Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia
Gai-jartzailea
Agirre, Amaia
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Gaztelumendi, Beñat
Iguaran, Oihana
Lujanbio, Maialen
Mendizabal, Unai
Lana
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
Maialen, sendabide alternatiboekin lan egiten duzu. Beste bost lagun hauek sartu zaizkizu kontsultara, bakoitza bere adikzioarekin.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2017-07-30 Amasa-Villabona Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Beñat Gaztelumendi, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Unai Mendizabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Iguaran
Uda hasi da ta festarako
dago aukera aparta
gauero hemen kaña, zurito
hautsi behar nuen marka.
Ai gaizki nago eta zugana
nator oraintxe presaka
parrandarena, adikto, ondo
kendu zaidazu resaka. (bis)

M. Lujanbio
Oraingo jende gazteak dauka
memoria gogortuta
nola ez dakizu erremeiua
ez zinen atzo sortu ta?
Jakituria herrikoi batek
erremeiua lortuta
biharamuneko ajea kendu
berriz ere mozkortuta. (bis)

A. Arzallus
Hogeita hamahiru urte dauzkat ta
maiz dentistaren kontsultan
beti txupatxus ta gominolak
dauzkat nere esku puntuan
nik ez dakit ze adinera arte
gaitza hau izango dutan
lehenago ere umearekin
ia hasi naiz burrukan. (bis)

M. Lujanbio
Gauz guzitako erremeiorik
ere ez da izaten tira!
Umea dala ailegatu da
hogeita hamahiru t`erdira
hori Peter Pan sindromea da
hitz teknikoa hori da
batzuk ederki zahartuta ere
umeak izaten dira. (bis)

A. Egaña
Erretzaile naiz, utzi nahi nuen
ez nuen sinesten baina
esan zidaten akupunturak
emango zidala kaña
lagunek burlaz deitzen didate
“Espumadera Egaña”
orain orratzei beldurra diet
ta erre nahia lehen aina. (bis)

M. Lujanbio
Ehuneko larogeita hemeretzi
sendatu izan det gaurdaino
ehuneko bata salbuespena da
curriculumean laino
zurekin zerbait egin dezaket
eta jarri aski empeño
zu berpiztea errezago da
tabakoa uztea baino. (bis)

B. Gaztelumendi
Ni gautxoria izan nintzen lehen
baina bastante aspaldi
gaur parrandarik ez det egiten
ez tabako ez edari
jan ere ahal dela beti garbitik
ez gatz eta ez haragi
adikzioa hartzen ari naiz
adikziorik ezari. (bis)

M. Lujanbio
Mixoan zopa gosaltzeko ta
alga batzuekin klaro!
Gero arroza egosi duna
ia bi egun lehenago
ekologiko dilistak eta
infusioari trago.
Horrela asko biziko zera
eta aspertu gehiago. (bis)

U. Mendizabal
Aduna ibarren letxuga, porru
ardi, behor ta zezena
baserritarra ta pijoa naiz
hori gauza nabarmena
Cacharel, Dior, Massimo Dutti
eta Calvin Klein hurrena
koloniatan gastatutzen det
irabazten deten dena. (bis)

M. Lujanbio
Ta kolonia gauz txarra izan
diruan balantzerako
hala ere ez du ezer behar
segi zazu antzerako
ximaur usaia oraindik ere
nabaritzen zaizulako
bai, zein zetorren konturatu naiz
zu kontsultan sartzerako. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra