Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (13. 2001)
Saioa
2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Colina, Sustrai
Lujanbio, Maialen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Sustrai, hamasei urteko gaztea zara. Etxean ikusten dituzun diru arazoez ohartuta, zeu lanean hasteko proposamena egin diozu Maialen, gurasoari. Hiruna bertso, hamarreko txikian, Sustrai hasita.

Deskribapena

Doinua
Hamalau heriotzena I
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
6

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2001-12-16 Donostia Txapelketa 16:30 [Bertsoa] / Sustrai Colina, Maialen Lujanbio

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Colina:
Etxea bihurtu da
etsipen arrago,
denak sentitzen gara
triste ta arraro.
Guztiak gose eta
jatekoik ez dago,
ni lanean hasteko
gertu-gertu nago,
etxean izan nahi dut
beste bat gehiago.

Lujanbio:
Aita elbarria da
ta ni langile fin,
eta zuk Telepizzan
ze kontratu zikin!
Eskertu nahi nizuke
nik bihotzarekin,
baina gazteegi zara,
ez lanari ekin;
ikas'zagun bizitzen
gutxiagorekin.

Colina:
Holako bizitzarik
ez gendun amestu,
egokitu zaigu ta
beharko sinestu.
Etxean denak gaude
larri eta estu,
lanean hasi nahi dut
bihotz eta esku;
tamalez pobreziak
adinikan ez du.

Lujanbio:
Adinik ez du eta
zu harrapatu ote?
Badezu nahiko bihotz
ta nahiko bertute,
baina gaixo, bakarrik
hamasei bat urte;
badakit: zuk ikasi
egin nahi zenduke;
ez zure ametsa saldu
lau peztaren truke.

Colina:
Kontutan hartuko dut
amatxok esana,
ta ez ditut salduko
izen ta izana.
Zoritxarrez beharrak
hortara narama;
egunez eta gauez
egingo dut lana,
harro egon daitezen
aita eta ama.

Lujanbio:
Lehen ere harro gaude
zu zeu zarelako,
zure laneko grina
uztazu biharko.
Nik promes egin nuen
zu izaterako:
nere seme-alabek
sekula santako
ez zutela behin ere
zer janik faltako.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra