritu al zara?
Puntua: “Mil colorau!” kantatzen / dute zure alde
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-01-04 Amurrio Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 70 urtean lehendabiziko aldiz dentistarengana joan da Maialen. Aitor dentistak esan dio urtero joan beharra dagoela dentistara errebisioa egitera. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko txikia (hg) / Zortzi puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Txapeldunaren bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Denda duzue elkarrekin itsasertzean. Klima aldaketaren ondorioak geroz eta nabarmenagoak dira zuenean. Zuk, Alaia, denda lekuz aldatu nahi duzu. Zuk, Maialen, bertan jarraitu nahi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Elkarrekin bazkaltzera joan diren bi lagun zarete. Maialen, Beñatek jaten hasi aurretik plater guztiei argazkia ateratzeko ohitura du. Postrea jaten hasi zaretenean, Beñatek kargu hartu dizu postrea jaten hasi zarelako berak argazkia atera aurretik. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-12-18 Iruñea Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Gai orokorra: Gabonetako argiak
Puntua: Hilabete aurretik / argiak piztuta
Puntua: Batzuk haserre eta / besteak gustura
Puntua: Eta zure etxean / piztuta al daude?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek lehen, garai batean, elkarri gutun erromantikoak idazten zenizkioten. Gaur, hor zaudete sofako punta banatan, elkarri whatsappak bidaltzen.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Atzo Donostian zineten biok, paseoan. Kaleak jendez lepo zeuden: kabalgata. Hor, kale kantoitik zindoaztela ikusi dituzue ume batzuk pozik, irribarretsu. Halako batean, bazen hor bat, izkinan, eskean. Ume bat geratu zaie, eskuan zituen goxoki guztiak hartu, eta poltsara bota dizkio. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-01-18 Getaria (G) Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote gazte bat zarete, guraso izan berriak. Zuen ume txikiarekin ezinean zabiltzate: ez dizue bularra nahi bezala hartzen, lo ere maiz baina gutxi egiten dizue, eta aldiro negar batean dabilkizue; ez dakizue umea nola lokartu eta nola isilik mantendu. Ea honek laguntzen dizuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-21 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Arkaitz Estiballes, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Amaia, Santomas egunez postua jarri duzu ferian. Euskal pastelak, ortuariak... Bi turista, Arkaitz eta Maialen, hurbildu zaizkizu euren kamera, euren mapa... Galderak egiten hasi zaizkizu, kontzeptua ulertu guran. Arkaitz miresmen osoz, goraipatuz, eta Maialen beste zeozer espero zuelakoa Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pisukideak zarete. Zu, Julio, gauean lo hartu ezinik zabiltza eta egongelara abiatu zara. Maialen sofan dago, eta hankatartetik eskua ziztu bizian ateratzen topatu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-25 Latasa Lagun-artekoa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela urte pare bat alargun gelditu zinen eta oso bolada txarra pasatu ondoren, bizitza behin bizitzen dela eta ahalik eta gehien aprobetxatu nahi zenuela erabaki zenuen. Eta bidaiatzen hasi zinen. Benidorm, Argentina, Erroma... Ahalik eta toki gehienetan egon nahi duzu. Gaur auzokide batekin topo egin duzu eta bera gaiaz hizketan hasi eta zera bota dizu: “Ederki bizi zara azkenaldian”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-08 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hiru etiketa eta galdera bat: emakumea, euskalduna eta feminista. Hiru aldiz errebelde, hiru aldiz zorioneko edo hiru aldiz zapalduak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen amona eta Julio biloba zarete. Lizartzan udaleko zinegotzia ere bazara Julio eta gaur amonaren etxera joan zara larunbatero bezala bazkaltzera. “Kaixo, amona! Zer dago bazkaltzeko?”. Eta amonak: “Bazkaltzeko? Galdetu egiten duk gainera!”. Muturrak saltsan. Zeini okurritu zaio mezaren ordu berean jartzea bertso saioa? Ez al dakik Ama Birjina Sagrariokoaren bederatzi hurrena dela eta ermitan meza dagoela ordu berean?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-19 Amezketa Jaialdia [Bertsoa] / Xabat Illarregi, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen, eskulturagilea haiz. Eskultura berezi batzuk egin ditun mendian, natura erdian. Xabat abeltzainaren abereak ibiltzen direneko inguruetan jarri ditun eskulturak. Kontua dun, Xabaten abereek hazka egiteko erabili dituztela hire eskulturak eta bat baino gehiago erorita eta apurtuta agertu direla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-25 Lazkao Berezia [Bertsoa] / Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hiru hitzetan hauxe duzue gaia: ahoa, begiak eta belarriak Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa