Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Lapurdi" Place: DurangoAffiner recherche
Données: 690
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Jon Maia, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Abiadura handiko trena denon ahotan dabilen gaia da. Bi anaia mutilzahar zarete. Trena zuen baserritik pasatuko da. Anjel Mari urduri dago etxean pasako dituen azken Gabonak ote diren pentsatzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Demagun zeure buruaren disekzioa egin duzula. Mahai batean dituzu zure mihia, zure garuna, zure begiak, zure burmuinak eta zure bihotza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Jorge Oteiza zenaren izanaren bi alderdiak zarete. Andoni alderdi alaia eta Unai alderdi gogorra, tristea, isila. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-05-07 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kantu herrikoi batek niri pena handia ematen dit. Kantua dio: Anttoni, Anttoni ate ondoan nago ni. Ai, Antton, ai Antton... Ez, ez. Aski da. Bada garaia barrura sartzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-10-14 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Durangoko Tabira auzoan zaude, eta hormigoizko mole handi bat daukazu zure gainean. Zubi bat da, eta hemendik ez gutxira, ustez, tren bat igaroko da mole horretatik. Horretan zaudela, zarata txiki bat entzun duzu; bueltan eman duzu, eta hormigoirantz bota duzu begirada. Eta han, hormigoi zati handi baten erdi-erdian, arrakala txiki bat kusi duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Xabi Paya
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Nola hartu dute txapela etxean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-04-27 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gernika eta Durango bonbardatu zituztenetik 75 urte pasatu dira. Zuek biok durangarrak izanik, zer jaso duzue zaharragoengandik edo zer esanahi izan zuen sarraski hark? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2013-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok zarete anaia bi Gabon zaharreko afaria prestatzen. Zu, Andoni, zara PNVko PNVkoa, hau da, jeltzale genetikoa; zu, Unai, ezker abertzaleko betiko militante bat, HBkoa. Afaria prestatzen zabiltzaten bitartean, irratia daukazue piztuta, eta irten da autogobernua berritzeko gaiaren kontua. Biok dakizue beharrezkoa dela abertzaleen arteko batasuna, ta hor zabiltzate pentsakor eta berbak neurtzen. Orduan, eskatuko dizuet bakoitzak albo banatako mikrofonotik kantatzea zuen baitan pentsatzen ari zaretena, eta gero erdiko mikrofonora hurreratzea benetan pentsatzen duzuena bakoitzak besteari kantatzeko. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-16 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Oihana Bartra
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hiru urtetik hona Oihanak beti behar izan du norbait gauez etxera laguntzeko. Gaur ere, Amaia, zu prest agertu zara laguntzeko. Baina Oihanak ezetz esan dizu, bakarrik joango dela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Beñat psikologoa da eta psikologoarengana joan da Onintza. Zer duen galdetu dio, eta Onintzak esan dio “Goenkale amaitu da”. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Bartzelonan izan da joan den astean. Alan zuen izena, hamazazpi urte, transexuala zen eta bere buruaz beste egin du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-12-30 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Gaur egungo gizartea ulertzeko ez omen da nahikoa belaunaldi arteko talka. Badirudi XXI. mendean badela bestelako talka bat. Badela jende modu solido bat, eta jendarte likido bat. Gatazka horretan dagoela. Bata erro, sineste, oinarri finko batzuei lotutako mundua, eta aldatzen dabilen eta bere formara egokitzen den mundu bat, lotura gabekoa.
Zuen posizio horietatik nola ikuste duzue gure herria?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabiko txikia (hg) / Sei puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka hasierako agurra Sujet proposé: Hasierako agurra Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Nerabe baten gurasoak zarete. Gaur jakin duzue youtuberra dela eta bideoetan bere bizipenetatik abiatuta aholkuak ematen aritzen dela. Jarraitzaile asko ditu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Amuriza, Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Pisukideak zarete. Miren, Aitor animatu zenuen tango ikastaro batean izena ematera. Orain, etxean tarte bat duzuen bakoitzean entseatu nahi duela esaten dizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Oihana Iguaran
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Oihana, arropa lehorra biltzen hasi zara balkoian. Miren, goiko bizilaguna, oraintxe hasi da landareak ureztatzen.
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Iñaki Apalategi Astigarraga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikote hasiberria zarete. Iñaki, erlezaina zara eta gaur Jon,erlauntzera eraman duzu, zure lana erakustera. Biok erlezain arropa janzten hasi zarete. Iñaki, Jon dardarka dago. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Miren Artetxe
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Errigora hasi da / saskiak prestatzen
Puntua: Herrigintzan oinarri / dugu auzolana
Puntua: Jende ameslaria / da gure artean
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2017-11-12 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Exercice:
Bakarka lehen puntua-emanda
Sujet proposé:
Puntua: Telebistan orduro / daukagu futbola
Puntua: Lehia ez ote dugu / sustatzen gehiegi
Puntua: Umeek zer ikusi / huraxe ikasi
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa