Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-08-15 Zizurkil Jaialdia
Gai-jartzailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Martin, Alaia
Mendizabal, Unai
Zubeldia, Iker
Lana
Seinaka gaia-emanda besteak bati
Jarritako gaia
Etxebizitza alokatzea ez da ahuntzaren gauerdiko eztula. Galtzak bete lan jartzen dizkiete askotan etxea alokatu nahi duten horiei etxejabeek. Curriculuma, irabaziak eta gauza asko eskatzen dituzte etxejabeek etxea alokairuan uzterakoan. Ikerrek Zegamako etxea alokairuan jarri du, eta beste bostok adierazi duzue alokatzeko interesa. Bakoitzak arrazoitu dezala Ikerrek zergatik hautatu behar duen norbera. Eta Ikerrek ea bakoitzak konbentzitu duen ala ez.

Deskribapena

Doinua
Iparragirre abila dela
Neurria / Estrofaren izena
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-08-15 Zizurkil Jaialdia [Bertsoa] / Sustrai Colina, Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Alaia Martin, Unai Mendizabal, Iker Zubeldia

Neurria:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Nahiz ta Zegama Zizurkiletik
ez dagoen hain gertuko
Iker ai! Zure etxea det nik
hain begiko ta gustuko.
Ondon dezun laguna
garbiya ta txukuna
dena daukat inpoluto
ta lasai egon zure etxian
mastinik ez det sartuko. (bis)

I. Zubeldia
Gure etxean beti egon da
pastor aleman ta mastin
zu horreatik ez preokupatu
arazoik ez da horrekin
garbia ta txukuna
omen degu laguna
baina halaere aldegin!
Sekula ez naiz fiatzen eta
lehenengo datorrenakin. (bis)

A. Martin
Lehenengoaz ez baina fidatu
zintezke bigarrengotik
txukuntasuna ta hitz ederrak
darizkit nere ahotik
naiz tipa bat apala
ta oso eskuzabala
kontuak atera hortik
ni Maialenek bota ninduen
nire etxe propiotik. (bis)

I. Zubeldia
Gure Alaia ez det etxean
behalakoan sartuko
ta motiboa esango dizut
ta egingo zaizu gertuko
Maialen txapelduna
defenditzen deguna
zertarako egin uko?
Ta Lujanbiok botatzen duna
Zubeldiak ez du hartuko. (bis)

M. Lujanbio
Katedratika bertsolaritzan
ta doktore ametsean
oso txukuna neure ertzetan
ta ibilkera xehe-xehean
ta Juan Carlos primero
hiru titulu edo
ehun mila euro beltzean…
Jakina, edozein ezin da bizi
alkatearen etxean. (bis)

I. Zubeldia
Ta honi nola ezetza eman
nolako estuasuna!
Arte Ederrak ikasi zitun
ez zan ibili zer suma
bertsotan da polbora
doktoretan doktora
zoaz hemendik laguna
nomina baino luzeagoa
daukazu curriculuma. (bis)

A. Egaña
Ni baino maizter hoberik inun
topatuko al dek praktikan?
Edade hontan ez nauk hasiko
guateketan hika-mikan
ta hori gutxi balitz
garbi egingo dit hitz
ez dit ingreso faltikan
bi aldiz eon nauk residentzian
ta lautan poliklinikan. (bis)

I. Zubeldia
Hanka bat dauka erdi kojoa
ta bestea erdi herren
ta teilatuko itukin hori
jaiokeratik zekarren.
Zazpietan idazten
hala omen da hasten
etxen sartuko al det arren!
Subentzion bat igual eongo da
attona hau hartzearren. (bis)

S. Colina
Udaltzaingotik bota ninduten
ai pistolak ez baleude!
Ruper ekarri ta kiebra egin zun
ostatuak alafede!
Gauez berriz semea
dago erne-ernea
alde egitea mesede
plako nago ta konformatzen naiz
trasteroarekin ere. (bis)

I. Zubeldia
Erdi negarrez esplikatu dit
semearen ibilera
begira ´zazu paretetara
hemen badago aukera.
Hamar basurde buru
sei bat basahuntz inguru
denetik hala hobe da
hemen seguro eongo zerate
ongi-etorri etxera. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra