Recherche general
Nouvelle recherche Place: "Zarautz" Place: Amasa-VillabonaAffiner recherche
Données: 586
2024-06-07 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Nerea Ibarzabal, Oihana Iguaran, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Sujet proposé: Maria Angeles Quintanak, Subijanako langile izanak, kontatzen zuen astero ordaintzen zitzaiela. Sobre marroi batean jasotzen omen zuten asteko jornala. Eta sobrearen gainazalean adierazten omen zitzaien jornala soilik zen edo ordu estrak ere hor sartuta zeuden. Sobrea hartu, eta etxera iritsi orduko amari ematen omen zioten, eurentzat xentimo bakar bat ere hartu gabe. Baina ondo gogoan du Mari Angelesek ezkontza bidaiatik etorri ondorengo lehenengo soldata. Nola ahaztu! A ze poza, amari eman beharrik ez sobre marroi hura. Lehenengo aldiz, berarentzat zen dirua. Zuek hiru neska zarete. Hiru emakume. Era berean elkarren lagun ere bai. Bakoitza bere bikotekidearekin bizi zarete, baina bakoitzak zuen elkarbizitza modu batera duzue antolatuta arlo ekonomikoari dagokionez. Zuk, Alaia, zure bikotearekin erdibana duzu kontu korrontea; irabazten duzuen guztia kontu bakar batera doa. Zuk, Nerea, hasieratik izan zenuen argi bakoitzak bere kontua izango zuela. Zuek, Oihana, hiru kontu dituzue. Zuk zurea, zure bikotekideak berea, eta hirugarren kontu bat bion izenean, gastu partekatuetarako. Hilabete hasiera da, badator uda, eta lagunartean, taberna bateko terrazan zaudetela, gaia atera eta aho bizarrik gabe ari zarete hizketan. Izan ere, aukera bakoitzari ikusten dizkiozue argi-ilunak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Sustrai Colina, Jexux Mari Irazu Muñoa, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Erraustegien gaiak eztabaida handia sortu du azkenaldian gure artean. Zuek zer iritzi duzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2007-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Ama-alabak zarete, Maialen ama eta Amaia alaba. Maialen, zu zara alabaren txofer ofiziala: zuk eramaten duzu eskolara, entrenamenduetara, parrandara... Gaur ere eraman duzu parrandara. Hortxe dator Amaia goizeko lauretan; hamaiketatik zain egon zara autoan. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Imanol Lazkano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Hemen, Imanol, urte askoan enpresari izana; hemen, Beñat, gazte aurrerakoi eta iraultzailea. Imanolek dauzka esku latzagoak. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-03-12 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamabikoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, dendaria zara, eta Iruñean lan egiten duzu. Orain arte Todo a cien batean ari izan zara, metxeroak, tenedoreak, aho zapiak... saltzen. Eta etortzen ziren bezeroen artean baziren batzuk euskaldunak. Orain, leku berean egiten duzu lan, kale berean, dendaria zara, baina gaur egun goi mailako arropa saltzen duzu, goi mailako oihalak. Kontua da gaur egun inork ez dizula euskaraz egiten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2010-02-13 Amasa-Villabona Sariketa [Bertsoa] / Iñaki Gurrutxaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok tren geltokian, banku banatan, eserita zaudeten bi lagun zarete. Trenen joan-etorriei begira zaudete biok. Zuk, Iñaki, datozen trenei begiratzen diezu, eta zuk, Ander, doazen trenei. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Millan Telleria
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Millan, gorputzez antzik ez baduzu ere, Migeltxo Saralegi izango zara. Txomin, berriz, 330 kilotako harria. Lehengo astean saiatu zinen Txomin bizkarreratzen. Ez zenuen lortu, ordea. Igandean saiatuko zara berriz. Gaur, biok aurrez aurre zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Bixente Gorostidi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Duela pare bat urte-edo lagun bat ezagutu zenun. Zuk egundoko konfidantza eman zenion, eta harreman oso on bat lortu zenuten. Gaur egun, ordea, preso zaude. Orain gutxi jakin duzu berak salatu zintuelako zaudela preso. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-06-01 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Bixente Gorostidi, Aitor Mendiluze, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Launaka gaia-emanda Sujet proposé: Istorio bat kontatu beharko diguzute zuek. Nik hasiera bakarrik emango dizuet. Drogazale baten bizia kontatu beharko diguzue, erretzen ari den lehen zigarrotik hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Zergatikan maite dezu / neska polit beltxarana? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano, Jokin Sorozabal
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Villabonako bi etxekoandre zarete. Herriko festak direla-eta Peñak sekulako banketea antolatu du etxean eta bere lagunak eta sendikoak gonbidatu ditu. Sorozabali ez zaizkio gustatzen festa klase horiek. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Athletic maite dezu / txuri ta gorria; Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1996-07-27 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda Sujet proposé: Puntua: Zergatik maite dezu / hainbat Villabona? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1997-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Peña, istripua izan eta ospitaleko ohean zaude, gorputz osoa eskaiolatuta. bisitan nor etorriko-eta zure neskalaguna, Amaia. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Neurri luzekoak Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Igandero mendiz mendi ibiltzeko ilusioa besterik ez zenuen. Medikuak hori ere galerazi egin dizu. Gaur igandea da eta betiko orduan esnatu zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu Maialen ikaslea zara. Nota txarrak atera dituzula eta ez duzu etxera joateko asmorik. Gaua pasatzera estalpe zahar batera joan zara, han Iñigo eskalearekin egin duzu topo. Hiruna bertso I. Manzisidor hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Joanito Mitxelena
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu M. Lujanbio artista famatua zaitugu. Zure kuadroa pintura erakusketa baterako eskatu zizun kultur-etxeko zuzendariak J. Mitxelenak. Astebetera Maialen erakusketara etorri zara eta zure kuadroa azpikoz gora ikusi duzu. Hiruna bertso M. Lujanbio hasita. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1995-05-12 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Aranburu
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka lehen puntua-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Puntua: Nafarroa daukagu / orain hurbilago... Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarriegi, Jokin Uranga
[Verse improvisé]Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zuek biok oporretara leku ezberdinetara irten zineten. Baina hara nola diren gauzak: biok Kuban egin duzue topo. Koplatan, launa kopla. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2001-04-27 Amasa-Villabona Txapelketa [Bertsoa] / Alfonso Jimenez, Jokin Uranga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alfonso eta Jokin, emakume ezkonduak zarete. Zuen bion senarrak kamioilariak dira. Zuk Alfonso kandela pizten duzu senarra abiatzen den bakoitzean. Jokinek seguru ona dauka eginda. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa