Aldizkako Ekitaldiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Mariano Izeta (8. 2018)
Oinarrizko informazioa
- Ekitaldi mota
- Sariketa
- Lekua
- Nafarroa
- Hasiera data
- 2018-11-16
- Bukaera data
- 2018-11-23
- Hedadura lekua
- Nafarroa
- Hedadura-mota
- Herrialde mailakoa
Parte hartzaileak
- Antolatzaileak
Baztango Bertso-Eskola Baztango Udala Nafarroako Bertsozale Elkartea - Parte-hartzaileak
- Gai-jartzaile taldea
Belarra, Maialen Gartzia, Zigor "Zian" Kamino, Maialen - Txapelduna
Karasatorre, Saats
Deskribapena
- Oinarriak
- 2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi.
Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Izeta Sariketak, garai batean jokatzen zen Xalto Sariketa edo iaz abiatutako Bertsokabi Sariketa bezalaxe, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten. - Weberako aurkezpena
- Zortzigarrenez, Izeta gogoan
Nafarroako Bertsozale Elkartea eta Baztango Udala dira Mariano Izeta Sariketaren antolatzaileak, eta Baztango Bertso Eskola ere aritzen da finala antolatzeko lanean. 2004. urtean antolatu zuten sariketa lehen aldiz, eta bi urtean behin jokatu da ordutik; tarte horretan, ondorengoak izan dira txapeldunak: Jon Barberena, Oier Lakuntza, Jon Elizetxe, Iñaki Aleman, Aimar Karrika, Saioa Alkaiza eta Joanes Illarregi.
Mariano Izetak (Elizondo, 1915-2001) herri kultura eta bereziki bertsolaritzaren alde egindako lan handia eskertzeko helburua du bere izena daraman sariketak. Lanbidez erloju-konpontzailea zen Izeta, baina horretaz aparte lan itzela egin zuen herri kultura eta ondarea biltzen eta ezagutarazten. Egindako guztiagatik, Baztango seme kuttuna izendatu zuten. Idazle, “Nafar Izkuntza”-ko kolaboratzaile, Euskaltzaindiko kide, Baztango hiztegien egile, mutil-dantzen sustatzaile… hamaika kontutan ibili zen Izeta.
Bertsolaritza izan zen bere zaletasunik handienetakoa. 1936. urtean egin zen lehen Nafarroako Bertsolari Txapelketan lagundu eta hortik aurrera hamaika bertso saio antolatu zituen. Nafarroako Bertsozale Elkarteko ohorezko presidentea zen.
Izeta Sariketak, garai batean jokatzen zen Xalto Sariketa edo iaz abiatutako Bertsokabi Sariketa bezalaxe, Nafarroako bertsolari gazte eta hasiberriei bultzada ematea du xede, plazak eskainiz, haien bertsogintza garatu eta ezagutzera eman dezaten.
Faseak
- Saioak
2018-11-16 Irurtzun Sariketa 2018-11-16 Lizarra Sariketa 2018-11-23 Elizondo Sariketa - Sailkapena
- 1. Saats Karasatorre: 246 puntu
2. Josu Sanjurjo: 242,5 puntu
3. Mikel Lasarte: 242 puntu
4. Sarai Robles: 231,5 puntu
5. Irati Majuelo: 214,5 puntu
6. Amaia Elizagoien: 211 puntu
Bertsorik onena: Mikel Lasarte - Txapelduna
Karasatorre, Saats