Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Basabürüa" Nom de la personne: Colina, SustraiAffiner recherche
Données: 2485
2024-03-23 Amasa-Villabona Lagun-artekoa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: 2022ko Txapelketa Nagusian, Irungo finalaurrekoan kantatu zenuen Sustrai: “Agian ni entzutea / egingo zaizu arraro / bizkarrean daramaten / hilkutxa baten bainago” zure hiletara ez joatea erabaki zenuenaren paperean. Eta Miren, zuk txapelketa berean Amurriokoan abestu zenuen: “Hilkutxa lauso ta tinko / bera jetsi eta kitto! / Harrian kanka! Jotzen duenean / ez da beherago jetxiko / zu niri bezain hotz eta astun / bekizu lurra betiko” zianuroarekin zure senarra hil zenuenaren paperan. Bistakoa da istorio beraren bi parte direla horiek. Miren eta Sustrai, senar-emazteak zarete. Mirenek Sustrai hilko duen bezperako eguna da. Sustrai lanetik etxera heldu da. Miren ere lanetik etorri da, baina denbora eman dio afaria prestatzeko. Etxeko giroa aspaldi honetan tentsioz betetakoa da. Bi platera zerbitzatu dituzu Miren eta mahaian eseri zarete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-15 Galdakao Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Ibarzabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok bikotea zarete eta Sustraik ingurugiroarekiko ardura handia dauka. Nerea, zuk esaten zenion ez zela ideia ona, baina auto elektrikoa erosi zuen maiatzean. Abuztuan gaude eta urtero bezala, Cadizera, Conilera, bidaiatu behar zenuten. Goizean atera zarete etxetik. Hamasei ordu pasa dira eta laugarren geldialdia egin duzue Sevilla parean, autoa kargatzeko. Nerea, ezin duzu gehiago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Xabier Silveira
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Adiskideak zarete biok eta ezkonduak. Orain dela gutxi arte maitale bana izan duzue. Zuk, Sustrai, gertatu zenaren berri kontatu egin diozu emazteari. Xabierrek sekretuan gordetzea nahiago du. Hiruna bertso, seiko motzean, Sustrai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 11:00 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok itxaropena zarete. Zu, Sustrai, txiroen itxaropena zara, eta Igor aberatsen itxaropena da. Hiruna bertso, sei puntuko motzean, Sustrai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Azkenaldian oso pertsonaia ezaguna egin zara. Ospea eta arrakasta daramatzazu zurekin. Jende askoren begiradapean zaude. Hiru bertso, nahi duzun neurri eta doinuan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-12-29 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Sarrionandiak azken liburuan euskaldunak behe laino arteko moroak garela dio. Baina moroak, baztertuak, ez dira moro sentitzen moro sentiarazten dituzte. Ekaitz ez da errudun, errudun sentiarazi nahi dute. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
-
1. puntua: Eskaleak atea / jotzen du sarritan
2. puntua: Jaunaren izenean / limosnaren eske
3. puntua: Axola ote zaigu / haien egoera
-
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Zu Jonen ama, eta zu Sustrairen ama zarete. Zuen etxekoak dira azkenik txapela jokatzeko gelditu diren biak. Nork irabaziko ote du? Zortziko txikian, puntuka, zortzi bertso osatu arte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-31 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Iker Zubeldia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Seinaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan entzun dugu, izaeraren arabera, gizakiok baikorren eta ezkorren artean bana edo sailka gaitezkeela. Lehengo batean irakurtzen nuen, ez dakit zuek ados egongo zareten edo ez, ondo informatutako pertsona baikorra ezkor bihurtzen dela. Alegia, pertsona ezkorra ondo informatutako baikorra dela. Bertso bana kantatu behar duzue, sei puntukoa edo gehiagokoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Jon, erietxean zaude Sustrai zure aita zaintzen. Medikuek jakinarazi dizute egun gutxi geratzen zaizkiola Sustrai aitari. Gelan sartu eta aitak galdetu dizu: "Zer daukat seme?" Hiruna bertso, hamarreko handian, Jon hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ahizpa bikiak zarete Oihane eta Sustrai. Beti bizi izan zarete elkarrekin eta dena egin izan duzue batera, baita lo ere. Gaur Sustrai mutil-lagunarekin etorri da etxera. Hamarreko txikian hiruna bertso Oihane hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Oihane Enbeita
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Bi senide zarete. Gurasoengandik herentzian etxe zoragarria jaso zenuten. Azkenaldian, diru arazo larriak dituzuela eta, zuk, Sustrai, etxea saldu nahi duzu. Oihanek inola ere ez. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Sustrai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Joxe Munduate
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Joxe, azken hamar urteetan lantegi bat kudeatu duen zuzendaria zara. Sustrai zure nagusiaren semea da. Gaurtik aurrera Sustrai izango da zuzendari berria. Zortziko handian, hiruna bertso, Joxe hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka bukaerako agurra Sujet proposé: Bukaerako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Sustrai, hamasei urteko gaztea zara. Etxean ikusten dituzun diru arazoez ohartuta, zeu lanean hasteko proposamena egin diozu Maialen, gurasoari. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Sustrai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-12-01 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur, zuk, Jon, koadrilarekin zeure ezkon aurreko ospakizuna izan duzu. Goizaldeko ordu txikietan, Sustrai zure neska-lagunaren leiho azpira joan zara abestera. Launa bertso, zortziko txikian, Jon hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-10-27 Legazpi Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Nerea Elustondo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Sustrai, hiltzat eman eta gaur lur eman dizute. Zeure onera etorri zara ordea hilkutxa barruan. Patrikan aurkitu duzu eskuko telefonoa eta Nerea, emazteari deitu diozu. Zortziko txikian launa bertso Sustrai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-11-24 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Sustrai Colina, Arkaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete. Sustrai alabaren ibilerak direla eta, Arkaitz ama kezkatuta dago. Asteburuetan, ohi bezala, dantzalekurako prestatzen ari zarela, Arkaitz amak esan dizu berak ere dantzalekura joan nahi duela zurekin. Launa bertso, zortziko txikian, Sustrai hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-09-15 Biriatu Sariketa [Bertsoa] / Amets Arzallus, Arkaitz Goikoetxea
[Verse improvisé]Nom de la strophe: KOPLEN MULTZOA Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek bi mediku ospetsu zarete. Zuen paziente bat hiltzen denean Ametsek negarrari ezin izaten dio eutsi. Arkaitzek, aldiz, ez du zirrara berezirik sentitzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-08-05 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jon, zure bikotea galdutzat eman zenuen orain dela hamabost urte itsasoan, eta gaur etxean agertu zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
