Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-03-14 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Arkaitz Zipitria

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
BBK Sariketa (16. 2008)
Saioa
2008-03-14 Bilbo Sariketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Illaro Etxebarria, Arrate
Zipitria, Arkaitz
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Neba-arrebak zarete. Zuen ahizpa nagusiak umetxo bat eduki du eta gaur jagoteko eskatu dizue. Negarrez hasi da txikitxoa, eta zuek elkarri begira geratu zarete.

Deskribapena

Doinua
Zeru altuan zegoen Jaunak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-03-14 Bilbo Sariketa [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria, Arkaitz Zipitria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Zipitria: Gure arrebak gaurko honetan
jarri digu kriston tranpa
ta bapatean gure iloba
hasi zaigu zarataka.
Hobe zenuke zuk hurbiltzea
eta nigandik pasata
biharko egunean toki berean
Arrate egon ahal zara-ta.

A. Illaro: Umeak berdin jarraituko du
zure berba bakoitzeko
eta mesedez eskatzen dizut
zure ahoa ixteko!
Ahoan peta ta inguruan
kea dragoien antzeko...
Nik banekien gazteegia
zela mamuek zaintzeko.

A. Zipitria: Gure iloba guk geuk zaintzeak
sortzen zidan bai zirrara
baina gu orain bakar-bakarrik
etxean gelditu gara
ta umetxoa negarrez dabil,
Jode! zelako dardara!
Ahal dudanean egin behar dut
nik hemendik eskapada.

A. Illaro: Ahizpak semea eduki zuen
eta guk zaindu beharko.
Arkaitz izena pentsatu zuen
bere neba zarelako.
Agian tripak ez ditu izango
guk uste bezain edarto
edo agian negarrez dago
zure izena duelako.

A. Zipitria: Eskatu zigun mesedez arren
gure iloba zaintzeko
ta pentsatzen dut hau ikusita
"Gu tontoak gara konpleto!".
Soluzio bat oin topatzea
Arrate ez duzu usteko?
Koadrilarekin taberna baten
nengoke askoz hobeto.

A. Illaro: Beti parrandan ta azkenean
oiloak izan du txita.
Arrazoi duzu azken finean
nago gaizki iritzita.
Ama bihurtu baldin bazaigu
etorri dadila ti-ta!
Berriro ez da parrandan joango
Arkaitz gurekin utzita!

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra