Bertsos - View details To know more about this section
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
Bertsoa entzun |
2023-09-30 Lazkao Jaialdia [Bertsoa] / Amets Arzallus, Andoni Egaña, Nerea Elustondo, Oihana Iguaran
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Egaña
Nerea neska jostari bat da
ez atseden ta ez bake
aspalditxoan plazarik plaza
bertsotan dabil jo ta ke
jendea biltzen ta alaitzen daki
dena eskaintzen du merke
gure herriko Musika Plazan (bis)
dagon kioskoa litzake.
N. Elustondo
Behin behar eta gure tipoak
albora egin bixita
nolabait nere izaerari
jarrita hainbeste zita
ta azkenean kiosko huts bat
biltzeko plaza musika
arkitektoak egingo nindun (bis)
teilatutikan hasita.
A. Egaña
Hau da eraikin edo figura
osoa bezain betea
garaieraren aldetik ere
luzea bezain tentea
hankak zabalduz Amets litzake
Eiffel dorre potentea
eta pauso bat aurrera jota (bis)
Gasteizko Caminantea.
A. Arzallus
Zain nengon ea zer esango zun
ez nuen beldur faltarik
Parisa igorri behar nindula
ia ez neukan dudarik
gero Gasteizko Caminantea
ziri bezala esan dit
dena gustora hartzen dut oso (bis)
Pisako torreangandik.
A. Egaña
Eta Oihana zer izan leiken
hartu al degu susmoa?
Honekin urrun utzi behar det
urrun joateko asmoa
Oihana degu gure baserri
hori hautatzera noa
baina erdia tradizionala (bis)
ta erdia modernoa.
O. Iguaran
Inguratua nago baratzaz
asegarria nola dan
eta mandio ditut bularrak
ia azkenengo boladan
ez dakit zenbat abere dauden
nere ikuiluko ilaran
ta kristalerak jarriagatik (bis)
saguak dauzkat ganbaran.