Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
Bertsoa entzun |
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Arzallus:
Ez dakit zenbat polizi ziren
euren buruaren jabe
derrigorrean kolpatu eta
egin behar zioten galde.
Egia esan nik entzuten dut
barrurik mugitu gabe
ta okerrena hori bera da
anestesiatuta gaude.
M. Lujanbio:
Hogeita hamar urte luzeetan
holakorik gehio bazen
urterik urte joaten gera
jakiten ta enteratzen.
Igual barrurik mugitu gabe
anestesiatuta ezen
historia ahaztu egiten zaigu
baina hola ez da sendatzen.
X. Silveira:
Anestesiaren pean orduan
Joxe zenari bertsotan
malaostia ez dakit hilik
dugun baina dago lotan.
Sarri askotan egon izan naiz
ni neronirekin bronkan
kanpo itxurak agintzen baitu
gure garai berriotan.
A. Arzallus:
Hogeita hamar urte pentsatu
zein errexa den esaten
ta hildakoak hanka-sartzeak
baino ez dira izaten
zeren tortura sistemak berak
onartzen du azken baten
orain berdina egiten dute
britainiarrek Iraken.
M. Lujanbio:
Bortxaketa ta tortura hotsa
entzuten da edonondik
egin lezake boterearen
hainbat marioneta zonbik.
Nere buruak galdetzen duna
gauden garaian egonik
horrenbeste min duen lurretik
sortuko den ezer onik
X. Silveira:
Galdera batzuk hoberena da
ez badira erantzuten
kanpokoari zer esan gure
baitan ez badugu entzuten?
Urrutikoak mintzen gaitu ta
etxekoari ez diogu eusten.
Oraindik esan beharko dugu
"Joxe alferrik hil zuten".
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra