Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2008-04-12 Getaria Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2008-04-12 Getaria Jaialdia
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Agirre, Amaia
Agirreazaldegi, Ainhoa
Alberdi, Uxue
Gabilondo, Nahikari
Ibarra, Iratxe
Lujanbio, Maialen
Lana
Seinaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Noizbait kantatu edo egin behar izango zenuten hileta baterako edo hil den bati buruzko bertsoren bat. Eta gaur ere hori eskatuko dizuet, baina pentsatu behar duzue zuen eskuinetara dagoenaren hiletan kantatzeko bertsoa dela.

Deskribapena

Doinua
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Santa Barbara zure bizitza A
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2008-04-12 Getaria Jaialdia [Bertsoa] / Amaia Agirre, Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Nahikari Gabilondo, Iratxe Ibarra, Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Santa Barbara zure bizitza II

M. Lujanbio: Gogoan daukat gaixo Uxue
neska hain jatorra zela
lagun artean moldatzen zana
poztasun punttu bezela.
Idazten eta bertsotan ona
neska artista itzela.
Azken bertso hau duzu zuretzat
hau da hau patu krudela!
Seguru nago kutxa barrutik
parre egingo duela. (bis)

Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Hil da Canovas fuera Canovas

U. Alberdi: Aspaldidanik euki dotsiet
hildakuei beldurra
baina ilusinoz hartuko dau ta
hau da formula ziurra.
Nahiz eta laster izango zaren
soilik hautsa ta hezurra
nik holan egin gura dotsut gaur
eiten dakidan apurra
ta bizkaieraz eman nahi notzun
zure azkenengo agurra.

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Saltarina da txepetxa eta

I. Ibarra: Ezautu neban eskolarteko
txapelketaren unean
bera txikien mailan zebilen
ta ni nagusienean.
Haundia izan da beti Ainhoa
haundia iraganean
ta haundiago bilakatuko
jaku etorkizunean
bere txikitasunean.

Neurria: Hamarreko handia
Doinua: Mutil koxkor bat itsuaurreko I

A. Agirreazaldegi:Amaiak beti lagunentzako
gaiztoan zenbat maitasun!
Erdia zinan ironia ta
beste erdi goxotasun.
Bertso eskolatan zenbat ikaslei
guztia eman diezun!
Zure ondokoen negar malkoak
nahi ote dituzu entzun?
Eta mesedez orain ez zazu
hemen bertsotan erantzun! (bis)

Neurria: Zortziko handia
Doinua: Hamaika aldiz daukazu lehendik

A. Agirre: Sare jostera egiten zuen
portu ertzerako jira*
ta azkenean bere bizitza
heriorekin josi da.
Hilkutxa ezin ordaindu eta
itsasora osoik tira.
Inork ez beza negarrik egin,
inor ez bedi kupira,
azken arnasa eman baitzuen
itsasoari begira.**

N. Gabilondo: Maialen nire barruan zauzkat
begiratzean atzera
malkoak ere iritsi zaizkit
laster begien ertzera.
Baina nirea haserrea da
ez nago triste bai zera!
Zor zenizkidan hogei euroak
ordaindu gabe joan zera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra