Recherche general
Nouvelle recherche Année: "1989" Nom de la personne: Iturriaga, UnaiAffiner recherche
Données: 2765
2012-06-01 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Jon Maia
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Orain jarriko dudan gaia benetan gertatua ei da Lekeition. Jon, zu, tabernaria zara, eta Unai lapurretan egiteko asmoz sartu da tabernara. Bere plana da komunean sartzea, badaki sabai faltsua daukala. Han goian ezkutatu taberna zarratu arte, eta orduan jaitsi eta osteko asmoa daukazu. Baina taberna oraindik zabalik dagoela, sabaia jausi egin da. Zarata itzela atera duzu, eta harrapatu egin zaituzte. Gainera, bertako herritarra zara, ezagutzen zaituzte. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-07-08 Amoroto Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Sustrai Colina, Igor Elortza, Unai Iturriaga, Sebastian Lizaso, Xabi Paya
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)
Exercice:
Seinaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Patxi Lopezek ezer esan ez arren, argi dago hauteskundeak datozela, oso argi. Eta bertsolariok jada gogaituta zaudete politika egiteko betiko moldeekin, eta batu egin zarete zeuen hautagaitza bat prestatzeko. Jakin nahi duguna da zuetako bakoitzak zer sail edo arloren ardura hartuko lukeen, zer egiteko, eta, zuen artean, zeuek ea nor ikusten duzuen egokiena lehendakari modura.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2012-10-19 Durango Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aste honetan jakin dugu Giza Eskubideen Estrasburgoko Auzitegiak Espainiako erreinua zigortu duela Martxelo Otamendiri 20.000 euroko kalte-ordain bat ematera, eta beste 4.000 euro kostuak ordaintzeko, berak bere garaian Egunkariaren itxieragatik ipinitako tortura salaketa behar zen moduan ez ikertzeagatik. Zuk ere, Igor, zure kasua pasatu zenean, duela urte batzuk, ipini zenuen salaketa bat, eta salaketa hori hor dabil bide burokratikoetan zehar, Estrasburgora bidean. Zu ere Maialen torturatua izan zinen, eta hala ere salaketarik ez ipintzea erabaki zenuen. Zer etorri zaizue burura aste honetan Estrasburgoko auzitegiaren berri hau jakitean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2003-03-29 Zarautz Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda besteei Sujet proposé: Zuk, Unai, atzekoen lehenengo maitasun aitortza imajinatuko duzu. Sustraik, berriz, lehenengo borroka fisikoa. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1999-01-29 Bilbo Lagun-artekoa [Bertsoa] / Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Zeren bila zabiltza? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2006-07-30 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Aitor Sarriegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Laugarren edo bosgarren mendekoak izan daitezkeen aurkikuntzak egin dituzte Iruña-Veleian. Hainbeste urte igaro, eta han aurkitu dituzte euskarazko hitz hauek: jan, lo, edan? Ez al da kuriosoa? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2011-07-09 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zu, Amets, diskoteka bateko jabea zara. Unai kontratatu duzu gogó lanetarako. Gaur, lehenengo eguna du. Hor dago plataforma gainean. Pare bat ordu pasatu dira, eta konturatu zara enbor guztia mugitzen duela, eta nekez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-04-22 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unaik tatuaje bat egin nahi zuen pandemia garaian. Eta egin zion Maialenek. Orain urte eta erdi geroago bueltan dator kendu egin nahi duela esanez. Maialenek gomendatuta “Honetatik hobeak aterako gara” jartzen duen testua tatuatu zuen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2022-05-14 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Espioia izatea modan dago, eta zu espioi bat zara Unai. Ametsek kontratatu zaitu. Kontua da, udazkenean Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa hasten dela, eta Ametsek irabazi egin nahi du. Unai kontratatu, eta dena jakin du: ze gai mota jarriko dituzten, zertan dabiltzan gainerako bertsolariak, nortzuk biltzen diren, ze ariketatan… Ibili zara ikerketa lanetan, eta gaur da Ametsi ikertutakoa azaltzeko eguna. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-01-18 Zeanuri Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Zuek bi guraso zarete. Gaur ere bueltatxoa egin duzue bakoitza bere umetxoarekin, eta kafea hartzerakoan hausnartzen egon zarete. Ze Euskal Herritara, nora ekarri ditugu gure haurtxoak?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-08-02 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda Sujet proposé: Aurrez beste bertsolari askok egin duten moduan, Peñagarikanok bere memoriak idatzi nahi ditu. Buru-belarri horretan dabil. Baina ez da erreza, aldamenetik kendu ezinik dabilelako lotsa, Maialen, eta ausardia, Iturriaga. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Miren Amuriza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Miren, bada denbora bat zuen herriko egoera, Siriako egoera, gero eta jasangaitzagoa dela. Hartu duzu Europa iparralderanzko bidea. Zu, Unai, Euskal Herrian bizi den jubilatu bat zara. Egoera ikusita zure etxea eskaini duzu errefuxiatuei harrera egiteko. Ailegatu da gaur, Miren, erakutsi diozu etxea eta jarri zarete elkarrekin afaltzen Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Etxahun Lekue
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Unai, lau urte dauzkazu. Iaz hiru urteko gelan “jefea” zinen. Aurten hasi da ikasturte berria. Heldu da klaseko lehen eguna, eta atea zabaldu eta mutiko berria topatu duzu. Etxahun da gelako mutil berria eta berarengana joan zara. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-09-13 Elorrio Jaialdia [Bertsoa] / Iratxe Ibarra, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Gaur amaitu dira jaiak, baina gaur gauean ere parranda egon da Elorrion. Unai, gauero atera zara parrandara. Goizean, etxera bueltatzerakoan, andre bera atera zaizu leihora, Iratxe, buruarekin keinua eginez, “Desde luego!”. Gaur ere hortxe duzu zuri begira eta zerbait esatea pentsatu duzu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Eneko Fernandez, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Baserritarrak. Bizi guztia baserrian eman duzue lan eta lan. Zuen seme alabentzako bizitza hobea lortzea aldera, hauek ikastea nahi zenuten. Eta ikasi dute, eta lanpostua lortu ere bai. Bata Txinan bizi da orain, eta bestea Estatu Batuetan. Zuek baserrian jarraitzen duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2015-10-29 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bar-kos eta Bar-cina zarete zuek. Uxue eta Yolanda (Unai eta Julio) eta noski “bar” batean egin duzue topo. Azken hilabete hauetan, aunitz aldatu da zuen bizitza. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen printzesa bat izango da, eta ipuinetan ohikoa den modura, dorre batean dago preso, laguntza eske. Baina lasai, badator Unai printze urdina. Sekulakoak eta bi egin behar izan ditu ailegatzeko: laberintoa pasatu, baso sorgindua, zazpi buruko herensugearen kontra borroka egin… Baina ailegatu zara Unai. Elkarrengana batutakoan, Maialenek esan dizu ezetz, berak ez duela zurekin gura. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Gabonetako bazkari batetan gaude. Unai jesarri da eta Igor amama hasi zaio jana bota eta bota, geratu gabe. Eta Unaik esan dio: “Ez, ni makrobiotikoa naiz”.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-05-04 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Unai Agirre Goia, Unai Iturriaga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Altzako auzo honetan jende asko joaten da zuengana bisitan. Zuek zarete “El pueblo”. Nola ikusten duzue zuenean jaiotakoaren bisita? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2014-07-10 Donostia Berezia [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Exercice:
Binaka gaia-emanda
Sujet proposé:
Unai, zure emaztea hil zen atzo. Maialen, zure amorantea hil zen atzo. Funeral berean egin duzue topo eta Maialen doluminak ematera inguratu da.
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
