Bertsos - View details   To know more about this section

2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2011-09-08 Zizurkil Jaialdia
Conductor
Agirre, Amaia
Bertsolaris / Authors
Arzallus, Amets
Lujanbio, Maialen
Silveira, Xabier
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Aurten bete dira 30 urte herriko seme Joxe Arregi torturatu eta hil zutela. Gauza jakina eta egiaztatuta dagoen kontua da tortura prozesu horretan 73 poliziak parte hartu zutela, baina kondenatuak, nolabait kondena esateagatik, bi bakarrik izan ziren. Baina kondena ere presioari prezioa jartzeko besterik ez zen izan, gerora poliziak goi mailako izatera iritsi zirelako. Horrelako albisteak entzuten dituzuenean, zer mugitzen zaizue barruan, edo zer etortzen zaizue burura?

Description

Melody
Beti penetan beti penetan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2011-09-08 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arzallus:
Ez dakit zenbat polizi ziren
euren buruaren jabe
derrigorrean kolpatu eta
egin behar zioten galde.
Egia esan nik entzuten dut
barrurik mugitu gabe
ta okerrena hori bera da
anestesiatuta gaude.

M. Lujanbio:
Hogeita hamar urte luzeetan
holakorik gehio bazen
urterik urte joaten gera
jakiten ta enteratzen.
Igual barrurik mugitu gabe
anestesiatuta ezen
historia ahaztu egiten zaigu
baina hola ez da sendatzen.

X. Silveira:
Anestesiaren pean orduan
Joxe zenari bertsotan
malaostia ez dakit hilik
dugun baina dago lotan.
Sarri askotan egon izan naiz
ni neronirekin bronkan
kanpo itxurak agintzen baitu
gure garai berriotan.

A. Arzallus:
Hogeita hamar urte pentsatu
zein errexa den esaten
ta hildakoak hanka-sartzeak
baino ez dira izaten
zeren tortura sistemak berak
onartzen du azken baten
orain berdina egiten dute
britainiarrek Iraken.

M. Lujanbio:
Bortxaketa ta tortura hotsa
entzuten da edonondik
egin lezake boterearen
hainbat marioneta zonbik.
Nere buruak galdetzen duna
gauden garaian egonik
horrenbeste min duen lurretik
sortuko den ezer onik

X. Silveira:
Galdera batzuk hoberena da
ez badira erantzuten
kanpokoari zer esan gure
baitan ez badugu entzuten?
Urrutikoak mintzen gaitu ta
etxekoari ez diogu eusten.
Oraindik esan beharko dugu
"Joxe alferrik hil zuten".