Recherche general
Nouvelle recherche Termes de recherche: BapateanAffiner recherche
Données: 4267
2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Julio, aspaldi ari zara saltzaile jazarleen deiak jasotzen. Erantzuterakoan gozoa eta adeitsua izan zara beti, baina pazientzia agortzear duzu. Ordu txikietan ere hortxe, telefonoak dar-dar, kontuak saltzen eta eskaintzen. Berriro ere jo du telefonoak, Aroa komertziala duzu beste aldean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Etxebarriazarraga
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Lauroetan kantatzea ez da erraza. Froga bat pasa behar duzu. Adibidez Frediri asko kosta zitzaion froga hau pasatzea. Kontua da zuk nahi duzun doinu eta neurrian hasiko zarela kantatzen. Publiko artean bertso jakitun bat dago eta berak txintxarri bat dauka, arran bat. Uste duenean ondo egin duzula jo egingo du. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-28 Lesaka Plaza librea [Bertsoa] / Manolo Arozena, Julen Zelaieta
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Baztanen jarduera fisikoa sustatzeko kirol errezeta ematen hasi dira, kirola egiteko errezeta. Julenek uste du ongi egonen zela hori ere Bortzirietan paratzea; Manolok ez du horren beharrik ikusten. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-15 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Bittor Altube, Aissa Intxausti
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Aissa, potosikotiko-depresiboa zara, eta Bilboko eta inguruko bertso eskoletan zabiltza: astelehenetan Deustuko Elorri bertso eskolan, astearteetan Señora bertso eskolan, asteazkenetan Arrigorriagan eta ostegunetan lehenengo Santutxuko bertso eskolan eta gero Potojorran bertso eskolan. Gaur ostirala da eta Bittor psikoterapeutaren kontsultan zaude, dibanean etzanda. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-03-22 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Eki Mateorena, Maite Sarasola
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak zarete. Nahiko nagusia zareten arren, oraindik emantzipatu gabe zaudete. Laguntza ekonomikoak jaso dituzue baina zalantzan zaudete. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aner Peritz, Aitor Ugarte
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Herriko laneko brigadako bi kide zarete, Aner hasi berria da eta Aitorrek, aldiz, urte asko daramatza. Aner, ohartu zara lanik desatseginenak tokatzen zaizkizula. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-05-11 Senpere Sariketa [Bertsoa] / Maddi Aiestaran Iparragirre, Irantzu Idoate
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Biziaren ondotik beste bizi bat badela sinisten dute biek, eta bakoitzaren izpiritua gizakia ez den beste gorputz batean berpizten dela. Beraz, nor izanen lirateke beste bizi batean? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-06 Zarautz Sariketa [Bertsoa] / Iruri Altzerreka, Aitor Tatiegi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Kuadrillakoak zarete. Euskal jaietako prestatzen ari zarete. Iruri, tradizioari ahalik eta fidelen eutsiko dion jantziak prestatzen ari zara. Iritsi da festa eguna eta Aitor zapatillak eta niki txuri batekin azaldu da. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-10-04 Urruña Sariketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana Sujet proposé: Mendizale bat zara, Ezpeletako lepora abiatu zara. Bide bazterrean migrante batzuen omenez egindako oroigarri bat ikusi duzu. 1973an hiru gorputz atzemanak izan ziren leku honetan, hirurak maliarrak, goseak eta hotzak hilak. Pentsakor joan zara bidean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2023-05-06 Irurtzun Sariketa [Bertsoa] / Amaia Iturriotz, Sarai Robles
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Bikotea zarete. Sarai, sexu aukera desberdinak probatu nahi dituzu, Amaia, zuk ordea ez. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-11-17 Oiartzun Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Kale garbitzailea zara. Gero eta pertsona gehiago ikusten dituzu lotan kale bazterrean. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-08-12 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Miren Artetxe, Unai Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Alde Zaharrak badu kale bakoitzean ia mundu bat. Eta mundu bakoitzak aberastasuna modu ezberdin batean ulertzen du. Nola ikusten duzue zuek? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-09 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: 30 urte bete berri dira aurtengo uztailaren 3an Lazkao Txikik ispilu bati askoren gogoan dauden bertsoak kantatu zituenetik. Zuetako batzuk, eta seguru adin batetik aurrerakoek behintzat, gogoan izango dituzue. 30 urte geroago, Amets, zer esango diozu ispiluari? Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-09-27 Eibar Berezia [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Autoa hartu duzu beste hainbat egunetan bezala eta tenperatura ona ipintzen duzun bitartean, irratia piztu duzu. Irratian albiste bat beste baten ondoren doaz, eta tartean Katalunian atxiloketak izan direla esan dute. Miatutako hainbat lekutan lehergaiak aurkitu dituztela eta atxilotutako batzuk kartzelaratu. Zu euskal herritarra zara. Albisteak entzun eta ezinbestean zure oroitzapenetara egin duzu salto. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Maialen Lujanbio, Iñaki Viñaspre
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Iñaki, kazetaria zara, eta betidanik ezagutzen duzun 90 urteko andre homosexuala, Maialen, elkarrizketatu nahi duzu gaur. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2019-10-24 Iruñea Sariketa [Bertsoa] / Aitor Irastortza Arrizurieta, Alazne Untxalo
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Tuterako Argia Ikastolako arduradunak zarete. Behin Nafarroa Oinez pasatuta, gaurkoa hausnarketa eguna duzue. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2020-01-18 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Urtez urte biztanleria galtzen joan den herri txiki bateko biztanlea haiz hi. Gaur goizean konturatu haiz denak alde egin eta bakarrik gelditu haizela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-02-14 Portugalete Lagun-artekoa [Bertsoa] / Irune Basagoiti, Izaro Bilbao
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Lagunak eta pisukideak zarete. Bizitza kolektiboan egingo zenutela zin egin zenioten elkarri. Izaro, gaur erabaki duzu Iruneri kontatuko diozula bikotea duzula eta bikotearekin bizitzera joango zarela. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Antton Aizpurua, Ane Zuazubiskar
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) Exercice: Binaka gaia-emanda Sujet proposé: Zineman bata bestearen ondoan dauden bi ezezagun zarete. Antton, bapatean Aneren eskua nabaritu duzu zure palomiten edo krispeten ontzian sartzen. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
2025-08-05 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Igor Elortza
[Verse improvisé]Nom de la strophe: Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) Exercice: Bakarka gaia-emanda Sujet proposé: Abuztuko lehen igandea da, Lekeitioko hondartzan eguzkia hartzen ari zara zure oporretan. Irlandatik etorritako turista bat zara, eta bat-batean jende multzo handi bat jarri da, bata bestearen aldamenean, esku artean kartel bana dutela. Behin betiko txanpa etxera dio kartelak. Sarek Euskal Herriko hamaika hondartzatan antolaturiko mobilizazioetako bat da. Bozgorailuetatik hizlari batek hala esan du: “Behar eta merezi dugulako, behin betiko txanpa etxera, behin betiko euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera!”. Eta toalla gainean etzanda zaudela burua martxan jarri zaizu. Localisation: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
