Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Zelaia
Bertsoa entzun |
2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Zelaia
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zelaia:
Gure bizitzan bada
horrenbeste hobby!
Gurea polita da
ez uka inori.
Ez zaitez tristuraren
zuloan erori;
nahiz ta denon ahotan
dagoen Pumori,
istripu bat besterik
ez da izan hori.
E. Goikoetxea:
Zinez maite degunez
mendiko jarduna,
bera izan da gure
zoriontasuna.
Baina orain gailendu
zaigu behazuna;
hilotz begitantzean
betiko laguna,
gorroto bihurtzen da
nere maitasuna.
Zelaia:
Sarritan patua da
guretzat eskasa,
ta zuri hartu dizut
tristearen traza.
Badakizu bizitza
nola den jolasa,
berriro hilabete
bertan nahi det pasa,
gertutik sentitzeko
beraien arnasa.
E. Goikoetxea:
Heriotza beti da
triste ta tamala;
hildakoa mendiak
kulunka dezala!
Zuk jarraitu nahi dezu
irmo nola-hala;
mendia izpi bat da
diozun bezala,
baina argi guztiek
daukate itzala.
Zelaia:
Gertatuak odola
jarri irakiten,
hasi naiz plan berriei
gogoz eragiten.
Nahiz zure iritzian
naizen astakirten,
hegazkina hartuta
berriz nahi det irten,
arriskua nun dagon
ez baita jakiten.
E. Goikoetxea:
Ni ezin naiz murgildu
minaren gerizan,
pasatu ondoren bi
gertakari hits han;
nahiko dira gogoak
bertan galdu nitzan.
Oh, Iñaki laguna,
orain arte gisan,
zoritxarren bidean
zoriontsu izan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra