Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2002-01-06 Oiartzun Jaialdia
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Mendiluze, Aitor
Lana
Launaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Ohartuko zineten nik esan gabe ere, orain arte Senideak bezala ezagutu izan duguna, gaur Etxerat ikusi dugula. Ikur berri bat beraz, eta ikur horren atzean izango dira aldaketak ere, baina urte honetan eta inguru honetan zer aldaketa nahiko zenituzketen, hori da nik eskatzen dizuedana, hori kontatzea.

Deskribapena

Doinua
Kantore berri xarmant batzuek
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entitateak
Etxerat

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2002-01-06 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiluze:
Urte berria heldu da eta
komeni goxo sartzea
eta ohitura izaten degu
helburuak markatzea.
Nik Etxerati helburu soil bat
aukeratu det jartzea:
lanean ondo dabilen arren
lanik gabe geratzea. (bis)

Colina:
Aitorrek esan diguna ere
gauza ona da aukeran.
Orain artean portatu dira
guk amesten gendun eran.
Etxerat ere ipini dute
"t" eta guzti primeran.
Gaur arte gisan hitz egin beza
Iparraldeko hizkeran! (bis)

A. Arzallus:
Zoritxarrean etxetik urrun
baitaude senide pila
haiek gugana etorri bitez
ez gaitezen joan bila.
Nik desio bat kantatuko dut
nahiz ta baditudan mila:
gaur egindako bertso saioa
azkena izan dadila! (bis)

Lujanbio:
Ezin eskatu Euskal Herriko
gizartearen mejora;
ezin eskatu urrun dagona
ekartzerik sutondora;
ezin eskatu askatasuna
ta ezin euskara lora;
ni neuregandik hasiko naiz ta
bestea iritsiko da. (bis)

Mendiluze:
Bertso berari beste helburu bat
oraingo boom-a tarteko:
lehengoetaz gain belarri pare
askorengana joateko;
azal ximurdun, zazpi arodun
edo ileen arteko...
Zenbat ta ezberdin ta anitzago
orduan eta hobeto! (bis)

Colina:
Berria bezain zaharra ez al da
herri honen arazoa?
Amildegian dagona ezin
azeraraino jasoa.
Gure kontuak konpon ditzagun
ahaztu dezagun auzoa;
autokritika izan dadila
lehendabiziko pausoa! (bis)

A. Arzallus:
Dena aldatu nahiko bainuke
gaurtik hurrengo urtera
gaur bezelaxe bildu gaitezen
sarri elkarren artera.
Hil ala bizi saiatu gaiten
aurten daukagu aukera
denak etxerat etor ditezen
Olentzerokin batera. (bis)

Lujanbio:
Mingainak beti bidea luze
ekintzak labur pausoak.
Hargatik nere buruarentzat
ditut lehen erasoak.
Hutsaren hurren izan litezke
nahiz mailaz izan jasoak
urtean behingo txaloak eta
urtean behingo bersoak. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra