Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
2023-09-30 Lazkao Jaialdia
Gai-jartzailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolariak / Egileak
Arzallus, Amets
Egaña, Andoni
Elustondo, Nerea
Iguaran, Oihana
Lana
Launaka gaia-emanda batek besteei
Jarritako gaia
Andoni, arkitektoa zara. Era guztietako eraikinak diseinatzen dituzu. Lanaz aparte baduzu zaletasun bitxi bat: lagunak, jendea, eraikinekin konparatzen dituzula etengabe. Horretarako pertsona bakoitzaren ezaugarriak hartzen dituzu kontutan, eta horien arabera eraikin bat etortzen zaizu gogora. Ez duzu esateko ohiturarik, baina gaur bai: beste hirurak ikusita ze eraikin datorkizu burura?

Deskribapena

Doinua
Anai-arrebak hementxe nator
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Egaña
Nerea neska jostari bat da
ez atseden ta ez bake
aspalditxoan plazarik plaza
bertsotan dabil jo ta ke
jendea biltzen ta alaitzen daki
dena eskaintzen du merke
gure herriko Musika Plazan (bis)
dagon kioskoa litzake.

N. Elustondo
Behin behar eta gure tipoak
albora egin bixita
nolabait nere izaerari
jarrita hainbeste zita
ta azkenean kiosko huts bat
biltzeko plaza musika
arkitektoak egingo nindun (bis)
teilatutikan hasita.

A. Egaña
Hau da eraikin edo figura
osoa bezain betea
garaieraren aldetik ere
luzea bezain tentea
hankak zabalduz Amets litzake
Eiffel dorre potentea
eta pauso bat aurrera jota (bis)
Gasteizko Caminantea.

A. Arzallus
Zain nengon ea zer esango zun
ez nuen beldur faltarik
Parisa igorri behar nindula
ia ez neukan dudarik
gero Gasteizko Caminantea
ziri bezala esan dit
dena gustora hartzen dut oso (bis)
Pisako torreangandik.

A. Egaña
Eta Oihana zer izan leiken
hartu al degu susmoa?
Honekin urrun utzi behar det
urrun joateko asmoa
Oihana degu gure baserri
hori hautatzera noa
baina erdia tradizionala (bis)
ta erdia modernoa.

O. Iguaran
Inguratua nago baratzaz
asegarria nola dan
eta mandio ditut bularrak
ia azkenengo boladan
ez dakit zenbat abere dauden
nere ikuiluko ilaran
ta kristalerak jarriagatik (bis)
saguak dauzkat ganbaran.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra