Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Eneritz Zabaleta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2014-02-20 Gasteiz Jaialdia
Gai-emailea
Kortabarria, Maialen
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Colina, Sustrai
Elustondo, Nerea
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Zabaleta, Eneritz
Lana
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
San Pedro da Amets. Besteak zeruan sartu nahi dutela eta, zer egin duten berau irabazteko kantatu beharko dute eta San Pedrok, Ametsek, erantzuna eman.

Deskribapena

Doinua
Eguna pasa nekean eta
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
10

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2014-02-20 Gasteiz Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Sustrai Colina, Nerea Elustondo, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Eneritz Zabaleta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


N. Elustondo
Aitortuko det urruti dauzkat
sinesmena ta fedea
baina batzutan neska zintzoa
izan daiteke Nerea
gaurko gaztetxe honetan ere
ahalegin bat trebea
begira zintzo ai naiz betetzen
tabakoaren legea. (bis)

A. Arzallus
Baina neuk ere konplitu behar
tokatzen zaidan partea
nahiz eta zintzo beteko zendun
Gasteiztik hona artea
alferrik zertan gainditu hemen
zeruetako atea?
Erretzekotan onena dezu
inpernura joatea. (bis)

M. Lujanbio
Ez det ein haurrik, ez det inor hil
ez obra, ez kontrabando
ez ezer onik, ez ezer txarrik
neutroan joan da luzaro
nere bizitza enzefalograma
linea plano bat zeharo
zerua mundua bera baino
okerrago ez da izango. (bis)

A. Arzallus
Giltzari gisa neu jarri eta
halaxe joan zen Jainkoa
Hittler, Mussolini eta Franco
badago raza gaiztoa
hemen lehenago ere hamaikak
pasatu dute aiztoa
lehenago ere sobran daukagu
enzefalograma planoa. (bis)

E. Zabaleta
Ametsetako San Pedro degu
zeruetako giltzari
eta ni hona etorria naiz
leku baten eskalari.
Nire izena Eneritz da ta
baina mutila naiz adi
ekarpen latza egin diot nik
sexu berdintasunari. (bis)

A. Arzallus
Tira horrekin ematen dezu
neuk onartzeko neurria
baina tramitatzeko denboraz
zabiltz nahiko bihurria
ez al zenuen zuk ongi letu
paperan letra gorria?
Hil baino bi aste lehenagotik
bialdu behar zan orria. (bis)

S. Colina
Ene San Pedro eskean nator
zeruan kabitu nahian
ta eskaera aspaldi utzi
nizun lainotako mahaian
nik eskeleto itxura daukat
mamu aire bat bisaian
ta hilda nengola esaten zuten
bizirik nengon garaian. (bis)

A. Arzallus
Beraz bizirik zeunden garaian
dagoeneko hil kanpai
ta hil ondoren erdi bizirik
ez al zara egongo ai!
Alderantzizko funtzio hortan
ezin da ibili nolanahi.
Hemen pertsonak onartzen dira
guk zombirik ez dugu nahi (bis)

A. Martin
Ene San Pedro, San Pedro maite
Gasteizen hil naiz bertsotan
eta txoko bat egin nahi nuke
Philadelphia lainotan
udatan beti ibili bainaiz
zu omentzeko asmotan
urtero-urtero beti parranda
egiten dut Sanpedrotan. (bis)

A. Arzallus
Philadelphia laino artean
lekutxo bat zeure minez
ta Sanpedrotan ibili zara
boleto hartzeko grinez
baina Gasteizen hil zarela ta
nago onartu ezinez.
Zerura ondo iristekotan
Bilbon hil behar da gutxinez. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra