Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (7. 2003)
Saioa
2003-11-23 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Goikoetxea, Ekaitz
Gurrutxaga, Iñaki
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Amona eta biloba zarete. Eguberri jaietan familia guztia elkartzea gustatzen zaizu zuri Ekaitz amona. Aurten, Iñaki bilobak esan dizu eskiatzera joateko plana egin duela lagunekin. Ekaitz hasita, hiruna bertso 10eko txikian.

Deskribapena

Doinua
Agur sagar beltzeran
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

2003-11-23 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Ekaitz Goikoetxea, Iñaki Gurrutxaga

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Goikoetxea:
Guztiok elkartuko
bagina behinepin...
Ardura ere hartu
izan det nerekin
baina urruti zoaz
zure eskiekin
printzipea bezela
Baqueirara ekin
joan behar al dezu
Letiziarekin?

I. Gurrutxaga:
Bakarrik joango naiz
hori baitut lege
ni naiz Baqueira aldean
pistako errege.
Familia osoa
nahi zenuke zeure
plan aldaketaren bat
komeni da trebe:
trineoa hartuta
etorri zu ere.

E. Goikoetxea:
Horretarako izan
nezake parada
baina zahartuegia
ez al nago jada?
Ezer ikasi ez eta
zendun lana laga
Baqueiraraino zoaz
ene Jesus, hara!
Hainbestera heltzen al da
amonaren paga?

I. Gurrutxaga:
Elurretan bueltaka
bufandakin guapo
postalen bat erosi
amonarentzako.
Ez daukagu polboroi
ez ezer holako
paga erabiltzen det
ta hara zertako:
erortzen naizenean
tiritetarako.

E. Goikoetxea:
Hortako ez joatea
agian hobe da
zurekin mintzatzeko
izan det aukera
baina jarri zatzaizkit
oilarren antzera
familian haustura
sortzen ari zera.
Ia erortzen zeran
muturrez aurrera!

I. Gurrutxaga:
Jo zenbat maite nauzun
hauxe da hauxe drama!
Kasi ahaztu ezazu
etortzeko plana
zer pasako den ondo
jakin dakidana
zer aipatuko dugun
hara hemen ai ama:
"Baqueiran geratu zen
gure amona zana".

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra