Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-10-28 Amurrio Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Sorozabal, Jokin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Lantoki berean lan egiten duzue biok. Zu Jokin adinez heldua zara eta Ekaitz gaztea. Zuk Jokin autoa, duela 10 urte erosi bezalaxe mantentzen duzu oraindik. Ekaitz zure aldameneko gazteak gaur ekarri du bere laugarren auto berria. Hiruna bertso zortziko handian Jokin hasita.

Deskribapena

Doinua
Txoriak eta txoriburuak
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-10-28 Amurrio Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Jokin Sorozabal

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sorozabal:
Diru aldetik juxtu gabiltza
langileak izatean,
hau bezelako pribilegiatuk
izanagatik tartean.
Kotxe honekin etorri naiz ni
lanera hamar urtean
eta nerekin ibiliko da
ni jubilatu artean. (bis)

E. Goikoetxea:
Kotxe berria ekarri ohi det
pozik urtean-urtean;
nere nahia ta egitasmoak
beti dabiltz apartean.
Aita ta ama, aiton-amonak,
guztiak borondatean;
aprobetxatu beharra daukat
ahal dezakedan artean. (bis)

Sorozabal:
Aita ta ama bizi zaizkizu
aberatsaren klasera;
aitonak eta amonak ere
propina eman gainera;
eta patrika diruz beteta
eramateko aukera;
hainbeste suerte baldin badezu
zertara zatoz lanera? (bis)

E. Goikoetxea:
Hiru urtean zure alboan
lanean fin naiz aritu;
nere izerdiz ere egin det
behar hainbeste meritu
izanagatik laneratzea
sekula ez da delitu;
Golfak eduki dituen batek
Portxeak amesten ditu. (bis)

Sorozabal:
Lehenengo izan zuen Clio bat,
bota zuen bazterrera;
gero ondoren Ford Fiesta bat,
txarra atera gainera.
Alper-alperrik pasako zera
orain Golfetik Portxera,
edo kotxeak txartzen ai dira
edo txofer txarra zera! (bis)

E. Goikoetxea:
Ona duenak amestu ohi du
hoberenaren itzala;
gazte txoroon ero haizeak
luzaz ibili nazala!
Zure jarduna ta esamesa
ez dugu gero normala!
Zaharkitua geratu zera
zure kotxea bezala. (bis)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra