Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-12-11 Goizueta Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Julen Zelaieta

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Xalto Saria (5. 1998)
Saioa
1998-12-11 Goizueta Sariketa
Gai-jartzailea
Abril, Jon
Bertsolariak / Egileak
Artetxe, Miren
Arzallus, Amets
Zelaieta, Julen
Lana
Hirunaka gai-librean
Jarritako gaia
Gai librean
Gaiari oharrak
GAI LIBREAN. BEGIRATU

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-12-11 Goizueta Sariketa [Bertsoa] / Miren Artetxe, Amets Arzallus, Julen Zelaieta

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Artetxe:
Errealekoak gera hiruak,
zuek besterik ez uste
ta ekipoak eman dizkigu
hiruei hainbat ezuste.
Baina halere lehengo igandean
mugak hautsiak dituzte,
ez baitugu inoiz irabaziko
lehengoan galdu hainbeste. (bis)

A.Arzallus:
Aitor hil zuten eta hargatik
penaturik naiz zeharo;
asteartean gertatu zenaz
erabat lur jota nago.
Madrildar hoien jokamoldea
ez al da nahiko arraro?
Zelaitik kanpo gozatzen dute
barruan baino gehiago. (bis)

Zelaieta:
Labankada bat jaso zuen ta
besteak ihes korrika;
nahikoa grabe jarri zen eta
heriotzera apika.
Bainan holako gertaera asko
gertatuko da aldika,
berriro ere nahasi ezkero
kirola ta politika. (bis)

Artetxe:
Errealzaleak izateagatik
joan ziren batzuk ihesi;
beste batzuek jasan zituzten
hainbat kolpe eta gezi.
Futbolak sartu digu guztioi
makaltasun ta ahulezi,
joku txoro horrek ez baitu gizon
baten hilotza merezi. (bis)

A.Arzallus:
Gertaeraren kontra dagonik
ez du inork ukatuko,
nahiz ta ni nazi horien aurka
ez naizen inoiz sartuko;
eta burutan gertaera hori
denborak duen ahaztuko,
gertatu zena afizioak
ez du inoiz barkatuko. (bis)

Zelaieta:
"¡Viva Athletic, fuera etarras!"
zen haien oihu ozena;
azken finean hiltzea da bai
haientzat gauza onena.
Nere ustetan hau da haientzat
koloreek diotena:
txuria arman kolorea ta
gorria odolarena. (bis)

Artetxe:
Berriro ere azaldu dute
zaletasunaren garra,
jende arruntari labankadekin
zulatuz bere bizkarra.
Azkenaldian goregi igo da
futbolak duen indarra,
partidu baten irabazteko
ez baitzen erail beharra. (bis)

A.Arzallus:
Realzalea izanagatik
hil zen Aitor Zabaleta;
horregatikan sutan jarri da
betirako Anoeta.
Bainan madrildarrek zai daukate
oaindik partido de buelta;
larogeita hamar minutu baino
gehio izango da eta. (bis)

Zelaieta:
Gaurkoan hiru errealzale
jarriak aldamenean;
pena guztiak uxa ditzagun
zeren hil da azkenean.
Horregatikan goza dezagun
girorikan onenean
eta saio hau izan dedila
Aitorren oroimenean. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra