Recherche general
Nouvelle recherche Format: "Document" Nom de la personne: Labaka Mayoz, AneAffiner recherche
Données: 835
2017-03-10 Usurbil Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Onintza Enbeita, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Hirunaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Onintzak Berria egunkarian argitaratu duen iritzi artikulu baten zatia irakurriko dizuet:
“Eta ni bizitza guztian titiak kokatu ezinik. Hamabi urterako handiegiak ziren. Hogeita birekin erortzen hasi ziren grabitatea deitzen dioten zera nazkagarri horren erruz. Harrezkero sujetadoreetan gastatu dudanarekin, telebistako platorako nire neurriko mahaia erraz erosiko nuke. Hamasei urterekin, bertsotan paparra aterata kantatu behar dela esaten ziguten, eta nik ezin gehiago atera berez hain aterata zegoena. Hogeita seirekin Hitzetik Hortzerako irudietan txapelketako logoa baino gehiago nire titiak ikusten zirela esan zidaten. Ez dakit inoiz hain zapalduta sentitu naizen”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Goizean, egunkaria irakurtzen ari nintzela, estatistika batek zur eta lur utzi nau:
Espainiar Estatuan, hamar gizonetik lauk onartzen dute noizbait sexu harremanak izateko ordaindu egin dutela.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-27 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Ander Solozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek atzo arte ez zenuten elkar ezagutzen, baina gaur pisu bera konpartitzen duzuen bi ikaskide zarete. Elkar ezagutzeko asmoz, bururatu zaizue erosketak elkarrekin egitea. Abiatu zarete, sartu zarete supermerkatura, eta ez dakit zer gertatzen den, Anderrek karrora sartzen duen guztia Anek kendu egiten du. Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu, Anderrek sartu, Anek kendu... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-06-04 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue Juliok Nafarroako bi txapel badituela, eta dagoeneko plazaz plaza dabil, eta saio pila egiten ditu, eta egoa hazita dauka, oso goian. Neskatan ere plazaz plaza eta herriz herri oso txulito dabil. Gaur, Ane tokatu zaio parez pare. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-09-09 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes, Ane Labaka Mayoz, Jon Maia, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda besteak bati Sujet proposé: Miren, beste bertsolariek euren dohain bana emango dizute zuri, eta, zuk, trukean, zure akats bat emango diezu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-11-05 Irun Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sustrai eta Ane senide bana duzue kartzelan. Azken urteotan elkarrekin joan zarete ehundaka kilometrora bisitan. Sustrai, gaur Anek telefonoz deitu dizu bere senidea Euskal Herriko kartzela batera ekarriko dutela erranez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-20 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Sorosleak zarete biok, eta hondartza berean lan egin duzue elkarrekin uda osoan. Denboraldia bukatzear dagoen honetan, zuek zaintzen duzuen hondartzan aurten bi lagun ito direla oharturik, zuk, Ane, datorren urtean ez duzu lan horretan jarraitu nahi; Asirreak, ordea, jarraitu nahi du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Patxi Etxeberria, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Badakizue aurten eguraldia ez dela ondo portatzen ari, eta baratzetik bizi behar duenak nahiko komeri badauzka, dena berandu, eta horixe da Patxiren arazoa: baserritarra, eta aurtengo uztak ez ditu aurreikuspen onak ematen. Krisia, gainera, tarteko. Ane, ikusten duzu aitona kezkan eta kezkan. Ane ere jardun da bueltak ematen, eta halako batean aurkitu du zerekin lagundu, baina beldurra ematen dio proposatzeak. Legez kanpokoa da, ez daki aitonak nola hartuko duen, baina egia da gazteek asko erretzen dutela, eta egia da merkatuan garesti saltzen dela, eta dirua ematen duela. Orduan, Patxi, Anek proposatu dizu marihuana jarriko bazenute, agian aurtengoak pasatuko zenituzketela. Ez dakit Patxiri ze irudituko zaion, nola hartuko duen... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Haur jaioberri baten gurasoa zara. Berarekin egoteko, urtebeteko eszedentzia eskatu zenuen. Bi hilabete pasa dira, eta lanera bueltatzeko desiratzen zaude. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-02-12 Lasarte-Oria Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Ane Labaka Mayoz, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gai-librean puntutan Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerea eta Ane, erretretadunak edo jubilatuak zarete. Duzuen diru sarrerarekin oinarrizko gastuak estaltzeko larri zabiltzate. Nerea, gaur Anek erran dizu jantoki sozialean banatzen duten afari beroa hartzera joanen dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-10-01 Gotaine Txapelketa [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Medikuaren kontsultatik irten berri zara. Telefonoa sakelatik atera duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-06-29 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Andonik badu seme bat Aneren adin jirakoa, gutxi gorabehera. Nonbait, Anek eta berak, azken bi-hiru hilabeteetan, elkar ezagutu dute eta gauza ondo doa, gustura daude. Aurkezpenak ere iritsi dira, Egaña jaunaren etxera afaltzera. Afaldu, semea komunera joan da, biok bakarrik gelditu zarete, eta Andonik gauzak argi utzi nahi dizkio Aneri.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Asier Azpiroz Iztueta, Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Inguru hauetan etxebizitza pila ari dira eraikitzen eta bitartean etxe huts asko dago. Zuek, bi herritar, kezkatuta zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-06-01 Lasarte-Oria Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Iraia Iparragirre auzokidea Realeko jokalaria da, eta Erreginaren Kopa irabazi berri du bere taldearekin. Omenaldia egingo zaio hemen, auzoan, eta zuk bota behar dituzu bertsoak. Iritsi da unea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2021-01-16 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Arkitektura ikasketak egiten ari den ikaslea zara, Ane. Autobus geltokian zaude, unibertsitate aurrera eramango zaituen autobusaren zain. Eta bat-batean gurpildun aulki bat ikusi duzu espaloian aurrera jarraitu ezinik. Eta ume bizkien silla bultzatzen zihoan aitonak errepidera atera behar izan du espaloian zegoen zuhaitz batek bidea ixten ziolako. Badator autobusa, eta eskailerei begira zure pentsamenduak ere gora datoz. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Aramaio Lagun-artekoa Zabola [Bertsoa] / Ane Labaka Mayoz, Iñaki Viñaspre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Kopla handia Exercice: Binaka gai-librean Sujet proposé: Gai librean Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa