Recherche general
Nouvelle recherche Collection Bapatean: 2020 Conducteur/trice: Agirre, Amaia Siècle: XX Type: Verse improvisé Type de représentation : JaialdiaAffiner recherche
Données: 10
2020-01-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Gabonak egun zailak izaten dira familia askorentzat. Eserleku hutsek eragiten duten samina eta hutsunea areagotu egiten da ospakizun garaiotan eta familian elkartzeko aitzakia diren egunotan. Preso daudelako izan daiteke, baina baita hilda daudelako ere. Eta zuk ere badakizu zerbait horri buruz. Edo zerbait baino gehiago segur aski. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Onintza Enbeita, Alaia Martin
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, handiaren moldekoa, 4 puntuz (hg) / Lau puntukoa, handiaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Askotan hitz egin dugu oholtza gainean, ahots bat, jarrera bat, egoteko modu bat eta gorputz bat ere bagarela. Zuek nola uste duzue entzuten eta ikusten zaituztetela entzuleek? Zer da jasotzen duena, zer da ikusten duena? Eta zein uste egiaztatu eta zein iritzi gezurtatu nahi dituzue? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-02-01 Pasaia Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Amets, duela dozena bat urte, Hitzetik Hortzeran lanean ari nintzenean, emakume bertsolarien inguruko programa monografiko bat egin genuen. Dozena bat emakume elkarrizketatu nituen eta tartean hiru gizonezko. Gure adin kide samarra den bertsolari batek hala esan zidan momentu batean: “Nik ez dakit asteburuero karteleko gizon bakarra izango banintz nola eramango nukeen. Ez dakit nola biziko nukeen egoera…” Amets, gaur zuri egokitu zaizu gisa horretako egoera bat. Zer gertatzen da proportzioak aldatzen direnean? Desberdin ikusten dira gauzak? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Lauko txikia (hg) / Bi puntuko txikia (ip) Exercice: Hirunaka gaia-emanda puntutan Sujet proposé: Dena jakin behar izaten duen izeba marmartia, kotilla, zara Maialen. Haritz oraintxe parrandan hasi berria den familiako gaztetxoa. Eta aitona sinpatikoa Amets. Sanpedrotako urteko bazkaria da, eta Haritz neskaren bati gerritik helduta, belarria berotuz… ibili dela jakin dute etxean. Baina, ez dakite nahi beste. Galdezka hasi dira bazkarian. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-06-29 Asteasu Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]
Nom de la strophe:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Exercice:
Bakarka gaia-emanda
Sujet proposé:
Apiril erdian Berrian Andonik honela idatzi du: “Gile gara gu ere, kulturgile. Baina ez gaituzte esentzialtzat jotzen. Pandemia honek begi-bistan ipini du kontraesana: denek kulturgileen lanetik jotzen dute itxialdia goxatzeko. Eta, aldi berean, txakurraren ipurdia gara, bai lanera itzul gaitezen aurreikuspenetan eta bai laguntza-poltsen lehentasunak ipintzeko garaian ere. Guk entretenimendu hutsetik haragoko zerbait bagarela sinesten dugu, herri baten bizkarrezurra eraikitzeko garaian kultura ezinbestekoa dela. Nahi dugulako gara sortzaile eta kulturgile."
Zu ere, Amets, kulturgilea zara. Nola bizi izan duzu azken bolada, kulturgintza ikuspegitik eta soldata aldetik?
Localisation:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Maialen amona eta Julio biloba zarete. Lizartzan udaleko zinegotzia ere bazara Julio eta gaur amonaren etxera joan zara larunbatero bezala bazkaltzera. “Kaixo, amona! Zer dago bazkaltzeko?”. Eta amonak: “Bazkaltzeko? Galdetu egiten duk gainera!”. Muturrak saltsan. Zeini okurritu zaio mezaren ordu berean jartzea bertso saioa? Ez al dakik Ama Birjina Sagrariokoaren bederatzi hurrena dela eta ermitan meza dagoela ordu berean?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-09-05 Lizartza Jaialdia [Bertsoa] / Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Atzoko albistea da Julio. Nafarroako Auzitegi Nagusiak ez du onartu Mendigorriko haurrak aurten D ereduan has daitezen. D eredua jartzearen alde auzibidea hasi zuten uztailean gurasoek, eta kautelazko neurri gisa eskatu zuten ikasturte honetan haurrek D ereduan hasteko aukera izan zezatela. Baina auzitegiak ez du eskaera onartu. Gurasoen nahi eta borondatearen aurka, Mendigorriko A ereduan edo Garesko D ereduan hasi beharko dute haurrek ikasturtea. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Bosnaka gaia-emanda Sujet proposé: Joaquin Salvador Quino hil berria da. Mafalda pertsonaiaren sortzailea. Eta hari horri tiraka jakin nahiko nuke zuek umetan zein ipuinetako pertsonaia, zer komikitako pertsonaia edo zein marrazki bizidunetako pertsonaia zenuten gogoko. Umetan zein zen zuen idolo txiki hori edo miresten zenuten pertsonaia hori. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-10-02 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Haritz Mujika, Anjel Mari Peñagarikano
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Peña, behin entzun nizun baduzula bertsoari denbora gehiago ez eskaini izanaren pena. Bertsotatik bizitzeko apustua serio egin ez izanaren arantza. Gaur elkarrekin bazkaltzen ari zinetela, Haritzek esan dizu: “Nik egin behar dut bada apustua, baina baditut nere kezkak eta zalantzak. Argituko al zenizkidake?” Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa